Friday, 27 June 2025

Guggastakeria, ALC Mundakan "magia egiten"

(Instagramera ekarri dogunetik, kopitsaska.)

Oso bortitza egin jaku, gaur #Mundaka ko horma batean @agirre_lehendakaria_center izenekoen etorrera igartzea.

Goizeko 6etan, #zulora gentozela, blausta, kartel ikaragarri itsusia!

Koloreak, ikurrak, testuak, kode elektronikoak,... pufa, ze gogorra!

#GuggenheimUrdaibai #GuggenheimUrdaibaiEz
#GuggenheimUrdaibaiStop

2008 bueltan hasitako "serie" tamalgarri honen azken kapitulu hauetan, goitik behera diseinatutako estatuaren beste eraso bat somatzen dogu.

Bitartean, egunero-egunero egiten ari diren hainbat "txapuza" (egoitza turistikoak, zaharren egoitzak, Osakidetzak herritarrak tratatzeko hainbat modu kaltegarri, diru-laguntzak laguntxuei bai hori beti eraginkorki, jan-txakurren hedabide propagandistiko diru publikoz sustengatuak, eraikuntza eta hirigintza negozio zikinak, droga gehiegikeria eta tenteltze orokorra sustatu bazter orotan, nekazari arloa alde orotatik kaltetu,...) egiten jarraitzen dute, ia inork ezer esan gabe.

Badakizu, magoen antzean, #Guggastakeria espektakularki zentzungabe honetara herritarron eta taldeen arreta erakarri ezker eskuaz, eta bitartean, eskuinagaz #txapuza guztiak aurrera.

#NoizArte?

#HolyKapitalismoa


@agirre_lehendakaria_center en kartelagatiko (https://www.instagram.com/p/DLZfCgtsqhXteNpMzgdSbHENiLcubLLdgF2_Mc0/) astindu horretatik askatzeko, kopia bat egin eta iruzkin batzuk atera jakuz. Zuribaltzeko goiko horretan dekozuz.

BFAgaz kontratua izanda, gure ardurapeko zereginetako bat, deretxat.

#Funtzerritarrak
#zulora #zulotik
#HolyKapitalismoa

Ze iritzi?

ge

No comments:

Post a Comment