Thursday, 11 July 2024

Iruña-Veleia: nola lagundu gaia berbideratzen BFAtik (Vecvnia lagata albora, oraingoz)? 2024-10-26an Durangon BFA?

Euskal erakundeen arteko elkarlana onuragarri izan daiteke kasu askotan. 

Iruña-Veleiako afera, oso argi, aukera horietako bat dugu. 

Hara, Hernaniko Udaletik ere ari dira laguntzen. Hernaniko lagun batzuek mozioa aurkeztu dute Heraniko Udalean Arabako Diputazioari eskatzeko, Iruña-Veleia auzian garbi joka dezaten, to!  Eta Udal Batzarrak 2024-3-26an onartu.

Biba zuek! Hemen bideo argigarri bat, 2024koa, oso interesgarria. 

3:52 minutuan hasita, eta 7:05ean bertso ederrak tarteko. Hernani, biba zuek! 

Gora euskal herria!

Kontuan hartu nahi dugu Patxi Zabaleta euskaltzainak 2020an egindako epaiketaren osteko idatzi interesgarri hau, esaterako, Oso zentzuzkoa iruditzen zaigu Patxi, eta aspaldi ibili da gai hau lantzen, hurbiletik jarraitzen trama osoa. Gogoan hartu ahal dugu ere Patxiren hitzaldi jantzi eta argitsu hau, Gasteizko 2016koa. Argi dio hasiera-hasieran Patxik, bere ustez. han aurkitutako ostrakak "ez dira faltsuak eta gainera, salatzen duten faltsifikazioa, ezinezkoa da".

Zelan lagundu geinke BFAtik gai hau argitzen, Elixabete eta Leixuri? Kontuan izan Eusko Jaurlaritza eta AFA (Arabako Foru Aldundia), EHU, Euskaltzaindia eta beste hainbat erakunde direla gai honek lokaztuak. 

Benito Lertxundi kantari handiak ere argo eta labur hitz egiten digu, hara, "gurea bezalako herri menperatuetan horrelakoak, tamalez, askotan gertatu dira":

Erakundeen arteko lankidetzan eredugarria izan daiteke urrats hau, gai luze eta polemikoa argitzeko, justizia egiteko eta euskararen eta kulturaren alde. 

Hasi gaitezen. 

Gu laguntzeko prest.

Alberto Santanarekin bildu gaitezke ere bai (Aldundiak eta Elizbarrutiak indusketa arkeologikoa bat sustatu dute VECVNIAko hiri indigena aurkitzeko, egungo Bilboren sorterria - Komunikazioa - Bizkaia.eus

Eleizarekiko (kasu!) horrelako tratu sakonetan sartu ordez (Aldundiak eta Elizbarrutiak indusketa arkeologiko bat sustatu dute VECVNIAko hiri indigena aurkitzeko, egungo Bilboren sorterria - Komunikazioa - Bizkaia.eus), edo hori baino lehenago, behintzat, uste dut Iruña-Veleiakoari heldu behar diogula. Zer deritzozue?

Gure Bizkaia maitean ere, oso interesgarria eta jakintsu, Albertorekiko osagarria dugun Aitzol Altunnaren lan mardula. Gadakoztarra dogu Aitzol hau ere! 

Oso ondo etorria iritzi kontra jarrien arteko elkarrizketa! Ezadostasunak argitu eta aurrera! 

 
Bide batez, gustura lagunduko zintuzkegun, Elixabete, jendaurreko mintzaldiak argiago eta eragingarriago eman ditzazun. Batez ere, zer-esan garrantzitsu eta benetako bat izango duzunean (hau ez bezalakoa?). Ezinbestekoa baita horretarako, mezua argi izatea, eta benetan onuragarria dela sinestea. Bestelakoak, hobe albo batera laga. 
Buru-mapagintza oso lagungarria da jendaurreko mintzaldietarako. Idatzi edo deitu, Eli, eta ikastaro bat egingo dogu, gustora!

************

Bai, hasi gaitezen, laster, benetako gai potoloetan, 2020ko kolpearen ondotik, latza da-eta egoera. Bizkortu behar gara. Irakurri dozue hau? “Covid-19,” Psychological Operations, and the War for Technocracy : Volume 1 (David A. Hughes))

*****************

Ze pizgarria dana! 

Parte hartuko dugu, lurrean sustraitzen hasteko, udazkenean, urriaren 26an Durangon izatekoa den jardunaldi ezin interesgarriagoan (testu honen bukaeran egitaraua)? 

*****************

Egun polita bizi!

ge

****************************
Info gehiago jarraian:

Iruña-Veleia – Independentea.eus

Ostracabase Iruña-Veleia (Idoia Filloy eta Eliseo Gil -2023-).

Leire Saitua (2012 bueltan. Elkarrizketa hori ezin aurkitu sarean) ere izan genituen gai honetaz Berbaz. 


*******************************

Egitaraua 

2024ko Urriak 26 (9:30-19:30), larunbata
Durango – Landako Elkartegia

09:30 Harrera – Recepción

09:45 Aurkezpena – Presentación

10:00 Joseba Lizeaga Rica

Licenciado en Biología y Diplomado en Estudios Avanzados en Estadística, Informática y Matemáticas ¿Cuántas manos hay en los textos de las ostracas encontradas en Iruña-Veleia?

10:30 Xabier Gorrotxategi Anieto

Arkeologoa. Geografia eta Historian doktorea

El fracaso de la filología en la autentificación de textos antiguos: los casos de Irulegi e Iruña-Veleia

11:00 Luis Silgo Gauche

Doctor en Geografía e Historia

Inscripciones paleocristianas, protovascas y latinas, de la muralla de Iruña-Veleia

11:30 Miguel Thomson Okatsu

Investigador Científico de los Organismos Públicos de Investigación

Trazabilidad, lectura e interpretación del grafito en lengua vasca de la pieza 15656 de Iruña-Veleia, un plato hallado en un enterramiento

12:00 Atsedenaldia – Descanso

12:30 Patxi Zabaleta Zabaleta

Abokatua eta euskaltzain emeritua
Iruña-Veleiako indusketa berrasi

13:00 Mikel Larrañaga Arregi 

Historian doktorea

En busca de la paloma perdida: un particular escape room en el Museo de Arqueología de Álava

13:30 Juan Martin Elexpuru Arregi

Idazlea eta euskal filologian doktorea

Euskalduntze berantiarra, euskarazko grafitoak izutzeko mamua

14:00 Bazkaria-Comida

16:30 Josetxo Mendia Azurmendi

Lanbidez baratzezain ekologikoa.Afizioz historia zalea eta Iruña-Veleia Martxan-eko kidea 

 Iruña -Veleia, etenik gabeko suntsiketa 

17:00 Eliseo Gil Zubillaga

Iruña-Veleiako zuzendaria (1992-2008)

Reflexiones de un arqueólogo condenado

17:30 Tomas Elortza Ugarte

Irakasle erretiratua

Iruña-Veleia: bibliografia bateruntz

18:00 Komunikazioak – Comunicaciones 

Partaideek gai honi buruz komunikazioak aurkezteko aukera izango dute (informazioa eskatu)

Los participantes tendrán opción de presentar comunicaciones (solicitar información)

18:30 Mahai ingurua – Mesa redonda 

Iruña-Veleia: estado de la cuestión y propuestas de actuación

19:30 Itxiera – Clausura

Biltzarraren Batzorde Antolatzailea: Patxi Alaña Arrinda, Juan Martin Elexpuru Arregi, Josetxo Mendia Azurmendi eta Miguel Thomson Okatsu

No comments:

Post a Comment