Hemendik: AURTENETXE PILDAIN, Eleder
Bidaltze-data: lunes, 6 de noviembre de 2023 16:12
Hona: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB
<sindicato.lab@bizkaia.eus>; CCOO <sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT
<sindicato.ugt@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>
Cc: GUGGENHEIM URDAIBAI <guggenheimurdaibai@bizkaia.eus>;
guggenheimurdaibaistop@bizkaia.eus; ETXANOBE LANDAJUELA, Elixabete
<elixabete.etxanobe@bizkaia.eus>
Gaia: Guggenheim Urdaibai Stop_Nola hasi elkarlanean?
Arrasti on, zer
moduz?
Gugenheim Urdaibai
proiektua
zentzungabekoa eta
tokiz eta legez kanpokoa dugu,
itxura guztien
arabera.
BFAko langile
moduan are mingarriago,
gure erakundearen
izenean ematen ari delako.
Ze aurpegi agertzen
jaku kalera atera eta BFAko langile garela esatean?
Aukera paregabea,
publikoki eta BFA barneko elkar laguntza sare bat
eratzeko, gizarteko
aldarri ozen eta argiagaz bat egiteko
eta BFAko langileon
duintasuna berreskuratzeko.
Ez dago beste alde
batera begiratzerik,
ez eta proiektu
burugabeko eta bihotz gabeko
honen aldeko
atzamar bat mugitzerik,
soldatapean ari
gareneko aitzakiapean.
Zintzoki
adierazizko dut nire ustea,
gure betebehar
etiko, moral, legezko eta profesionala da
honelako
ustelkeriei aurre egitea,
eta Busturialdeko
eta Bizkaiko benetako garapen sozio-ekonomikorako
erakundeen babes
eta bultzada adimentsua asmatzea eta eragitea,
politikarien eta
tarteko aginte ustelen gainetik (halakorik balego).
Nola hasi gaitezke,
BFA barrutik #GuggenheimUrdaibaiStop
mugimendua laguntzen?
Zer diozue?
Arratsalde polita
bizi,
Gentza Eleder Aurtenetxe
Pildain
Ekonomia Sustatzeko
Saileko antolaketa teknikaria
BFA
94 406 80927
ps. Hemen azken
hilabeteotan gora eta goraka datorren gizarte oldarrari buruzko informazio
ugari:
Inork ez dit erantzun, eta martxoak 20 gaur, 2024an, lau hilabetegarrenean!
ReplyDeleteKitarra kantuan aterako bagina, aldundikide ahaltsu batzuk, atsedenaldi batzuetan, #GuggenheimUrdiabaiStop ohialakaz, eta bide batez, plataformaren abokatu gastuetarako sos batzuk batu?