Bideoaren oinekoa euskaratua hemen:
1976.- Alan Watson Featherstonek Eskoziako Kaledoniar Basoa berrezartzeko promesa egin ei zuen. Promesa horren atzean, Trees For Life (Bizitzaren Aldeko Arbolak) izugarri arrakastatsuak sortu zituen, eta Eskoziako eta harantzagoko mugimendu pozgarriaren erantzule dela diote. Egun bat eman nuen Alanekin, Glen Afric-en, balentria horren berri izaten eta orduko promesa hark oraindik daukan eragina ezagutzen. Egundoko inspirazioa izan zen niretzat, eta espero dut zuk ere gauza bera sentitzea: haren hitzek negarra eragin zidaten (eta bera), eta itxaropenaren, baikortasunaren eta arrakastaren historia da.
https://alanwatsonfeatherstone.com
https://treesforlife.org.uk
https://www.treesforhope.earth
"Egin amets handi eta eder, duda barik!" hori diosku, maisu Alanek!
Otsoak-basoak-errekak-oreka, bizitzaren autoeraketa eta elkarrenartekotasuna. Oinpekoa itzulita.
1995ean otsoak Yellowstone Parke Nazionalera itzuli zirenean, inork ezin zuen aurreikusi nolako eragin sakona izango zuen ekosistema osoan. Haien presentziak kate-erreakzio bat eragin zuen, oreka berreskuratuz orein populazioak kontrolatuz, landaretza bere onera ekartzen utziz, baita ibaien portaera aldatuz ere. Kasko trofikoen adibide nabarmen honek naturaren interkonexio delikatua nabarmentzen du.
Busturialdean BaSoS: BaSOS Elkartea – Busturialdean bertoko basoak sustatzeko taldea gara.
ge
Thinking Like a Mountain.pdf (Aldo Leopold)
No comments:
Post a Comment