Monday, 30 September 2024

Christiane Northrup osasun eta poliitka gaiei buruz, Covid19-koaren haritik, etorkizunari begira

2023an Christiane Northrup etorkizunari begira:
"Gehien ikasiko donk, barre gehien egiten do(n)anakaz!"
2021ean Covid19-ko txertoari buruz, arma hiltzailetzat jotzen du:.
Hori dela eta oso gogor eraso diote alde askotatik kobidaldian, antza, sasoi baten saltsa guztietako piperra genuen horietakoa zena.

Christiane Northrup, liburu honengatik ezagutu genuen 2000 hamarraldian. Antza, izena aldatu zioten liburuari momenturen baten, "The pleasures"-etik (plazerak), "the wisdom"-era (jakituria). Eta jarraian Mimi Zjac-egazko elkarrizketan beste liburu hau aholkatzen digu, "Women´s body, women´s wisdom". 

    


Covid19-koagaz gertatutakoak lagundu behar digu ikasten,
etorkizunean horrelakoetan hobeto moldatzeko.
Osasuna, ekonomia eta politika, norbera eta ingurua, oso elkarri lotuak.

Mimi Zjac esloveniarragazko beste elkarrizketa honetan entzuten diogu (30´40´´an hasita) Christiane Northrup-i 2022ko azaroan: zer gertatu izan zaio, protokoloz, Covid19 izuz ospitaletara joandako jende askori? Eta, zergatik?

Eta 33´50´´an, gaia laburtzeko edo, esaldi izugarri hau: "The hospitals have become the gas chambers of the modern era" (Ospitalak aro modernoko gas ganabaretan bihurtu dira). Oso esaldi gogorra da, baina koka gaitezen hainbat lagunen istorioen erdimuinean (idatzi honetan haietako hainbat bildu genituen), eta zer deritzogu orain?

Poztu gara Christiane aspaldiko partez azken aldian berriz agertu zaigunean eta Covid19-koari buruz entzun diogunean.

Bai argi eta lagungarri!


Hara, BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko ahaldun Ainara Basurkoren antza itzela hartzen diogu Christiane-i, zer deritzozue?
Ze poza hartuko genukeen Christiane eta Ainara. bien arteko elkarlanean hasiko bagina! Ekin deiogun, Sistema eraldatzen!


Gora bihotzak!

ge



 

No comments:

Post a Comment