Wednesday, 16 April 2025

Manchester

Hara, honako hau harrigarria da guztiz, eta azken urteotan ikasten ari garen guztia eta gero, sinesgarria gaur egun. Flipagarria, 2017-5-22ko Manchester Arernako "atentatuari" buruzkoa. Ariana Granderen kontzertu zen gau hartan, eta 22 hildako eman zituzten albistegietan:

 

Richard D. Hall (epaitua eta ukatua) eta Off Guardian-ek hasieratik ikertu eta salatu izan ei dabe. Hemen Richard bera, 2022an kasuari buruz berbaz, eta irakurritako testua, lotura horren barneko oinean.

Oso interesgarria 12:44-16:25 arteko pasartea. BBCko kazetari bat Richard lanean ari dan tokira agertu, elkarrizketa egin nahian erreportaje baterako. Berak aurrez idatziz eta zeharo argi errana zien ez dauela BBCn agertu nahi, inongo konfidantzarik ez duelako, manipulatuko dutelakoan,... Hala ere kazetari horretako bat matraka emoten ekin eta ekin eta berak argi-argi geldiarazi. Britainiarren egoten jakitea?

Makinatzaileek holakoetan zenbakiekin ere jolasten ei dabe. Horraitino be?

On 22nd of May 2017, 22 people were killed by a 22 year old Islamist terrorist Salman Abedi who committed suicide when he detonated his TATP (triacetone triperoxide) backpack bomb at around 22.30. The bomb detonated just after Ariana Grande ended her set following the conclusion of her 22nd song.

   



Sasoi hartako masentzako periodiku-azalak eta:
    

      

Bai, horrelako iruzur kasuak -bandera faltsuak/false flags- milaka dira historian. Hain handi, hurbil, sasoiko eta argi erakutsiak Manchester-ekoa legez, ez horrenbeste.
*******************
Honen antza deko: 9/11. Beste iruzur itzel bat izan omen zen, gerra eragile diru-gose-gaixo azpi-lurretako eta estatu sakoneko politikarien negozio anker eta baltzenk sustatzeko sarraski bat gehiago.





Horrelako ikerketa argietan oinarrituta euskal literatura handian ere txoko ikusgarri eta argitsua izango ote dute inoiz, "false flags" direlakoek?

(Ze beste esamolde dekogu horretarako, bandera faltsuak?)

ge







No comments:

Post a Comment