Proposamena egin dut gaur sailean, trebakuntzari lotuta. Hona hemen:
SAILEKO LANGILEOK ZUZENDUTAKO/EMANDAKO IKASTARO LABURRAK
Saileko jendeak gai sorta bati buruzko sarrera-hitzaldiak edo ikastarotxoak eskainiko ditu.
Nik neuk, informatika gai hauei buruz ikasi nahi nuke, esate baterako, eta baliteke Saileko norbait gai izatea horri buruzko ikastarotxoa prestatzeko.
- Nola Wiki bat erabiltzen hasi?
- Blogak: wordpress/blogger/blogari,...
- Sare Sozialak lan inguruan: zer dira eta zertarako balio dezakete?
- Prezi (www.prezi.com). Jendaurreko aurkezpenak egiteko tresna
- Ikus entzunezko tutorialak egiteko aplikazioak: JING (http://www.techsmith.com/jing)
Denetarikoentzat.
NORK EMANA: SAILEKO KIDEAK. Jarraian hori horrela izatea proposatzeko argudioak:
Sailean ehun lagun inguru gagoz. Jendeak asko daki gai askori buruz, baina gehienok oso gutxi dakigu (nik behintzat) jendeak dakienari buruz. Bestalde, batzuetan badira oso interesgarri eta erabilgarri zaizkigun gaiak baina denbora gutxi daukagu gaia gure kabuz ikasteko.
Beste onura batzuk:
1. Talde batean bilduta arinago eta hobeto ikasi ohi da.
2. Lankideen arteko harreman-sarea aberasteko balioko du.
3. Honen bitartez jendeak esploratzeko eta konpartitzeko joera sustatuko genuke.
4. Ikastaroa emateko ardura hartzen duena trebatu egingo da bi arlotan gutxienez: gaiari berari buruzkoan eta ikastaroak ematearen inguruan
5. Ikastarotxo labur hauetan ikastaro luzeagoen premia agertuko da batzuetan.
6. Beharrak testatzeko modu egokia da.
Nik neuk Espazio Irekiari buruzko ikastarotxo bat eskaini nahi dut eta hori beste fitxa batean azaldu dut.
Ondo bizi!
Eleder
No comments:
Post a Comment