Friday, 21 February 2025
aska burua ;-)!
Interesgarria: Roman Shapoval.
Aska burua, altxa burua, geugandik hasita, nagusiak, administrazioko langileak, altza funtzerritarrok ;-)!
Goza egun eder hau be!
ge
Otsoa, basoa, baso osoa
Bideoaren oinekoa euskaratua hemen:
1976.- Alan Watson Featherstonek Eskoziako Kaledoniar Basoa berrezartzeko promesa egin ei zuen. Promesa horren atzean, Trees For Life (Bizitzaren Aldeko Arbolak) izugarri arrakastatsuak sortu zituen, eta Eskoziako eta harantzagoko mugimendu pozgarriaren erantzule dela diote. Egun bat eman nuen Alanekin, Glen Afric-en, balentria horren berri izaten eta orduko promesa hark oraindik daukan eragina ezagutzen. Egundoko inspirazioa izan zen niretzat, eta espero dut zuk ere gauza bera sentitzea: haren hitzek negarra eragin zidaten (eta bera), eta itxaropenaren, baikortasunaren eta arrakastaren historia da.
https://alanwatsonfeatherstone.com
https://treesforlife.org.uk
https://www.treesforhope.earth
"Egin amets handi eta eder, duda barik!" hori diosku, maisu Alanek!
Otsoak-basoak-errekak-oreka, bizitzaren autoeraketa eta elkarrenartekotasuna. Oinpekoa itzulita.
1995ean otsoak Yellowstone Parke Nazionalera itzuli zirenean, inork ezin zuen aurreikusi nolako eragin sakona izango zuen ekosistema osoan. Haien presentziak kate-erreakzio bat eragin zuen, oreka berreskuratuz orein populazioak kontrolatuz, landaretza bere onera ekartzen utziz, baita ibaien portaera aldatuz ere. Kasko trofikoen adibide nabarmen honek naturaren interkonexio delikatua nabarmentzen du.
Busturialdean BaSoS: BaSOS Elkartea – Busturialdean bertoko basoak sustatzeko taldea gara.
ge
Thinking Like a Mountain.pdf (Aldo Leopold)
Labels:
Alan Watson Featherstone,
Aldo Leopold,
basoa,
BaSoS,
ekonomia,
elkarteak,
Eskozia,
istorioak,
itxaropena,
Kaledoniar Basoa,
landaketak,
otsoa
Thursday, 20 February 2025
Thursday, 13 February 2025
Beroketa globala (Global Warming)
Vernon Coleman handiak ekarri dosku liburu honen barri.
Egilea, Zina Cohen, beste ale interesgarri bat idatzia da: "The shocking history of the EU"
Oso gustora irakurriko nituzke biak.
********
Gero eta zalantza handiagoak bertoze global horregaz.
Hauek dira liburutik Vernonek azpimarratutako 5 zati (zerrenda luze honetan, orain bilatzen zaila).
Vernon Coleman-en beste ekarpen zorrotz bat:Vernon Coleman: Jack King´s book: "Net Zero will destroy you and everything you care about"
********
Greta Thunberg gizajoa, umeen eta andrazkoen manipulazioaren adibide argienetakoa ote?
Batzuetan, administrazioa zelakoen esku dagoen eta zelan kudeatzen daben ikusita bateri burua jatorko:
Ekonomia Sustatzeko Saila (ESS) dogu hau?
ala
Ekonomia Puskatzeko Sailaren (EPS) kontratupean gabiltza?
Ai amatxue!
ge
Estatuak herritarrak ikaratzen. Noren zerbitzuko?
Laura Doodsworth-ek liburu interesgarri bat.
Gurera ekartzeko modukoak, segurutik, bertako istorio, pasadizo eta gertakari andana bat.
Estatuek herriak bardintzen eta herritarrak ikaraz zapaltzen bardin antzera jokatzen duten sasoi ilunotan.
Beste liburu interesgarri bat eman digu Laurak azken aldian:
Zein izan da funtzionarioen rola joko zikin horretan?
Eta nola jokatu behar ote lukete horrelakoetan funtzerritarrek?
ge
Subscribe to:
Posts (Atom)