Monday, 6 December 2010

EUSKARAREN ERABILERAZ IRADOKIZUNA

Gaur jarritako iradokizuna BFAko barne-atarian

Aurreko iradokizunaren harian gogoratu zaigunez Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak dira euskaraz lan egiteko gogoz dabiltzanentzako aukera nagusia, euskara ikastaroez gain. Euskararen erabileraren ildo horretatik jarraituz ideia bi botako ditut, ardura duen inori balio bazaizkio edo:


1. Aldundiko proiektu jakin batzuetarako euskarazko lan-taldeak (eguneroko lan kontuei lotutako taldeak) sustatzea, bai sailen barne bai sailen arteko proiektuetarako.

2. Euskarazko trebakuntza-ikastaroak sustatzea.

Antza denez, nahikoa da 5 ikasle ikastaro baten euskarazko taldea osa dadin. Nahiko erreza dirudi, beraz, Aldundian dagoen euskaldun proportzioa kontuan hartuta. Gaur egun ikastaro gehien-gehienak erdera hutsean dauzkagu. Euskaraz nahi duenak ez dauka inongo aukerarik, ia-ia. Nola da posible? Ez al da adierazgarria? Irudikatu, ikastaro gehienak euskaraz balira, langileen arteko euskarazko harremanak ugarituko lituzke horrek, ez da? Eta hori kanpora begira igarriko litzateke, bai? Gainera gaur egun euskaldun batek arlo honetan duen gabezia handia gaindituko genuke, bide batez...

Trebakuntzaren arduradunez gain, uste dut ideia hau euskaren gaineko ardura duen jende guztiak bultzatu dezakeela, nork bere saileko zerbitzu orokorretan proposatuz,... zer deritzozu zuk?

eleder.aurtenetxe@bizkaia.eus

No comments:

Post a Comment