Tuesday 13 July 2010

BESTELAKO OPOSIZIOEN ALDE (III): BFAn antolaketa teknikarien oposizio "berezia"

Argi dago. Instituzio handiegiak dauzkagu. Jende gehiegi bertan. Herria erakundearen zerbitzuko, alderantziz izan beharrean. Aukeraketa-prozesuek argi uzten dute. Guztiz manioulagarriak eta nahiko manipulatuak dira, dakidantxuaren heinean. Urte batzuk daramatzat erakunde publikoetan lanean eta uste hori gero eta argiago.

Datorren urtean ANTOLAKETA TEKNIKARIEN oposizioa omen dator Bizkaiko Foru Aldundira. Oraindik ez da publikoa. Oposizio horretako azterketetarako ikasi beharreko gaiak erabakitzen ari dira uda honetan.

Gai horien barririk baduzu? Nora joko zenuke gaion barri izateko (publikatu aurretik, jakina, "lehiakideen" aurretik, udazkenera itxaron barik,...)? Aldundiko langile aukeraketa zerbitzuan lagunen bat bai? Unibertsitatean Lan Antolaketa Sailean, beharbada? Sindikaturen baten? Akaso, Aldundian antzeko plazak betetzen ditugun teknikarion artean? Beharbada alderdi politikoaren tabernan?

Bide-zidor asko daude, bai, legeari tururu egin eta "lehiakideei" aurre hartzeko. Kontuz, gero, baina. Aldundian nagoen azken aldian jabetu naiz. "Bide-zidor, bihotz lehor,... eta bizia pilulari zor".

Ondo bizi!

Eleder

io: laaaaasai, gaion barri dakigunerako botako dogu-ta blog honetako lerro-artera!

No comments:

Post a Comment