Tuesday, 13 July 2010

GGGGG!!! GAUR GAZI-GOZO: GIPUZKOARA GUR'OT ;-)!

Aldundiko kontuez nolabait askatzeko ekin genion blog honi. Aireztatzeko, barru eta kanpo, zelanbait. Hona hemen aire kirastuko puskertxu bet:
Gure mundutxoa (Aldundikoa eta beste, baztarrotan, antzeko) barregarria izan daiteke, ondo begituz gero. Goenkalen bezala, BFAn "maixiatzea da lege/lagi-zar ;-)".
Atzo bertan jakin izan dodan zerbait: norbaitek galdetu egin omen dio nire ezagun bati: "Egia al da Eleder hau KOMUNA batean bizi dana?". Ziur aski, kaka-tokia eta komuna pareko mailan dagoz jendea sailkatzea eta mailakatzea hainbeste maite duen jende-modu honen buruan. Hori bota ei duen norbait horrek, aurreko idatzian aipatutako oposizio-aferan zeresan eta erabaki-puntu zuzena du, antza.
Ai, ai, ai!!!

Bizkaia maite, "Gipuzkoara gur'ot ointxe bertan!" botako neuke horrelakoetan bat-batean, baina badakigu zuk eta nik antzera gabiltzala auzootan eta berotako ateraldi "traidore" hori izenbururako irizpide jolastiak ekarri duela, gehiagoko barik.

Azkenean horrelako ziztadek eragin eskasa euki behar dabe. Zelan erantzuten dotsegun, hortxe gakoa. Nik neuk argi daukot: komunera noa oraintxe bertan, askatu behar dot eta ;-)!

Ondo bizi!

Eleder

No comments:

Post a Comment