Friday, 30 July 2010

FITXAJE KONTUAK

.--------------------------------------
... Gaur berandu ibili gara: 7:47etan fitxatu. Horren ordutegi estua dogu ze ganoraz armoztako astirik bez etxean. "Gorliz" tabernan 2,50 €takoa itzela da: zukua, pintxoa eta kolakaua. 8:30etarako bueltan ginen, zintzo-zintzo.

Hasteko, hotmail kontua ireki eta etxeko gauza pare bat eta gero ohiko elcorreo.es, eroski,es, fotocasa.com eta horrelakoak. Ingurua isil-isilik. Basamortua dirudi. Danak antzeko zereginetan gabiz, segurutik.

9:30ak ja, haizean pasetan ari jaku goiza! Bizkor, postontzi korporatiboa (MICROSOFT Outlook) zabaldu behar dot oin eta Mireneri idatzi, kafe-ordua lotuteko! Artean ziren beste meZZu batzuk (ai, egunen baten nauk be holango bat idatzi ahal banendu, klik egin eta 2000tik gora lagunenganaño atoan!). Bai eta nagusiaren enkargutxuren bat, baie horrek etxongo dau apur baten...

11etakoa luzatu egin jaku ohikoa baino gehiago. Hareri eta honeri maskalak jaten ibili gara gaur be, ia 12ak arte!

Bueltan papelito pare bat mahaigainean. Di-da bideratuko doguz eta 13ak hortxe dekoguz. Gaur barikua danez, marianitotan! Berehala doa denborea gustura gagozenean, eta 14:27etan, "ala lagunak, asko maite zaituztet (fitxaje-orduetan, batez be), baie fitxetan joan behar naz. Astelehenean kontauko dostezue gehiago!"...
_______________________________________

Lagun batek bidali berri didan mezu horrek, irribarreaz gain, galdera hauek iradoki dizkit:

  1.  NOLA FUNTZIONATUKO GENUKE FITXAJE-MAKINARIK EZEAN?
  2.  HORRELAKOETAN, MAKINEK KONPONTZEN AL DIZKIGUTE ARAZOAK ALA SAKONAGO JO BEHAR GENUKE?
  3. NOLA NEURTZEN ETA BALORATZEN DUGU FUNTZIONARIOAK FITXAJE-ORDUTEGITIK KANPO LANARI EMANDAKOA?
  4.  ZER EGIN DEZAKEGU ASTELEHEN GOIZETIK OSTIRALERA ARTEKOA EMANKORRAGOA ETA GOZAGARRIAGOA IZATEKO?
  5.  FUNTZIONARIOEK DIPUTAZIOAREN HELBURUAK (HANDI ETA TXIKI), ZEREGINAK, EGITEKO MODUAK,.... ETA ABARRAK JARTZEAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZATEAK ZER ERAGIN IZANGO LUKE MOTIBAZIOAN?
  6. NOLA SUSPERTU GENEZAKEEN PARTE-HARTZE HORI?
Eta zuk, zer deritzozu?

Asteburu on eta opor onak!

eleder.aurtenetxe@gmail.com

5 comments:

  1. BFAko intraneteko iradokizun-postontzian jarri gura nendun goiko testua. Luzeegia jakonez, beheko murriztu honetan utzi dot:
    ____________________________________________

    "... Gaur 7:47etan fitxatu. Horren ordutegi estua dogu ze ganoraz armoztako astirik bez etxean. Tabernan 2,50 €takoa itzela da: zukua, pintxoa eta kolakaua. 8:30etarako bueltan, zintzo-zintzo.

    Hasteko, NEURE pc-a ireki eta elcorreo.es, eroski,es, fotocasa.com,... Ingurua isil-isilik. Basamortua dirudi. Danak antzeko zereginetan gabiz, segurutik.

    9:30ak ja, bizkor, postontzi korporatiboa (MICROSOFT Outlook) zabaldu behar dot oin eta Mireneri idatzi, kafe-ordua lotuteko!

    11etakoa luzatu egin jaku. Hareri eta honeri maskalak jaten ibili gara gaur be, ia 12ak arte!

