Monday, 24 May 2010

PARTE-HARTZEA eta IRADOKIZUN POSTONTZIA (II)

Aldundiko intranetean daukagun iradokizun-postontziari buruz idatzi dut iradokizuna gaur bertan, aurreko erantzunak hotz utzi nauela eta. Hona hemen:

"Postontzi honek (edo, beharbada, diseinatu behar genukeen ordezko tresna batek) bere rola hobeto egin dezan guztion ekarpenak biltzea proposatzen dut.

Hona hemen galdera batzuk, bidea zabaltzeko eta ekarpen gehiago biltzeko:

1. Zein da postontziaren sorreraren historia (noren ideia, zer asmoz,...)

2. Betetzen ari ote da bere rola (jende askoren sormena ondo bideratzea antolakundea hobetzeko)? Hobeto bete zezakeen?

3. Zein da bere funtzionamendua (Foro edo berri-taldean arauak agertzen dira; hemen ez dut halakorik ikusi)?

4. Zein da arduraduna?

5. Zelan hobetu dezakegu sistema (prozedura, parte hartzea, testuen formatoa,....)?

6. Aldundikideok sindikatuen edo Funtzio Publikoaren bidez jorratu behar ote ditugu horrelako gaietan ditugun ideiak?

7. Erabiltzen hasi eta ulertu izan dudanaren arabera, honela funtzionatzen du IRADOKIZUN POSTONTZIAK, gutxi gorabehera:

a. norbaitek iradokizuna bota
b. postontziaren arduradunak erantzuteko pertsona egokia aukeratu (???)
c. arduradun horrek erantzun, sinatuta edo sinatu gabe (zergatik?)
d. bidea zabaldu duen horrek erantzuteko, gauzak argitzeko, ideia gehiago emateko edo galdetzeko aukerarik ez
e. beste inoren iritzirik biltzeko modurik ez

Pentsa al dezakegu iradokizunei etekin handiagoa ateratzeko prozedura eta formato egokiago batez?

8. Zer informatika-tresna izan daitezke egokiak horretarako?"

Iradokizuna sartu eta berehala, " Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da." erantzun dit makinak. Egin beharrekoa egin osteko atsegina!

Ondo izan,
Eleder

1 comment:

  1. Erantzun atsegina berehala hartu genuen, bai, baina makinak automatikoki botatzen duen hori. Besterik ez, ordutik, proposatzen zenaren mamiari buruzkorik. Horregatik gaur barriro sartu dugu iradokizuna postontzian. Hitzen bat aldatu diogunez, hona hemen berriro ere:
    _____________________________
    Postontzi honek (edo, beharbada, diseinatu behar genukeen ordezko tresna batek) bere rola hobeto egin dezan guztion ekarpenak biltzea proposatzen dut.

    Hona hemen galdera batzuk, bidea zabaltzeko eta ekarpen gehiago biltzeko:

    1. Zein da postontzi honen sorreraren historia (noren ideia, zer asmoz,...)

    2. Betetzen ari ote da bere rola (jende askoren sormena ondo bideratzea antolakundea hobetzeko)? Hobeto bete zezakeen?

    3. Zein da bere funtzionamendua ?
    Foro edo berri-taldean arauak agertzen dira; hemen ez dut halakorik ikusi.

    4. Zein da arduraduna?

    5. Zelan hobetu dezakegu sistema (prozedura, parte hartzea, testuen formatoa,....)?

    6. Aldundikideok sindikatuen edo Funtzio Publikoaren bidez jorratu behar ote ditugu horrelako gaietan ditugun ideiak ala intranet ere erabili dezakegu "plaza"-zereginetarako?

    7. Erabiltzen hasi eta ulertu izan dudanaren arabera, honela funtzionatzen du IRADOKIZUN POSTONTZIAK, gutxi gorabehera:

    a. norbaitek iradokizuna bota
    b. postontziaren arduradunak erantzuteko pertsona egokia aukeratu (???)
    c. arduradun horrek erantzun, sinatuta edo sinatu gabe (zergatik?)
    d. bidea zabaldu duen horrek erantzuteko, gauzak argitzeko, ideia gehiago emateko edo galdetzeko aukerarik ez
    e. beste inoren iritzirik biltzeko modurik ez

    Pentsa al dezakegu iradokizunei etekin handiagoa ateratzeko prozedura eta formato egokiago batez?

    8. Zer informatika-tresna izan daitezke egokia horretarako?

    Gai interesgarria delakoan eta hobetzeko balioko duelakoan, ondo izan!

    Eleder

    ReplyDelete