Monday 18 December 2023

BAT, bi, hiru, lau? Zenbat ordaintzen dogu B Accelerator Tower dalakoa erabiltzearren?

BAT: B accelerator tower. 

Batek daki zer den hau!


Galdetu kalean, 

zer da horretan zakiltzar horretan 

BFAk sartu duena?


Inork ez daki ondo.




Araka, hau aurkitu dugu. Etiz Sainz- izeneko bat buru,
PWC-k kudeatzen duela horko bizia. 

Noiztik, eta 2018tik, 
B Tower hau sortuko zuten urtea edo?)!

2022-9-19an hasi ei ziren hor martxan, 
B Tower horretan, 
zeozertan.

Ez ote ziren PWC multiestatal honetakoxeak 
Gaztelugatxeko parkin hari buruzko txostena egiteagatik 
dirutza jaso zutenak BFAtik?

Eta horrelakoak iragartzeko Tele 7n "Innovando" izeneko telesaio bat dagoela ere jakin dogu gaur.

INNOVANDO I: BAT (B Accelerator Tower) - Tele7

Boteretsuen modako berba batzuk ahotan: ekosistema, akademia, zientzia, berrikuntza disruptiboa, irrupzioa, teknologia, start-up, ekintzailetza, Agenda 2030, Google-langoa, BEAZ, IMQ, foodtech, pharma, Covid19, epigenetika, publiko eta pribatu, CEO, bla, bla, bla.

Elkarrizketatuak (ui, hirutik hiru gizon itxurakoak!):

Eriz Sainz  (Price Waterhouse Coopers) Carlos Cortijo (Gene Tracer); Mikel Llona (Birziplastik).

Kanada, Israel (zenbat aipatzen duen Erizek Israel, eredu gisa!), Finlandia, Boston, Tel Aviv...


Eta jakina, hain ondo egiten omen dabe lan, ze 

eurena guztiok oso argi sentitzeko herritar xehe ez-jakinok,

Bilboko erdi-erdian jarri behar ziren, zakiltzar horren gailurrean ikur,

(goi-goian 4 solairutan oraingoz, eta beste 5 hartzekotan omen dira/gara!)

BBVArena zen eraikinean, ondo ikusi ditzagun guztiok!


Tira, zalantza handiak pizten dizkit proiektu osoak eta 

are gehiago eraikin hori lantoki hartu behar izateak.


Batez ere, zenbat ordaintzen dugu bizkaitar guztion artean

hor egoteko? Zelan erabaki dabe, eta nortzuk?

Eta ze beste aukera hartu dogu kontuan?


Gaztelera hutsezko lan giro bat hor, beharbada?

Horretaz zalantza ugari, 

eta beraz idatzi ere ez diet egin.

Zer ardura du BFAn eta sektore publikoan 

hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak 

ezartzen dituen 63/2019 Foru Dekretuak dioenak?


Galdetu egin diet arduradunei diruei buruz, 

hemen erregistroan sartutako papera

Erantzunaren zain oin.


Agur t´erdi,


Gentza Eleder


ps. dana dala, honek guztiak adar-jotze

airea dauka izenetik bertatik.

BAT zer dan begiratzen badogu, 

B Accelerator Tower.

Jakina, orain, moderno izateko,

bizkaitar/euskotar akonplexatuok 

ondo dakigu Accelerator Tower ingelesezkoa behar dogu.

Horraino, all right.


Baina, "B" hori? Holangorik?

Nola "B Accelerator Tower"?

BilbaoBizkaiaBasqueCountry esan gure ote dau?

Orain dena, ez jende, ez lur, 

orain dena marka izan behar denez? 

Begoña, Bittor, Beyoncé 

proiektuaren aitzindariren baten

maitale izkutuenaren izenaren 1. hizkia ote?


ps2. Beste kapitulu bat dugu, zera ikertzea:

zer ote da Tele7 hau?

Euren webgunetik, begirada arin baten:

1. espainolizatzeko tresna bat, 

ezkerraldean arrisktutan ote dagoen 

espainola laguntzeko medio bat?

2. Gure erakundeen bultzada handia duena.

3. Propagandistikoa eta ingeniaritza sozialean buru-belarri

(ikusi besterik ez dago erakutsi dugun goiko elkarrizketa,

non kazetariaren izena jakiten ere zaila den)

4. Oso txapuzeroa (zergatik ez dabe agertzen zein dan 

medioaren jabe, zuzendari, kazetari?)


ps3. Kuriosoa da, elkarrizketa propagandistiko hau 

"Innovando" saio batetakotzat agertzen dabe.

Orain begitu dot, ze saio dauden honetaz gain,

eta bakarra da, BAT eta bakarra,

(Jaungoikoa? ai, ai, ai ;-)!


ps4. Guztionak diren metro karratu zentriko guzti horiek

hobeto ustiatzeko,

topaleku edo dantzalekutarako erabili daiguzen, 

gabaz, behintzat. Horra ideia xelebre bat, start up!

La Salve-s salbatuko gaitu bizkaitarrak, antza,

superlagundutako espainol hutsezko webgunea daukaten 

beste tutelapeko hauek


Bilboko gaua kili-kolo dabil.

Lokal gutxiegi eta jendea sobera.

Edozein gautan disgusto bat izateko moduan.

Aurre egin daigun, Bzkaiaren alde, alai, dantzari!


Aurrera Bizkaia!

No comments:

Post a Comment