Tuesday 19 December 2023

Ahaldunari proposamena. Guggenheim Urdaibain? Zaindu maite duzun hori

 

From: Eleder
Sent: Tuesday, December 19, 2023 1:17 PM
To: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA <diputada.promocion.economica@bizkaia.eus>; Ainara Basurko
Cc: GUGGENHEIM URDAIBAI <guggenheimurdaibai@bizkaia.eus>; guggenheimurdaibaistop@gmail.com
Subject: 2024 asmo eder bat opari_RE: Zorionak eta Urte Berri On!

 

Eskerrik asko, Ainara!

Zorionak, bai!

2024 ezusteko ederrez betea opa deutsut zeuri be!

 

Bide batez, proposatu nahi dizut kontu garrantzitsu bat,

Ekonomia Sustatzeko Sailean datorren urtean, urtarrileran 8tik aurrera hartu dezakegun erronka polit bat.

 

Dakizunez, Guggenheim Urdaibain egiteko asmotan dabiz erakunde batzuk, BFA artean, aitzindari.

Bide batez, badakizu zein jende (ze sail, zerbitzu, atal, arduradun e.a.), etxekoak, dabizen honetan?

 

Eta beste alde batetik itzela da herritarrengan sortzen duen ezinegona eta aurkakotasuna.

Horien islada hemen jaso dezakezu:  Guggenheim Urdaibai Stop! – Guggenheim Urdaibai proiektuaren kontrako herri plataforma. (adiadi.net).

Eta badira, beste kolektibo ugari bide berean, hain da argia gaia, aurkako energia soberakoa autoeratzen ari baita talde eta azpi-taldeka.

 



Oso kezkatuta gagozenen artean nago ni ere, oso ez eroso,

Mundakan bertan bizi nazela 2010etik eta BFAn lanean 2002tik.

 

Zelan leiteke (dekogun informazio ugarian oinarrituta) horren tokiz kanpoko proiektu bat?

 

Non sortu da Guggenheim horren premia Busturialdean? Zergatik planteatzen digute hori? Nortzuk?

Ze interes partikular daude proiektu honen itzalpean?

Zeren eraginpean hartu dabe izkutuko ezezagun batzuek horren hautu itxuraz tokiz kanpokoa?

Zergatik horrenbesteko tema proiektu honetan eta hainbeste propaganda egunero-egunero erakundeen menpeko (gaineko?) hedabideetan?

Busturialdearen aldeko asmotan pentsatua balitz benetan, zer beste aukera aztertu ditugu?

Non dago ondorio horretara heltzeko behar den elkarrizketa prozesu publikoa?

Eta horrenbeste “adituk” erabaki ei digutena azaltzeko, non dago txostena, garden?

 

Zer egin dezakegu, eragintzaileen inguruan gauzenez, BFAn bertan lan egiten dogunok proiektu ilun honetan argi egiteko?

Eta zer egin, itxura guztien arabera Bizkaia eta mundu osoari komeni zaion legez, proiektua bera bertan behera lagatzen laguntzeko, behin eta betiko?

 

Ze lotsa, 15 urtetik gora, jada, erridikulua egiten kontu honegaz

Energia eta diru asko xahutzen ari gara erakundeotan eta gizarte osoan.

 

Eta tarteka sentipen gogorrak be, mina, haserrea, frustrazioa, amorrua eta abar.

 

Eta dirua be ugari herritarren poltsikoetatik gehiago orain,

krisialdi latza daukagunean, ganera,

ba herritarroi oraindik diru gehau eskatzen,

zer eta gure eskualdea geure erakundeengandik defendatzeko!

 

**************

Eta beharbada, ziur aski, sakoneko gaiari ekitea falta zaigulako.

 

Jarrera berritzaile, ekintsu, sormentsu eta adoretsu batetik

2024 urte hasieratik bertatik, hobetu daigun gure jarduna.

 

Zabaldu daigun ganorazko alkarrizketa prozesu zabal bat,

elkarrrengandik ikasteko eta etorkizun aberatsa sortzeko guztiontzat.

 

Galdera nagusia hau izan daiteke, gure eskualdeari dagokionean:

  • Zer indargune eta zer behar dogu Busturialdean?
  • Nola hobetu dezakegu bertokoen bizimodua, ingurukoena ere hobetuz?

 

Horri ganoraz helduta, danok irabaziko dogu.

 

Eta hemen, BFAn bertan, Eknomia Sustatzeko Sailean bertan,

bagaude horrelako elkarrizketa prozesu zabal bat bideratzeko profesional apartak.

Azterketa hau egin dezakegu, pozik, kanpoko gain-kosturik eragin gabe.

 

Egingo dogu apostu gurearen alde?

 

Ainara, oso beteta daukat agenda, baina,

gaiaren garrantzia kontuan hartuta,

gustura hartuko neuke zugaz berba egiteko tartetxo bat,

proposatzen dizudan elkarrizketa prozesuaren

nondik norakoei buruz berba egiteko.

 

Zer deritzozu?

 

Zaindu maite duzun hori!

Busturialdea Aurrera!

Bizkaia Aurrera!

 

Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

Antolaketa Teknikaria

BFA-Ekonomia Sustatzeko Saila

No comments:

Post a Comment