Tuesday 14 December 2010

2011ko AGENDA

Gaur urteroko moduan agenda bidali digute. Agenda modernotxua, tamaina handi xamarrekoa, nahiko fashiona, gris distiratsuzko azalaz,... Open Design markakoa (www.opendesign.it). Hau jasota, JL Bilbao Diputatu Nagusiari eta JM Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen foru diputatuari antzeko mezu bana bidali diet, kontua bideratu nahian eta espazioa ireki nahian. Ea erantzun atseginen bat jasotzen dugun... Hemen azpian mezua:

Egun on, Jose Luis,
zure txartelaz lagunduta datorren 2011ko agenda jaso berri dut. Antza, oparia egiten diguzue eguberri sasoia delako edo. Lehenik borondate ona eskertuko dizuet.
Beste urte baterako, dena den, opari hori aurreztea iradoki nahi nizuke. Arrazoi asko daude horretarako, besteak beste:
-dirua, lana, eta energia (ingurumenekoa bai eta hori egiten parte hartu duen hainbat jendearena) aurreztuko dugu.
-antzeko agendak oparitzen dizkigute Aldundian azken urteetan. Eta zertarako? Zenbatek erabiltzen dute horren agenda bereziki profesionala behar den moduan? Jende askok zera egiten dugu. Amatxuri, umeren bati edo ondokoren bati oparitu berak gero han zirriborroren bat egiteko,... horretarako, aski da kuaderno zuri bat...
-kutsu paternalistegia hartzen diot nik ekimen honi
-zerue sakelatik ordaintzen duzu? bestela, zertarako zure txartela erantsi? Aldundikide guztiok ote dugu 3000 opari inguru erosteko aurrekontua erabiltzea gainerako kideei nahi ditugun opariak egiteko?
-zentzu gehiegi ez duten gauzak egiteari uzteko aukera paregabea ematen digu honek, etengabe bere izaera hobetu nahian ari den erakunde bizia osatzen dugula frogatuz, ohitura antzuetan lotu barik eta berrikuntzarekiko zabal-zabal....
Tira, ideia horiek etorri zaizkit kontu honen harira eta zurekin konpartitu nahi nituen, lagungarri zaizkizulakoan. Gustura elkartuko naiz zurekin, nahi duzunean, honetaz guztiaz patxadaz eta aldarte onenean buruz buru mintzatzeko, eta elkar ezagutzeko.
Adeitasunez,
Eleder Aurtenetxe Pildain
Antolaketa Teknikaria
Ekonomi Sustapen Saila
telef zkiak ersntsi dizkiet, deituko ote nauten edo...

No comments:

Post a Comment