Monday, 7 April 2025

AN, adimen naturalaren alde

Ekin eta ekin ari jakuz burua jaten, AAren (adimen artifiziala, hori bai oximorona!) itzelezko matraka burua jateko, eta jende mordo bat gabiz amua gustuz barruraino hartzen. Beste asko, dastatze horretan, "ea zer dan, ideiarik ez daukat, eta bolo-bolo dabil, danean!"

Beinke, ikaragarrizko propaganda makineria ezarri dabe, eta autopista horietan gabiltzanak, siri-miriagaz legetxe, mela-mela eginda, jabetu barik, buru gabe, burua janda, jakinminez, jakin gose itzelak jota. Zer ete da? Ze opari ekarriko digu?

Burujatetza. Makinatzaileek badakie zelan jende-taldeak bideratu.

Hemen zuloan ikaragarria da propaganda, eta propagandaren eragina. Bertako eguneroko pantailako "albistegi" itzel buru-jale espainiarretan egunero-egunero dabilkuz protagonista antzekoak: AA, Letizia eta Feliperen hankarteko kontuak, liskarrak, segurtasun enpresak, futbola, Musk, Putin, Sánchez, Otegi, Pradales eta Trump... 

Dana espainol hutsez (eta hobe horrrela, horrelako kaka-zaharretan ez daigun hitzik alperrik bota ;-)!

   

Mundu ganorazko baten gezurra/trufa/adar-jotzea balirudike ere, hemen, BFAn, zuloan kontratupean gabiltzanok, egunero-egunero, hor goiko eta beheko irudietan agertzen den "albistegia" eskaintzen doskue, jo eta ke, autodidaktikoki treba gaitezen, informatu gaitezen, hazi gaitezen. 

Espainol hutsezkoa, hemen itzelezko normalizazio planak (subnormalizazio planak? euskara normaletik beherago, subnormaletik gorago?) egiten badoguz be. Subnormala ote da espainola? Eta subnormalaren menpe dagoen esukara, zer ote? Hori iradoki gura ote doskue, azpikontzienteki gure agintari espainolmenpe buru-jiratuek?
***********

Eta hemen horrela bada AAren aldeko propaganda girotxoa, imajina dezakegu zer ari diren "ematen" TB, egunkari, influencer eta buru-jale nagusiak gai honetan, jo eta ke, bizitza konponduko digun mirari gozoAA goraipatzen.

Tira, ba aro honetan, aurten, BFAko Ekonomia Suntsitzeko/Sustatzeko Sailean, langileek geurek, funtzionarioek, ez bat, bai bi! ikastaro eskatu doguz, lanpostuko trebakuntzarako. AAri buruzko eta ikastarootan itzelezko jendetzak emon izena. Beste ezertan baino gehiago!

Duela urte pare bat ikastaro bat proposatu genuen, gai potolo beroei buruz (Guggenheim Urdaibai, kasu) erabaki zabalagoak eta inteligenteagoak egiteko talde handien topagune parte-hartzaileak bideratu eta bideratzen ikasteko. Hori ere izan behar litzatekeelako gura zeregina, ala? Proposamen hura zakarrontzira bota zuten segituan, inongo lotsarik eta azalpenik barik. Erdeinuz? Hori bai, orain Agirre Lehendakari Center diruztatzen ari dira itzel, "entzute prozesu" argitsu baterako.

AAri buruzko ikastaro bi aurten

Eta funtzionarioak pozarren, antza.

Esaten dotsiet, "hobe ANri (adimen naturala, intuizioa,.... norbere burua gero eta landuagoak diren propaganda operazio / buropeetatik -psyop, burujatetza operazio- babesteko ahalmena,...) buruz ikasten saiatuko bagina!

AAri buruz ikasi gura dozula? Primeran! Hori bada, BFAn emotekoak diren ikastaroetan parte hartu barik (propaganda bultzakada bat izango dira-eta nagusiki), zeure kabuz ikertu, eta benetako jakinmina eta ekinmina daukaten lagunekin bat egin."

   

   

Idatzi honetara bilduko doguz, (funtzionarioen trebakuntza ikastaroak antolatzen laguntza eskatu doskuenez, hemen BFAn) AAri eta ANri buruz aurkituko doguzen materialik interesgarrienak. Benetan zeozer ikasi gura dabenentzat.

2025-4-14

Asteburuan Ramon lópez de Mántaras ezagutu dogu. Elkarrizketa honetan kontu interesgarri batzuk botako ditu. Itxuraz badaki eta zintzo dabil:

2025-4-15 Asko idazten dabe honetaz azken aldian, gaur kausituak: Conitive Warfare


Otoi, AA eta ANari buruz ikasi gura badonk, BFAko ikastaroetara joan zein ez, bilatu, asko begiratu, zure kabuz pentsatu, eta alkarrizketan sartu inguruko guztiakaz, beti buru zabal, zer ikasi ahal dogun, eta zer baztertu behar dogun erabat.

Pozik bizi, gozaindu!

Gentza Eleder

ps. ALC begiratzen sartu gara. Hauek ere Artifizialki Argiak ei dira sano: Adimen Kolektibo Digitala - Agirre Center.

Elon Musk-en eremuan sartu behar izan dogu, gero, GU (Guggenheim Urdaibai, geu gara?) buruzko entzute prozesu horretaz zer dioten bila. Aurkitutakoak mugitu egin gaitu, astindu (luzeegia, idatziz aipatzeko orain). 

ALCren txio honetan agertu da, 


eta, informazio gehiago bila, jaramon egin eta bertan klikatuta, hauxe: errorea ;-)!

Adar-jotzearen puntaren punta ote?

Denbora asko joaku gai honetan. Biztanleak nahasteko eta despistatuta ibiltzeko trikimailua ematen du, horren tokiz eta aroz kanpoko Guggenheim mehatxu horren aurrean defendatzeko hainbat eta hainbat herritarrek zenbat energia! 

Eta bitartean, GUtan eta holakoetan despistatuta geu, eta zenbat eta zenbat azpi-tratu eta txantxullo, diru esku-aldatze (herritarren poltsikoetatik, selektoenetara, kutuntxuenetara, jaun-andretxoenetara) gure errakundeen eskutik?


ps2- 2025-4-25ean irakurtzen, AA / IA-ren rola infoxikazioan, Covid19 "txertoei" dagokienean: The Anti-Truth problem with AI Platforms (updated 24-04-25)

No comments:

Post a Comment