Monday, 13 December 2010

Publizitate korporatiboa, opariak,... egutegiak eta Santo Tomas eguneko zapiak

Gaur jarritako iradokizuna BFAko barne-atarian


Orain dela gutxi, Aldundiko III argazki digitalen lehiaketako irudi zoragarri ederrekaz osatutako 2011ko egutegia bidali digute.

Oso polita, baina gehiegizkoa nire aburuz. Aski dugu egutegia behar badugu, e-mailez orri xume bat jasotzea, eta inprimatu behar duenak inoprimatuko du, ez da? Zertarako horrelako handikeriak? BFAko parteago senti gaitezen? BFA-ATARILEKUren publizitatea egiteko? Publizitaterik eraginkorrena ahoz ahokoa delakoan nago. Beraz, barrukoentzako lana hobeto egiten saiatzea proposatzen diot etxe barrukoak bereganatu nahi lituzkeenari... Behintzat paperetan eta aurreztuko genuke.

Beste gai bat zen, baina, mezu honen pizgarria. Goiko gaiaren parentelakoa. Santo Tomas eguna datorrela eta, azken urteetan Aldundiaren "opari" diren zapi berdeak ikusi izan ditugu kalean. "Debaldekoak", itxuraz. Baina horrelako gauzak ez dira inoiz debalde... Jendearen onarpena jasotzeko trikimailu heldugabeak iruditzen zaizkit. Lehengoaren ildotik, nire iradokizuna: mesedez, norbaitek zapiak oparitu nahi baditu, Santo Tomas egunean, bere sakelatik egin dezala, BFAren irudia alde batera utzita...

Adeitasunez,

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

No comments:

Post a Comment