Wednesday, 7 May 2025

Personajillos

Lagun batek kontatu dosku, funtzerritarzale batek.

"Gizon bat sartu da "etxera". Egia esan, sarreran lotu da, gurago zuen. Gure etxera sartu gura duenak Espainiako DNIa erakutsi beharko dio, lehenik, mahai-hesi baten atzean den "zaintzaile" armatu jarri dogun lagunari.

Trantze horri uko egin dio -asmaki nabil oin- hesi hori zeharkatzeari, inperioko morroienganatzeari, duin eta argi euskeraz polito egiten zuen lagunak.

Artisautzan ari da, dirudienez, eta BFAko txoko honetan artisauentzako diru-laguntzak kudeatzen doguzenez Espainiar Estatuko administrazio honetan, hona agertu jaku tipoa.

Gaia zer zan ondo ez dakit, baina diru-laguntza (zerga bidezko diru-lapurretaren zati bat itzultzea, apaingarri eta otzangarri) horien kudeaketan arazoren bat. Horretaz ez dot asko ulertu, zer zuen erreklamatzeko, berdin dio horrek. 

Entzun egiten diogu guk, eta prozedura luzea hasi. Denbora irabaziko dogu honela, eta gure enpresa hazten lagundu (zenbat eta funtzionario gehiago, hobe, jo ta ke, euskal herritar oro funtzionario izan arte!) Despistean, administrazioaren traba eta luzamendu hauei esker bere erreklamazio hori ahaztuko balitzaio biharko gizonari, hobe ;-)!

Eta ni, aztoratuta, zuloko nire txokotxotik altxarazi nau-eta. Entretenituta nintzen, ganera, orduan, gure intraneteko "albistegian" katigu.

Gizonari entzuten ari naizela, bera bere erreklamazio bide horretan argi eta irmo, ez digu esan ba, erreklamazio hori jartzeko IDATZI egin nahi zuela! Idatzi, eta ESKUZ! 

Ez zeukala asmorik patatofono edo ordenagailu bidez egiteko. Berak ez dituela horrelakoak maite, nagi purrusta alena! Bakizu, jipixe, artisaue. Artisaue? Hobe fabrika baten txandaka hasiko bazina beharrean, gibelandi alper hori!

¡Personajillos!

Badakizu, gure gobernari jaunanderetxo menpekozale maiteen ele ederrezko digitalizazio, modernizazio eta aurrerabide auzolantarraren ipuina sinistuta bizi gara hemen funtzionariook. 

Burua janda. 

Egunero-egunero hemen zuloan, zoroetxe normaldu honetan, egunez egun eta urteen poderioz, elkarri kaixo, agur, irri eta zirri,... eta atzenerako danak bat bihutzen gara hemen be. 

Osmosia. Egunerokokeria. Errepikapenaren eragina.  

Eta beste aldi bateko gizaki jator berezkogure euskaldun indijena moduko bat agertzen zaigunean parean (gainera, matraka ematen, lan eginarazten) petraldu gu, hoba ez!  

Lartxu.

Personajillos"

ge



 


Tuesday, 6 May 2025

Illargian ;-)!

Ilargira iritsi ote ziren gizonak 1969an?

Ala ipuin hutsa zen hori ere?

Covid19aren iruzur-muzturren-aurreko mardulak hainbeste jende jarri gaitu erne historiari begira. Zenbat ipuin kontatu izan diguten txiki-txikitatik! Noraino daukagun burua janda!

Burujatetza, propaganda, zentsura eta manipulazioa nagusi dira "komunikabide" nagusietan. Gure gobernuek, zerga imposatuz kentzen diguten diruaz, propaganda egiteko dirutzak ematen dizkien komunikabide horiexetan.

Ilargirako bidaia hura, askok diote, 

ote, 

nabarmen beste iruzur horietako bat? 

hoax, fraud, psy-oo, swindle?

Hemen "We Never Went To The Moon" liburua deskargatzeko aukera. 1982an idatzi zuen Bill Kaysing-ek. (Gu, sasoi hartan Espainiako Mundialari begira-edo ote ginen, pantailaplastauta, ogi-zirkupetuta? 

Ilargira begira gu, despistatuta, "ointxu arte" honetaz guztiaz osoan sinestuta ginen eta ;-)! Ala, beharbada orain ari zaizkigu engainatzen gai honetan ere?

Wikispooks-era jo dugu informazio gehiagoren bila, eta Dave McGowan aurkitu gai honetan be! Honatx bere ekarpena (gustura irakurriko dozu, barre ere bai, segurutik, fin-polito idazten zuen Dave-k!): Wagging the Moondoggie - Wikispooks.  Eta hemen, audio-liburu gisa, entzuteko. (Dave Mc Gowan-enak italieraz hor be).

Egun baten zerrenda handi bat egin behar dogu, lagun artean, zenbat ipuin sinetsita bizi (izan) garen, ze momentutan hautsi zen anfora, eta horrek guztiak zertan jarri gaituen gerora, horretaz guztiaz patxadaz elkarregaz berba egin, askatu, berrindartu.

Noiz eta non?

Ondo izan,

ge

ps. Horrelako bakoitzerako badira hamaika aurkako esatari. Kasu honetan Wikipedia, NASA,  eta abarrak. Argudio horien bila bazabiz erraz aurkituko dozuz. Bill Kaysing-i buruzko propaganda nekez helduko jatsu, ostera. Horregatik blog honetara.

WikiPedia aipatu dugunez, hau bai hau, aztertzekoa, hippie-kin gertatu omen zena gertatu izan ei da WP ere. Berezko mugimentdu interisgarria zenez hasieran, eta zabaltzen ari zenez zabal, hazten, ba zer gertatu? CIA eta direlako "intelijentzia" taldeak bertan infiltratu. Iruña-Veleia kasuak ere horren zantzuak ematen dizkigu ber-bertan.