Tuesday, 14 February 2023

Egunerokoa eta bizikurria

Barriro BFAn hasi barri, 4. aldundialdia, to! (neure BiziKurrian  horren inguruko zerbait gehiago).

egunerokoari ekin dotsegu gaur, aurreko hilabeteko bizimodutik estutze eta shock galanta dakarkit eguneroko bulegoratze honek. Idazteak lagundu egingo digu! (Hor behean duzu egunerokoa atalkako loturekin.)

Urtetan funtzionario plazetan ibiltzeak eragindako zalantzak, traumak, kezkak, ideia berritzaileak, ikusmoldeak eta abarrak argitaratzeko bide emango digu.

Egunero, eskuz eta euskera osoz: egunero jezarri eta hiru orrialde betetzean datza jolas honek. Eskuz. Askoz biziago eta eraldatzaileago jata holan. Euskara osoz, batua, bizkaiera, baxenaparra edo nonahikoa, danak nahasean, bidaian, aberasgarri.

Datorren modu-moduan, gehiegi hausnartu gabe, zuzendu gabe, antolatu gabe. Askatze bat. Bukaeran, di-da, izenburua eman atera danari. "The artist´s way" liburu puskan Julia Cameron-en goizeko orrien bertsio lan munduratua. Lehenik eta behin, ezer egiten hasi aurretik, ateratzen dena idatzi. Garbitu egiten du barrua horrek eta lanerako askoz emankorrago, sormentsuago uzten gaitu eguero. 

Lasai goizeroko garbiketarako bulego barruan hartutako denboragatik, txo! Ze, ezagutza-langileen (Peter Drucker,...) sasoiotan, jakin, jefe, kalerako fitxa egin eta gero be, lanean jarraitzen baitugu, ezinbestean.

Eta horren bidez, gizarteko eremu lauso horretan argi apur bat jarriko bagenu norbaitentzat, pozarren! Pozik jada, askatze eta argitaratze hutsagaz.

***************

Aspaldian nenbilen gogoan beste asmo bat. Benetakoagoa den CVa idaztea. Normalean apainduta jarri ohi dogu, oso "kontrata nazatela, otoi!" menpeko bati emana. Uste dut argiagoak izan behar garela, eta plaza publikoan benetan eman dugun eta dezakegun onenaren berri eman behar lukeela. Kurri bizi behar dugu, patuak emandako bidean, gure balio handiei dizdira ateraz eta finduz. Hortik izen proposamena; bizikurria, eta hemen neure neure BiziKurria ren zirriborroa.

****************

Atalez atal hor dozu 2023-2-14tik aurrerako egunerokoa:

1. Oposizioak eta funtzerritarrak.

2. Trapu zaharrak, kamusteak eta dizdira

3. Bulegoan nabigatzen

4. Giza-makia hemen da (bulegoko distrakzio nagusiek aukeratuak)

*********

2023-2-20 jai hartu nuen, Aratuzte domeka luze Mundakan gozatu eta gero, atsedena hartu nendun etxean, eta lagun handi baten bisita jaso, egun ederra! Jarraian, ots 21-24 astekoak:

5. Diru publikoa eta gastuen zentzuna

6. Diru publikoa xahutzen, turismoan, kasu

7. Baldintzapeko askaldian zubira kantari

8. Idazte askea, jardute askea

***********

Epaiketa daukat 2023-2-28an, bihar, Bilboko Udaletik kaleratu nindutenez,  iaz, maskara salbuesmena modu itxian eta antidemokratikoan baztertu zutenean. Espero dezagun epaimahaiak arrazoi ematea!

9. Bihar epaiketa Bilboko Udalerekikoaz

10. BAI: barau aste independentea






*****************

Uros bizi!

Gentza Eleder

No comments:

Post a Comment