Wednesday, 15 December 2010

2011ko AGENDA (II)

Atzo JLB eta JMIri bidalitako mezuen ostean iradokizuna jarri dut gaur aurrekoa moldatuta eta luzatuta, BFAko intraneten.
2011ko agenda opariei lotuta... bestelako proposamenak

JL Bilbaoren eta JM Iruarrizagaren txartel bana barruan, 2011ko agenda jaso dugu, eguberri sasoia delako edo. Borondate ona eskertuko diegu.

Baina beste urte baterako, dena den, opari hori aurreztea edo eraldatzea iradoki gura nuke.

-dirua, lana, eta energia (ingurumenekoa bai eta hori egiten parte hartu duen hainbat jendearena) aurrezteko
-antzeko agendak oparitu izan dizkigute Aldundian azken urteetan. Zertarako? Zenbatek erabiltzen dute horren agenda profesionala behar den moduan? Jende askok zera egiten dugu: amatxuri, umeren bati edo ondokoren bati oparitu berak gero han zirriborroren bat egiteko,... horretarako hobe kuaderno zuri bat...
-kutsu paternalistegia
-Aldundikide guztiok ote daukagu 3000 opari inguru erosteko aurrekontua kideei nahi ditugun opariak egiteko? JLren eta JMren irudia kaltetzen ari gara!
-zentzubako gauzak egiteari uzteko aukera paregabea ematen digu honek, etengabe bere izaera hobetu gura duen erakunde bizia garela frogatuz, ohitura antzuetan lotu barik.
3000 agenda bidali direla. 20*3000= 60000 €. Demagun azken hamar urteetan ere egin egin dela. 60000*10=600.000 €. Ez da gutxi, gero, zirriborrotxu batzuk-eta egiteko!

Hurrengo urteko 60.000 € hipotetiko horietarako ideia bat:  zozketatxo bat. Kide batek, behintzat, jaso dezala sari ganorazko bat :-)!. Jakina beste aukera eder asko daude: ezer ez egitea litzateke sinpleena, baina badakigu hori oooso zaila dena :-)!  http://zenhabits.net/the-art-of-doing-nothing

Ideia horiek lagungarri direlakoan, adeitasunez,

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

pd: iradokizun hau, egutegiei eta zapiei buruz egindakoei lotutakoa da... denak gehituz gero gora egingo lukete nabarmen aipatutako zifrek eta nik-nik-nik jaso dezakedan aginaldoa :-)!

1 comment:

  1. Luzeegi zen jatorrizko bertsioa hemen:

    2011ko agenda opariei lotuta... bestelako proposamenak

    Jose Luis Bilbaoren eta Jose Mari Iruarrizagaren txartel bana barruan duela, 2011ko agenda jaso dugu. Oparia egiten digute eguberri sasoia delako edo. Lehenik borondate ona eskertuko diegu.

    Beste urte baterako, dena den, opari hori aurreztea edo eraldatzea iradoki gura nuke.

    Arrazoi asko daude horretarako, besteak beste:

    -dirua, lana, eta energia (ingurumenekoa bai eta hori egiten parte hartu duen hainbat jendearena) aurreztuko dugu

    -antzeko agendak oparitu izan dizkigute zen dizkigute Aldundian azken urteetan. Zertarako? Zenbatek erabiltzen dute horren agenda profesionala behar den moduan? Jende askok zera egiten dugu. Amatxuri, umeren bati edo ondokoren bati oparitu berak gero han zirriborroren bat egiteko,... horretarako hobe kuaderno zuri bat...

    -kutsu paternalistegia hartzen diot nik ekimen honi

    -txarteltxoa Jose Luis eta Jose Marik sartu dutenez, euren sakelatik ordaintzen ote dute? Aldundikide guztiok ote daukagu 3000 opari inguru erosteko aurrekontua erabiltzea gainerako kideei nahi ditugun opariak egiteko?

    -zentzu gehiegi ez duten gauzak egiteari uzteko aukera paregabea ematen digu honek, etengabe bere izaera hobetu nahian ari den erakunde bizia osatzen dugula frogatuz, ohitura antzuetan lotu barik eta berritzeko zabal-zabalik...

    Demagun agenda horietako bakoitza 20 euro kostatu zaigula eta 3000 agenda bidali direla. 20*3000= 60000 €. BFAn, nik dakidala, 2002tik eman ematen da antzeko agenda bat. Demagun azken hamar urteetan ere egin egin dela. 60000*10=600.000 €. Ez da gutxi, gero, zirriborrotxu batzuk-eta egiteko!

    Hurrengo urteko 60.000 € hipotetiko horietarako ideia bat, langileak piztu nahi badituzue horren bitartez. Zozketatxo bat. 3000 horietako batek, behintzat, jaso dezala sari ganorazko bat. Jakina beste aukera eder asko daude: ezer ez egitea litzateke sinpleena, baina badakigu hori oooso zaila dena :-)! http://zenhabits.net/the-art-of-doing-nothing

    Ideia horiek lagungarri direlakoan, adeitasunez,

    eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

    pd: iradokizun hau, egutegiei eta zapiei buruz egindakoei lotutakoa da... denak gehituz gero gora egingo lukete nabarmen

    ReplyDelete