Tuesday, 14 September 2010

HARI MUSIKALAZ (¿Con la música a otra parte?)

Gaur beste iradokizun bat. Oporrak izan ditut aurreko astean, baina zer garen aldundikideak, orduan ere lana burutik kendu ezinik, honen inguruko zerbait proposatu behar nuela etorri zitzaidan burura.
Hari musikala kentzearen alde gaude aldundikide gehienak eta horixe egitea iradoki gura dut lerro hauen bitartez. Izan ere, hari musikalak BETETZEN DUEN FUNTZIOA ERRAZKI ORDEZKATU DAITEKE eta hari musikala kenduta honako hauek saihestuko ditugu gutxienez:

1. Kostua. Mesedez, arduradunen batek, esan ahal digu zenbat ordaintzen dugun urtean BFAn hari musikala izateko?

2. Langileen arteko tira-birak (batek musika klasikoa nahi duela, besteak rockanrola eta beste batek isiltasun gozoa... benetan horrelako txikikeriek ere batzutan arazoak sortzen dituzte)

3. Hari musikalaren kontratazio, konponketa,... eta abarrari lotutako lana.

Beste ohar bi iradokizun honen harira:

1. Horrelakoetan piztu ohi zaigun jakinmina: ZEIN DA ISTORIOA?

Zein ote da hari musikalaren jatorria? Noiz eta zergatik ezarri zen hari musikala? Konturatu zaitez, orduko hartan inork jarri izan ez balu eta gaurko arduraduna bazina, zuk zeuk jarriko zenuke?...

2. Iradokizun honen familiakoak izango lirateke berogailua eta aire egokituari buruzkoak, baina ziur aski adostasunerako zailagoak, sistema horien menpe-menpekoak gara-eta gaur egun

Ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
Ea honen erantzunik jasotzen dugun. Orain arte, ohiko erantzun formal-makinala, besterik ez: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da. "

1 comment:

  1. 3 aste eta gero erantzuna jaso dugu. Hona hemen:

    "Hari musikala dela-eta

    Oso joera zabaldua da lantokietan hari musikala jartzea eta horren alde egiten duten azterlanak daude. Gure erakundean kontuan hartutako irizpidea musika geldoa eta lasaia eskaintzen duen kanal bat aukeratzearena izan da. Hala ere, badakigu batzutan gogaikarria izan daitekeela eta lantoki berean lan egiten duten pertsonek iritzi ezberdinak izan ahal dituztela horren inguruan. Kasu hauetan, elkarren ondoan bizitzen ikasi beharko da."

    Eta hori irakurrita, beste kontu hauek datozkigu bueltan:

    1. "Oso joera zabaldua da lantokietan hari musikala jartzea,..." diozu:

    Argudio horrek ba ote du zentzurik?

    2. "...eta horren alde egiten duten azterlanak daude. " diozu gero:

    Eta musika-hariaren kontra egiten dutenak ere bai (kasurako bi hauek: http://ttiki.com/17490; http://ttiki.com/17489).

    Zein dira zuk kontuan hartutako azterlanak?

    Dena den, nork bere musika erabili dezakeenez ere bai, gai labana izanda eta kostu bat duenez, ez ote da zuhurrena musika-haririk gabe egotea?

    3. "...Edonola ere, zure kezka zure saileko Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari helarazi diogu."

    Bada, hurrengoan estimatuko dizut hemen bertan uztea. Nik neuk bidali ahal diot nahi izanez gero, baina haren arreta eten barik, nahiago izan dut iradokizunetarako toki honetan uztea.

    4. Aidean geratu dira mezuan botatako beste galdera hauek oraindik:

    -. Kostua. Mesedez, arduradunen batek, esan ahal digu zenbat ordaintzen dugun urtean BFAn hari musikala izateko?
    -. Horrelakoetan piztu ohi zaigun jakinmina: ZEIN DA ISTORIOA? Zein ote da hari musikalaren jatorria? Noiz eta zergatik ezarri zen hari musikala?
    -. Konturatu zaitez, orduko hartan inork jarri izan ez balu eta gaurko arduraduna bazina, zuk zeuk jarriko zenuke?

    5. Estimatuko dugu, baita ere, erantzun pertsonalago eta hurbilago bat, izen abizenez sinatutakoa beharbada, eta gaiak sakonago berba egitea erraztuko duena.

    Ondo bizi!

    Eleder

    ATARILEKU delakora bidaliko diogu erantzunez goiko mezu hori gutxi gora behera eta erantzunaren zain izango gara.

    ReplyDelete