Monday, 18 October 2010

ANTXOAK ALA BOKARTAK?

Guztion ahotan dabil antxoa kontua.


Jende pilo bat gaiaz berba egiten eta elcorreo.es webgunean sartu beharrean. Batzuk fitxaketa kanpoko orduetan ere, asteburu eskasa pasa dabe gaiak sututa. ("Bai, zer lotsa, nik ere Aldundian behar egiten dut"! ). Guztion ahotan dabilen horretarako adierazbideak eskaini behar lituzke BFAk nire iritziz. Bai intraneten (inon ageri ote da gaia eta artikulu ospetsu hori?), bai eta presentzialki.

Niretzako ahoz ahoko berba egitea aberatsagoa denez, zera proposatzen dut: gaiari buruz berba egiteko eta "kantzeladorena" baino hobebide argiagoak abiarazteko topaketa luze bat antolatzea, aldundikideoi eta kanpokoei deialdi zabala eginez.

Gainera, horretarako Espazio Irekiko metodologia sinple bezain eraginkorra proposatzen dut. Hemen argibide gehiago horretaz: http://www.openspaceworld.org/euskara/index.html.

Adeitsu eta samur, zuen ekarpenen zain,

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

(Uztailaren 29an gai honi buruzko idatzia bidali nuen postontzi honetara eta argitaratu ez. Irailaren 29an berriro bidali eta argitaratu ez, berriz. Oraingo hau argitara emango ote?)
Gaur iradokizun hori jarri eta ohiko erantzuna jaso dugu: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da."
 
Ea oraingoan nora doan!
 
Ondo bizi!
 
Eleder

1 comment:

  1. Gaur deia jaso dut. Intraneteko iradokizun postontzia kudeatzen duen laguna zen. Zera esan dit: iradokizun honi ez zaio erantzunik emango. Uztailean pasatu omen zitzaion Funtzio Publikoko azpizuzendariari eta erantzunik ez. Irailean berriro ere bidali omen zitzaion, eta erantzunik ez. Ordurako gai hau "egosten" ari omen ziren.

    Gaur deitu egin dit, Funtzio Publikoko Zuzendaritzan esan omen diote idatzi honi eta beste honi (http://funtziona.blogspot.com/2010/07/fitxaje-kontuak.html) ez zaiela erantzungo eta ez direla argitara emango, giroa bero dagoela eta.

    Eskertzekoa da deitu izana (hilabete bi eta erdi ondoren) eta adierazgarria erantzuna. Ez da?

    ReplyDelete