    Bueltan papelito pare bat mahaigainean. Di-da bideratuko doguz ze 13ak hortxe dekoguz, eta, barikua danez, marianitotan! Haizean doa denborea gustura gagozenean. 14:27etan, -ala lagunak, asko maite zaituztet (fitxaje-orduetan, batez be), baie joan behar naz. Astelehenean kontauko´stezue gehiago!-"... _____________________________________
    Heldu berri zaidan mezu horrek, irribarreaz gain, galdera hauek iradoki dizkit:

    1. NOLA FUNTZIONATUKO GENUKE FITXAJE-MAKINARIK EZEAN?
    2. NOLA NEURTZEN ETA BALORATZEN DUGU FUNTZIONARIOAK FITXAJE-ORDUTEGITIK KANPO LANARI EMANDAKOA?
    3. ZER EGIN DEZAKEGU ASTELEHEN GOIZETIK OSTIRALERA ARTEKOA EMANKORRAGOA ETA
    GOZAGARRIAGOA IZATEKO?

    Eta zuk, zer iritzi?

    eleder.aurtenetxe@gmail.com

    ReplyDelete
  2. Ia hilabete bi joan dira iradokizun hau jarri genuenetik. Oraindik ez dago erantzunik. Ordutik beste iradokizun bi baino ez da sartu. Zer dela eta erantzunik ez? Bada ez bada ere, berriro sartu dugu puntuan (email korporatiboa emanda orain). Sistemak ohiko erantzuna: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da.". Ea erantzunen bat jasotzen dugun oraingoan!

    ReplyDelete
  3. Dirudienez, artaziak zorrotz jarraituko dabe artikulo honegaz. Azken hilabetean hautsak harrotu ditu Aldundian funtzionarioen sartu-irtenak kontrolatzeko asmoak. Gaur El Correok atera du albistea (http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20101015/vizcaya/quince-minutos-cafe-ausencia-20101015.html), eta "etxean" jendea ez dabil gozo. Iruzkin bat ere sartu dugu bertan. Hona hemen:

    "Un sinsentido más en estos tiempos con poquito sentido. Gran parte de los puestos, servicios y departamentos de Diputación juegan un papel irrelevante. Las plazas suelen ser para gente que se curra unos examenes tras empollarse cantidad de materiales sin demasiado sentido y los vomitan en exámenes. Es común, además, que el proceso de selección esté "podrido"... Eso sí, en un trabajo con tan poco sentido puedes volverte medio-majara con mucha facilidad. En lugar de ir de txakolis seria más divertido organizarse desde dentro para transformar la institución en algo verdaderamente útil :-). "

    Gogoko ditut astintze aldiok :-)!

    Ondo bizi!

    ReplyDelete
  4. Aupa!

    Uztailaren 30ean ATARILEKUko honako idatzi hau sartu nuen aldundia.bfa-ko iradokizun-postontzian (eta post honetako testu nagusia erantsi).
    Ez zuten argitaratu. Irailaren 29an berriz saiatu eta alperrik. Ordurako bazebilen kanzeladorei buruzko txutxumutxua.
    Gaur berbaz ibili izan garenari buruzkoa denez, jarraian bidaltzen dizuet, irakurri nahi bazenute edo.
    Ondo izan!

    Eleder
    io: gaizki esandakoak parka eta ondo botatakoak kontuan hartu :-)!

    ReplyDelete
  5. Gaur deia jaso dut. Intraneteko iradokizun postontzia kudeatzen duen laguna zen. Zera esan dit: iradokizun honi ez zaio erantzunik emango. Uztailean pasatu omen zitzaion Funtzio Publikoko azpizuzendariari eta erantzunik ez. Irailean berriro ere bidali omen zitzaion, eta erantzunik ez. Ordurako gai hau "egosten" ari omen ziren.

    Gaur deitu egin dit, Funtzio Publikoko Zuzendaritzan esan omen diote idatzi honi eta beste honi (http://funtziona.blogspot.com/2010/10/antxoak-ala-bokartak.html) ez zaiela erantzungo eta ez direla argitara emango, giroa bero dagoela eta.

    Eskertzekoa da deitu izana (hilabete bi eta erdi ondoren) eta adierazgarria erantzuna. Ez da?

    ReplyDelete