Ilargira iritsi ote ziren gizonak 1969an?
Ala ipuin hutsa zen hori ere?
Covid19aren iruzur-muzturren-aurreko mardulak hainbeste jende jarri gaitu erne historiari begira. Zenbat ipuin kontatu izan diguten txiki-txikitatik! Noraino daukagun burua janda!
Burujatetza, propaganda, zentsura eta manipulazioa nagusi dira "komunikabide" nagusietan. Gure gobernuek, zerga imposatuz kentzen diguten diruaz, propaganda egiteko dirutzak ematen dizkien komunikabide horiexetan.
Ilargirako bidaia hura, askok diote,
ote,
nabarmen beste iruzur horietako bat?
hoax, fraud, psy-oo, swindle?
Hemen
"We Never Went To The Moon" liburua deskargatzeko aukera. 1982an idatzi zuen Bill Kaysing-ek. (Gu, sasoi hartan Espainiako Mundialari begira-edo ote ginen, pantailaplastauta, ogi-zirkupetuta?
Ilargira begira gu, despistatuta, "ointxu arte" honetaz guztiaz osoan sinestuta ginen eta ;-)! Ala, beharbada orain ari zaizkigu engainatzen gai honetan ere?
Wikispooks-era jo dugu informazio gehiagoren bila, eta Dave McGowan aurkitu gai honetan be! Honatx bere ekarpena (gustura irakurriko dozu, barre ere bai, segurutik, fin-polito idazten zuen Dave-k!): Wagging the Moondoggie - Wikispooks. Eta hemen, audio-liburu gisa, entzuteko. (Dave Mc Gowan-enak italieraz hor be).
Egun baten zerrenda handi bat egin behar dogu, lagun artean, zenbat ipuin sinetsita bizi (izan) garen, ze momentutan hautsi zen anfora, eta horrek guztiak zertan jarri gaituen gerora, horretaz guztiaz patxadaz elkarregaz berba egin, askatu, berrindartu.
Noiz eta non?
Ondo izan,
ge
ps. Horrelako bakoitzerako badira hamaika aurkako esatari. Kasu honetan Wikipedia, NASA, eta abarrak. Argudio horien bila bazabiz erraz aurkituko dozuz. Bill Kaysing-i buruzko propaganda nekez helduko jatsu, ostera. Horregatik blog honetara.
WikiPedia aipatu dugunez, hau bai hau, aztertzekoa, hippie-kin gertatu omen zena gertatu izan ei da WP ere. Berezko mugimentdu interisgarria zenez hasieran, eta zabaltzen ari zenez zabal, hazten, ba zer gertatu? CIA eta direlako "intelijentzia" taldeak bertan infiltratu. Iruña-Veleia kasuak ere horren zantzuak ematen dizkigu ber-bertan.