Oker ez banago, gai guztiak asmatu genituen bete-betean gure igarpenean . Alde bakarra: gure igarpenaren 27. gaia kendu dute eta beraz, benetako gaien 27. gaitik aurrera zenbaki dantza txiki hori dago (guk 28.tzat jotzen genuena 27.a da benetan,...). Hori kenduta, berdin-berdina dirudi. Igarle onak, ez da? ;-)!Ezagun batek, oposizioa badatorrela esan nion. Egun batzuk garrenean berak: "plaza horiek izen-abizenak dituzte eta!". Nik "bai, zeintzuk?". Igarriko ote du?
Oposizioko benetako gaiak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2011ko negu bukaeran argitaratuak; gaiak 5605. orrialdean hasita): lotura honetan, goialdeko B.O.B loturan joz gero.
Guk egindako iragarpeneko gaiak, hiru zatitan (2010eko udan argitaratuak):
Bitartean hausnartzeko...
- Nortzuk eta noiztik dakite zer gai galdetu behar zituzten?
- Nortzuk egin dute gai zerrenda? Nork zabaltzen du?
- Hau guztia zilegi al da? Zer egin daiteke hau geldiarazteko? Ala, jende askori entzuten zaionari jaramon egin "ba, hor ez dago zer eginik, utzi kontua lasai!" eta axolagabekeria itogarri honetan jarraitu?
- ...
....Ondo bizi!
Eleder
No comments:
Post a Comment