Zelan lortu arrautza ekologikoak, 0 km-koak, doanik?
Oso interesgarria, James Corbett, oin be oso fin.
Zelan lortu arrautza ekologikoak, 0 km-koak, doanik?
Oso interesgarria, James Corbett, oin be oso fin.
Guztiok ikusten doguz gobernu eta estatuen zuloak.
Bakoitzak bere aldetik ikusten dotseguzan zulotxo guzti horiek kontuan hartuta, txapuza handi bat dirudi guztiak, ustela, ipuin itsusi hutsa.
Askok, dana dala, pentsetan dabe, zera, holangoa izan behar da, gobernu bat behar dugu, zer egin eta ez egin agintzen doskun norbait, txarto egindakoak zigortzeko Epaitegi Gorena eta Guardia Zibila, gidatuko gaituen liderra, ordenean izango gaituen ordenamendua.
Baina bizitza, behin eta berriz, gure uste ustelen gainetik dabil, etengabe autoeratzen.
Benetan behar ete doguz ezetarako Mundakako Udala, BFA, Eusko Jaurlaritza, Ertzaintza, Osakidetza, EiTB, Espainiako Estatua, Europako Batasuna, Nazio Batuak, Osasunaren Munduko Erakundea eta abarrak? Ala, ohituraz eta burujatetzaz, osmosi bidez ezinbestekotzat, ia "berezkotzat" sartu jakuz buruan txiki-txikitatik, ?
Zelakoa litzateke bestelako bizitza antolaketa bat munduan?
Jende askok pentsatu dau horretaz historian zehar.
Segida horretatik dator James Corbett ere, urtetan dabil sistemaren hamaika zulo nabarmen fin-fin erakusten, eta irtenbideak proposatzen.
Hemen bere web-gunea: https://corbettreport.com.
Hauxe, atera barri dauen liburua.
Eta hemen elkarrizketa baten, liburuko hari batzuei tiraka:
Bizi!
ge
Liburu interegarri bat, deskargatu eta inprimatzeko modukoa, hemen.
ge
Askori entzuten diegu inoiz bizi izan dogun psy-op (#BurOpe etorri zaigu, garaiotarako berba barria, gozaindu, emabidea eta burujatetzalangoa, euskara beti bizi ;-), burujatetza/propaganda operaziorik handiena, pentsaezineko tamainakoa izan dugula eta oraindik dirauela, Covid-19koa. 5 minututan oso argi laburtuta bideo honetan:
Hemen, hari horretatik jasotako adibide batzuk bilduko doguz, zabarkeria horien guztien gomuta gordetzeko, jende gehiago jabetu dadin eta aurrerantzean zuhurrago ibiltzen laguntzeko.
Atzo bertan inguruko lagun osasuntsu biren iktusen barri jaso dogu, 45 urte ingurukoa bat, 60 ingurukoa bestea (oso sasoi onekoa beti).
Hizketan ari garenean, somatzen ote dugu zein ari dan benetan berbaz, bihotzez, bere egia argi ematen, eta zein ari dan galduta, inork idatzitako gidoaia errepikatuz, maltzur.
Hemen adibide ezin hobea. Mezuak erabat ezbardinak dira, eta mezuak botatzeko moduak, muturretan aurkakoak.
1. Unai Rementeria, 2020-4-7an (harrigarria egiten zaigu orain zein arin egin zituzten horrenbeste aldaketa), Bizkaia Aurrera plana aurkezten, Covid-19aren testuinguruko panorama baltza marraztu eta erakunde salbatzaileen rol heroikoa adierazi nahian.
2. Hemen Dennis Rancourt, 2023-12-10ean Covid eta "txertoen" (herritarrei inoiz behartu dieten produkturik arriskutsuena) istorio eta ipuinak bertan behera punba botatzen, orotariko heriotza-tasak alderatu hutsez.
Barruak bakoitzari, urteen poderioz, bata eta bestea hartzeko modua garatzen digu, norberaren esperientzietan oinarrituta.
Barruak oso argi adierazten dit zein zaidan petral, gaixo, pelele bat eta zein ari dan zintzo, bihotzez, gizadia lagundu nahian.
Eta zuri?
Zer hartzen duzu bakoitzaren mezutik eta bakoitzaren adierazteko modutik?
Holako muturretako pentsaerak, normala da. Interesgarriena, guretzat, zera litzateke, bien arteko elkarrizketa publikoa. Zer aterako litzateke zuzenean Unai gidoirik barik eta Dennisen arteko elkarrizketa batetik, orain 2025ean?
