Monday 8 April 2024

Desdigitalizazioa_Kogitalizazioa


Cogito ergo sum.
Pentsatzen dut. Pentsatzen nuen.
Orain gero eta apendizeagoa naiz, 
ordenagailuaren eta adimen artifizialaren gailu.
Adimen artifiziala, ze izen bitxia!
Adimen? Ka! Propaganda.

Ikastaroak proposatu genituen eta batzuk bazter utzi zituzten, tarteko arduradun batzuen bidez jakin genuen. Nola jakin genuen 2024ko trebakuntza planerako 16 proposamenetatik bazter utzi zitutzten bakarrak, geuk proposatutakoak izan zirela? Inork ezer esan gabe, ezustean, azalpenik gabe! Zerrendatik ezabatu gintuzten, eta kito. 
 
Komunikazioa? Kar! BFA style :-)! Talka edo gatazkatxoa? Ez, eskerrik asko ;-)!
 
Hauek dira proposatu eta baztertu zizkiguten ikastaro proposamen biak:

1.       Ekonomia Sustatzeko Proiektu handien kudeaketa (kasurako, Guggenheim Urdaibai). Zer eta zelan?  Ekonomia eta bizi-kalitatea uztartzen.

2.       Lau orduko lan astea (Tim Ferriss-en ildotik)

(Izatez, gutxienez 8 lagunek izan agertu beharko lukete interesa, ondoren, ikastaroak aurrera egiteko. Oso inprobablea, berez nahiko ez-ohikoak zirelako izenburuak eta proposamenak, ia probokatzaile, eta gurea oso inguru "kontserbadorea").


Eskaintzatik at, zeintzuk eta ikastaro ezin interesgarriago horiek biak, hausnarketa estrategikoan laguntzera bideratuak!

Hain zuzen, ez sobera pentsatzea, esaneko izatea, otzan izan eta ogia jan. Hori nahi dugu beharginengandik, ingurukoengandik?

Horregatik, uste, gero eta gutxiago proposatzen/agintzen ari zaizkigu azken hilabeteotan bulegoan egiteko.

Bulegoan egiteko bidaltzen diguten zeregin bakoitzeko, apur bat pentsatu eta bi ondoriotara iritsi gaitezkeelako: 1 zeregin hutsala da eta 2. gizartearen kalteko zeregina da (gehienetan bigarrena).

**************
Hurrengo ikasturterako ikastaroa diseinatzen hasiak gara. Desgigitalizazioari buruzko ikastaro bat.

Desdigitalizazioa. Ze neurritan komeni zaigu digitalizatze delakoa? Zer kendu dezakegu? Zer egiteari utzi? Zertan ari gara sobera, kalteko? Nola desmuntatu gehiegikeria, katastrofera iritsi gabe? 
 
Ekimen eredugarriak: altxa burua; komunitateak konpartitzeko gailu telematikoak. 
Entzun hemen, 32. minutu bueltan.
 
Erreferentziak:



 

transhumanismorantza bideratu gura omen gaituzte. Distopiak eta.
Pitzatuta gaude?
 
Hari lotuta, beste ikastari bat: Kogitalizazioa, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta kolektiboa lantzeko ikastaroa gura dogu BFAn. 

Basamortu honetan iraultza txiki ugari gerta daitezen amets dugu. Dena behetik gora, atzekoz aurre, alde erantziz dantzarazi, irriz.

ge

ps. eta hemen BFAn proposatzen diguten zeregin bat denez Langileen Trebakuntza kudeatzea, denbora asko emoten dogu ikasten, eta ikasitakoa partekatzen, ikasi nahi duenak ikasiko du-eta.

Gaur zorioneko gara, oso material interesgarria ikus-entzuten ari garelako, eta hemen utziko dogu, froga: The End of Germ Theory featuring Dr. Tom Cowan (2 ordu eta 34 min).




No comments:

Post a Comment