Wednesday, 14 February 2024

Maita eta zaindu espazio publikoa

 


Gaur argazki hau aurkitu dogu lanerako intranet aplikazioan:


Ez gendun ulertzen.

Pantaila batetik lehengora edo hurrengora egiten izan dogunean, honelako argazki koloretsua.

Maitasun erromantikoari buruz, gainera?

Geroago jabetu gara, "Bizkaia" marka darama. Hau da, BFAk berak sustatutako zeozer. Eta gero, kontxo, bai, gaur otsailak 14 (San Valentín)! Eta horri begira egon behar gara?

Konturatu gara gero, lotura bat zeukan argazkiak, eta hau irakurtzera bideratu gaitu klikatzean (eta guk tentaldiari jarraitu): Aldundiak kanpaina bat jarri du martxan maitasun erromantikoak ezkutatzen dituen desberdintasunei buruz hausnartzeko - Komunikazioa - Bizkaia.eus.


Irakurtzen ibili gara, eta zer pentsa asko eman dosku. Distraitu. Eraman gaitu idatziak, eta gertaerak. Lerro hauek idaztera ere bai. Hori eskertzzen diogu "aparatoari". Gogoeta egitea eta hori zabaltzeko bulkada.

Zer dela eta BFAn lanean ari garela ere,"komunikazio" kanpaina = propaganda burujatetza? 

Lantokiak gero eta antza handiago dauka azoka xelebre bategaz.


Propaganda eta publizitatez jotzen gaitu behin eta berriro erakundeak berak. Hemen giltzapean gauzkatenez, eta ezin ihesi (norberak aukeratuta), to, gaur kanpaina bat, bihar hauteskunde kanpainako saiotxo bat, etzi mitina. Berdin dio gaia zein den: "Tour de France"; "maitasun erromantikoa"; "euskara"; "aldaketa klimatikoa", "digitalizazioa", "Adimen Artifiziala" edo "Covid19".

Hemen erakundea (ETAri esaten zioten sasoi baten: "erakundea". Zeinek eragin ote du min, kalte eta heriotza gehiago, hark edo hauek?), gatibu gauzkan funtzionario, herritar, funtzerritarrak. euren matraken jomugan.

Azken aldian buruan dabilkigu, nola erabili behar genuke lantoki barruko espazio publikoak? Nork agintzen du hor? Zer jarri ahal dogu, zer ez? Zelan arautu hori?

Argi legoke kontua, bakoitzak bere tokitxoan, bere kaxa jarri pegatinak, afitxak, propagandak. Beste tarte jakin bazuk, publikoagoak, bakoitzak gura duena jartzeko argitara. 

Eta gainerako tokiak, hutsik. 

2025-api: hemen ez, tarteka sarrerako propaganda mahaitxoan gure propaganda orritxoak jarri izan doguz eta, gertutik bijilatuak gara, eta laster aginduko diote sarrerako zaintzaileari edo zuzendariari, errejimenaren "txapuzei" buruz informatzeko jarri doguzen orritxoak ken ditzaten, ai, ai, ai! 

Hemen arazoa zera da, gainerako toki horiek,edozeinek bere iragarkiak, iritzi-artikuluak eta abarrak  argitaratzeko espazioak etengabe inbaditzen dizkigutela. 

Nortzuk? Zabaltzen dituzten mezuei begiratuta ("Bizkaia" marka non nahi) "goikoak" direla ematen du.

Zelan horri buelta egin?

ge

No comments:

Post a Comment