Monday 18 December 2023

BFAn lan egiteko telefono mugikor partikularra izatea derrigorrezkoa?


Harrituta nabil.

BFAko 4. etapa honetan 

jabetu naz berriaz.

Eta zalantza juridiko existentziala sartu zait:

derrigorrezkoa dugu BFAn funtzionario lanpoostutarako

telefono mugikor baten jabe izatea?

Eta bulegora norbere telefono mugikorra

ekartzera behartzen ote gaitu legeren batek?

Ala, zapalketa ariketa bat gehiago dugu hau?

Digitalizazio eta aurrerabidearen propagandaren 

hegalpean dena zilegi bailitzan?


Kontua zera da, hilabeteotan hiru aldiz-edo 

pasatu naiz tramitetik eta jan dot amua.

Normaltasun itxuran eskatu izan didate,

lanerako derrigorrezkoak ditudan programa

batzuk instalatzeko prozeduran,

neure telefono zenbakia sartzea,

eta ondoren bertara bidaliko didaten 

pasa-hitz ezinbestekoa 

sar nezan.


Ha-rri-tu-ta, txo!

Noiztik holakorik?

Nola onartuko dugu horrelakorik?

Eta, zelan ulertu sindikatuek orain arte ezer egin ez badute

zapalketa hau dela eta?


Idatzia sartu dut prozedura hori lehen bait lehen alda dezaaten eskatzeko,

zapalketa hau geldiarazteko, hemen duzu. Zer erantzungo dute?


Ikusiko!


Gentza Eleder

1 comment:

  1. Erantzun egin zidaten eta arrazoi, ez dugu zertan nork bere telefonoa eman beharrik lanerakoan. Laneko telefono finkoaren bidez konpondu dugu kontua geroztik. Eskerrik asko!

    ReplyDelete