BFAn lanean ari garenok pribilejio ugari dauzkagu, antza.
Badira bestelakoak ere.
Hainbeste keria handi bada inon, hau toki horietako bat dogu.
Horietako pairatze txiki-handi bati buruzko eskaera ofiziala egin barri dogu, internet bidez egunero-egunero milaka langileok pairatzen ahal doguzen infoxikazio erasoei buruzko xehetasun ugariz, eta eskaera argi bategaz: moztu hau, lehen bait lehen, mesedez!
Propaganda etenbakoa, espainoltze saiakera zurruna (kontuan hartu hemen Foru Arau bidez dugula onartuta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, eta ziur gagoz, praktika hori guztiz arau horren kontrakoa dogu!), kokolotze saio etengabea, kontsumismora, sexismora, eta ergelkeria anitzetara bultzatzen. Gaur bai, bihar ere bai, uneoro, internet erabili behar izaez gero.
Eskaera egina dago, goiko lotura horretan idatzia, eskuz eta kontzientziaz, braustada batez ateratako zirriborroa erregistrotik pasata. 2023ko abenduan bota gendun horren barri laburpen bat.Urte bat emon dogu BFAko azken lanaldi honetan hau egin arte, eta nik dakidala, beste inork ez dau holangorik egin orain arte, milakon artean.
Noraino gauzen asimilatuta/kolonizatuta?
No comments:
Post a Comment