Itzela litzateke hori ikustea ;-)!
ge
Argiago ibiltzeko eta pentsamendua garatzeko oso liburu interesgarria.
Lehenengo 3 atalak irakurri ditugu, eta harrapatuta. Darwinismoa kolokan,
Edward Bernays-ek ospetsu eta zabal-zabal egin zuen propaganda.
Electric Car Scam - Deep Dive the lifecycle costs (Auto elektrikoa, iruzur-ekoizpeneko bizitza-zikloko kostuak sakon begiratzen)
Azken aldian auto elektrikoaren aldeko gobernu eta hedabideen propaganda operazio zabala.
Iruzur itzela hau be, antza.
Hor goian jarritako bideoko azterketak (Eng) eta lotura honetako audio-elkarrizketak (Esp), zerbait argitzen lagundu ahal digu.
Bilboko Udalean izan ginen lanean 2022ko otsailaren 1etik 10era, Ingurumen eta Mugikortasun sailean.
Hasiera-hasieratik estutu nahi izan gintuzten handik eta hemendik, maskara bat jantzita ibiltzeko etengabe, legearen eta osasunaren kontra, eta, matraka itzela,
Zuzendariak berak (Argazki hauetan ageri da bera be, jakina! Ciudades sostenibles | El Correo)), Medikuak, Langileen Sailekoek,...
Harrituta eta lasaiago geratu ginen, a ze giroa han!
Egunero espainolez berba egitera "derrigortzeaz" gain ("lanaren" aitzakiaz, gizarte-kalte eta alperreko diren zeregin absurduetan eurekin bat egiteko-euskera ez zaielako molatzen-, diru truke), horrelako kontuak, ai, ai, ai!
Atzo batu ei dira magistratuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Udalaren erabakiaren kontra jarri genuen errekurtsoari buruz ebazteko.
Laster antzean jakingo ei dogu ze justizia tokatu zaigun (loteria bat, badakigu, hori ere ustela delako askotan, bizi izan dogu hori be)
Han zerbait oso argi geratu zitzaidan 10 egun eskasotan. Oso erakunde ustela da hura ere, Bilboko Udala, eta gure saila, ustel handi batzuen esku zegoen, administrazioan ohikoa den moduan, zenbat eta petralagoa eta ustelagoa, gorago eta arinago.
Beraz, zuzendaritza batzordeetan-eta hitzetik hortzera zerabiltzaten bizikleta elektrikoak (Iberdrolaren propagandazkoak), auto elektrikoak, elektrolinerak,... herritarren eta planetaren onguraz ari ote ziren? Ka!
Zalantzarik ere ez zitzaigun geratu esperientzia labur eta aberasgarri hartan: ohiko funtzionario makur, otzan, ustelak, ohiko izkutuko boteretsuen menpe, hedabideen eta abarren ohiko propaganda makineria nardagarriaz olioztatuta.
ge
Nork ezagutzen ote dau gure inguruan Louis Farrakhan? Eta Donald Trump?
Interesgarria dirudi, ba, Louisek be, eta gaur arte ezezagun jatan, daitort.
Zergatik ote?
*********
Hemen botere ustelei buruz, bankariak, politikariak, gerrak,...
Hemen fluorizazioaz, pozoi-"elikatzeaz", izkutuko genozidioari buruz,...
Juduak, Michael Jackson, pedofiliari buruz:
Jarraitzaile asko ei daukoz komunitate baltzean. Haien zorionerako,
oso argi mintzatu zen Covid19-aren aurkako "txertoei" buruz be:
Zer da #EragozpenFiskala? | eragozpenfiskala.org
"Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin, hala nola militarismoa, kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.
Nola egiten da? | eragozpenfiskala.org
Diotenez, oraindik Osakidetzak itzelezko propaganda operazioen bidez bultzatzen dituen Covid19-aren aurkako injekzioek milaka, (milioika?) lagun hil eta hilko dituzte, hasi zenetik.
2021 eta 2022ko genozidioa aipatzen dute dokumental honetan.
Ustezko biktimek esandakoak agertzen ei dira, ugari, bertan.
Kasu, irudi gogorrak tarteka, antza, bideoan: The world-wide gene-therapy genocide:
Hemen, covid19-aren "aurkako txertoen" aldeko propaganda makineriak erabiltzen zituen mezu errepikakorren aukeraketa bat:
Ze iritzi zuk?
ge