Aurreko deialdian 13 plazetarako lehiaketa iragarri zitzaigun (ikusi lotura horretako 17486-17494 orrialdeak)... Ordukoan Aldundian bitartekeko funtzionario plazarekin lanean gengozen13 antolaketa teknikarion buruetatik atera ziren gaiak. Argitaratu bainbo dezente lehenago bagenekien zer gai izango ziren eta zer material erabili behar zen oposizioak modu errezean prestatzeko. Oraingoa orduko hartan aldaketa gutxi batzuk eginda dator.
Hiru bloketan, beraz, datorren oposiziorako gaiak. Atal bakoitzean zer den azpiko lotura hauetan duzu:
- ZATI OROKORRA
- ANTOLAMENDUA-KALITATEA
- HERRI ADMINISTRAZIOA
Nork jarri ditu oposizioko azterketetako gaiak? Nola, zer irizpidez, noren proposamenak batuta?
Zein da erantzun zuzena gai bakoitzari dagokionean (batez ere, 2. eta 3. blokeetan)? Zeren arabera zuzenduko dute? Eta gai bakoitzeko bibliografia? Horrek ere argitaratu behar lituzkete gai zerrendarekin batera, ez da?
Zer zentzu dauka idatziako froga batek, buruz ikasteak, azterketa-orrietara botatzeak eta hilabetegarrenean dena ahazteak? Zer bermatzen du, aukeratutako jende horrek buruz ondoen eta arinen idazten dakitela horretaz gain?
Nola bermatzen digute legeak behartzen dituen berdintasuna eta gardentasuna?
Zer froga objektiboago jar zitekeen? Ba al dago test moduko ariketarik jartzea?
Ondo izan,Gai asko horren subjektiboak izateak epaimahaiari gura duen jendeari kalifikazio hobea edo txarragoa ematea errazten du. Horren inguruan errekurtso bat jarriz gero (suposatu, "uste dut kalifikazio hobea merezi nuela") ez dago alde horretatik zereginik. “EPAIMAHAIAREN DISKREZIONALITATE” izeneko kontzeptua asmatu dute horretarako.
Eleder
No comments:
Post a Comment