Oso positiboa iruditzen zait BFAn lanaldia murrizteko eskaintzen ditugun aukerak.Makinaren erantzun kunplimenduzkoa:
Horiei buruzkoak irakurtzen ibili naiz atzo eta aukera horiek zabaltzeko ideia bat etorri zait: eta lanaldi murriztuan ari direnenei astean egunen baten edo batzuetan etorri behar ez izateko aukera emango bagenie, lan orduak asteko 3 egunetan-edo betez?
Pentsa dezagun, adibidez, Mendexan bizi den aldundikidea, pertsona nagusi baten kargu egon eta jardun erdian ari dena, egunean 4 ordu betez. Beharbada harentzat, BFArentzat eta ingurumenarentzat komenigarriago astelehen, asteazken eta ostiralean etortzeko aukera izatea, joan-etorrietako ordukada hori saihestuz.
Zer iritzi, aldundikideok?
Ondo-ondo bizi!
eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
¡Gracias por tu colaboración! La sugerencia se ha recibido correctamente.Ondo bizi!
Eleder
Erantzuna (egunean bertan etorri zitzaiguna, oriango honetan):
ReplyDeletePlanteatzen ari zarena murrizketa metatua da eta aukera hori txandaka lan egiten duten langileei eskaintzen die Aldundiak. Ez zen akordiorik lortu aukera hori ordutegi guztietara zabaltzeko.