Liburu honen izenburuak (antza, oso irakurgai galanta, egilea elkarrizketa honetan entzunda) Guggenheim Urdaibai Stop ekarri dit burura.
Zelako konexioak, bai?
Hara, harrigarria egiten jaku:
1. gure politikari nagusien buru estua eta manipulatzeko grina. Propagandista hutsak dirudite haietako askok, eta propagandaren amua ahotik atera ezinik dabiltzala. Zer dela eta sinisten (?) eta azpimarratzen dute behin eta berriro, Busturialdea horren oker dabilela, euren politikarien eta gaizgidatzen dabezan erakundeen salbazioaren premian dagoela? Ze azterketa egin dabe? Non dira datuak? Eta bestelako eremuekiko alderaketak? Busturialdea ote da Euskal Herrian, Espainian, Munduan okerren bizi dan eskualdea? Nork behar ditu horrelako "Salbatzaileak"?
2. Hala balitz, horren larri dagoen eskualdea garela Busturialdea, eta errakunde/erakundeen "laguntza" behar/gura genukela ezeren gainetik,... zelako laguntza behar geunke? Zer egin eta zer ez egin? Eta PNV-PSOEko arduraadun eta politikari argienentzako galdera:
- zer beste laguntza-modu bururatzen jakue, New Yorketik eta Bilbotik gidatuko duten Guggenheim Museoaren beste frankizia bat egitea baino?
- Zer beste pentsatzeko gauza garete, hain ederra dem eskualdean egunero-egunero milaka turista sartzeko tema estuaz harago?
- Ideia bakarreko politikariak ote garete?
- Ala inor izkutuen menpeko panpin ardurabako batzuk besterik ez?
3. Batzuetan pentsetan dogu, horren estuak ze, gure "buruen" ideia bakarra, diru-amuxa?
ps3. Bertan, hasieran liburu hau aholkatzen digu Michelle-k, eta hemen deskargatu ahal dozu: How we advertised America (George Creel).
ps4. Goraipatua hor ere bai: Alfred de Zayas: "fake democracy, living in a bubble, an ocean of lies,...most Americans and Canadians believe the propaganda"
No comments:
Post a Comment