Propaganda termninoaren asmatzaile omen izan omen zen Edward Bernays.
Izenburu hori jarri zion bere lehenengo liburuetako bati Sigmund Freud-en gertu-gertuko gizonak.
Lucky Strike tabako industriako buru zen George Washington-ek eskatuta, kanpaina zabal eta arrakastatsua bideratu omen zuen Bernays-ek, emakumeak erretzaile bihurtzeko: Torches of freedom. Emakume askea = Emakume erretzailea ideiak elkarri lotzea lortu zuten, antza, kanpaina haren bitartez, gizonezko haien diru-irabazi itzela, xede goren zutela.
Hemen azaltzen digute historia zati hori, "The Deprogrammer"-ekoek.
Edward Bernays-i buruz asko entzun genuen Covid-19aren eta bakunazioaren aldeko propaganda kanpaina ikaragarrian zehar (2020-2023 artean, batez ere) eta beste dokumental interesgari hau ere ezagutu genuen orduan, "The academy of ideas"-en eskutik.
Joseph Goebbels, Hitler-en propaganda-buru izandakoak ere, Bernays-en ildotik jo omen zuen, nazismoak bideratutako buru-jate lanean.
Gaur egungo masa-manipulatzaile gehienek legetxe.
Eta masa-manipulazioari buruz ari garela, zalantza barik, TVa beti tresna eraginkoorra. Netflix ei da gaur egun arrakastatsua. Kalean entzuten diogu bati eta besteari, Netflix gora eta Netflix behera. Eta zer da ba, Netflix? Susmatu dezakeguna oso argi azaltzen digu Nicolás Morás-ek:
Burujatetza prozesuei eta historiari buruz gehiago jakitea, askatasun bide.
Izan uros ;-)!
ge
No comments:
Post a Comment