Thursday, 11 August 2011

FUNTZIOBA

Duela urtebete inguru ekin genion blog honetan idazteari.

Gaur kolorez aldatu dugu. Lehengo hondo-baltzetik, larrosara pasa gara.

Agerira ere ekarriko dugu. Orain arte oso lurrazpikoa genuen hau zabaldu gura dogu.

Lankide biri ere esana diogu jada. Bertan Bizkaiko Foru Aldundian funtzionario lanean ibiltzeak eragindako batzuk eta BFAn hobekuntzak eragiteko gogoz idatziak batu eta batuko ditugu.

Kolore aldaketarekin batera aldarte aldaketa ekarri nahi dogu aurrerantzean.

Esan dezagun "dolualdia" pasa dogula jada. Duela urtebete sartu gara (bigarren aldiz) hemen lanean baina, aitortzen dugu!, sumindura puntu bat genekarrela aurreko esperientziatik eta oposizioaren inguruan bizitakoetatik. Sumindura erakundearekin eta funtzionaritzarekin, baina geure buruarekin ere bai, eraldaketa gutxi eragin izan dugulako eta erosokeria/bildurraren eremuaren gozo-zozoan erdi-lo geratu garelako sarri.

Aurrera begirako erronka batzuk, blog honi gagozkiola: bertan jarritakoak publiko hutsak izatea; konponbideetan zentratzea, sumindura puntua arinduta; garenarekiko "B" aldea izan ordez osotasunean jardutea,... ondo pasatuz!


Une batez, eraldaketaren ikur, izena ere aldatzea bururatu zaigu: "funtziona"tik FUNTZIOBAra (funtzio-hobea edo,... funtziobakoak/obabakoak?), baina, ze arraio! Doluak aitortuta eta dolu horien frogak agerian; geure hutsak bertan zuri-baltzean utzita eta zuzenketak egiteko prest; argi eta itzal; euskera batua eta bizkaiera, zuzena eta okerragoa nahasean (euskera osoa maite dogu, bai ? :-),... kontu osoagoa izango dela begitandu jaku atzenean,...

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com


pd: hau idazten ari garela, Paul Foreman handiaren post hau heldu zaigu: Drawing the line of forgiveness.

No comments:

Post a Comment