Wednesday 11 September 2024

Odon Ulibarrenaren eskutik, gizabidetik bide xerka

 
Oso fin dabil Odon Ulibarrena hainbat gaitan. Bermion ezagutu dogu herenegun, noiz eta arrantzale egunean! Esker mila Angel Bidaurrazagari, aurkeztearren!

Han bizi da Odon, Bermeon, duela 4  urte ingurutik, hainbat urtetan Venezuelan bizi eta gero, itzulita.

Inpresioa egin digu eta haren lanak irakurtzen hasiko gara. Eta esanak entzuten.
Jakintsua, bizitza oparokoa, argia, laguna.

Bideoan entzun dogunetik zerbait:
Esku-ara/era. 
Esku-ahal-dunak. 
Eskubideak. 
Eskuak garrantzi handia. 

Hizkuntzan ere oso esanahi eta indar handi-zabalak dauzka "esku" hitzak. 

Ijitoek ere eskua emanda, tratua eginda.

                    Xabier Arzalluz, objetivo: "sentirnos cómodos en España".  

*************

Hasteko, liburu hau aholkatu digu Odonek, bere ekarpenak ulertzeko.



Gizabideari buruz hitz egiten du bero, hauxe bere ekarpena bere blogean: ESKUAL EZIKERA - CULTURA BASKA: GIZABIDEA.

Beste bideo honetan horretaz irakurtzen du Odonek, gizabideari buruz. Besteak beste, eskuari eta eskuaarari buruzkoak, oso interesgarriak, 14´an hasita.

Aste bi barru, irailaren 26an Bilboko Yohn Jauregian (Edificio La Bolsa) Nabarralderen eskutik izango dugu hizlari, gai hau hartuta: “Trayectoria del Derecho a Decidir de los nativos pirenaicos”.

Independentean jakin gendun, Angeli esker hau be, berari buruz. Hara, hark idatzitako bat, Angelek euskaratua: Txosten mediku antropologikoa – Independentea.eus.

****************

Irailak 11 gaur, eskuartean dugun irakurgai oso interesgarria, hauxe, 9/11koa beste iruzur mardul bat izan izana gero eta sinesagarriago egiteko: 9/11 Truth and the Silence of the IR Discipline

Zer ari gara egiten eraldaketaren alde?

ge

No comments:

Post a Comment