Funtzionario lanean sartzen garenean, Estatuari saltzen diogu gure denbora.
Kartzelan sartzen gara, egunero toki baten egon beharra, handik atera ezina, 3 graduko etxera lo egiten eta buelta biharamonean zulora. ... soldata baten truke.
Funtzionario dira ere poliziak. Haiek ere Estatuari saltzen diote eurena.
Beraz, poliziak eta gainerako funtzionarioak kolegak gara, kideak, burkideak. Esparru berdinean sartzea erabaki dogu. Estatuarentzat lanean.
Orain Estatuaren soldatapean nabil Bizkaiko Foru Aldundian.
Duela urte bi eta erdi inguru atxilotu egin ninduten, 2020-10-31n. Orduan ez nenbilen Estatuko soldatapean. Izatez, hilabete batzuk lehenago erabakia nuen oposiziorik ez egitea urtetako plaza aldi baterakoa finkatzeko lehian.
Atxilotu nindutenak bai, soldatapean ari ziren orduan (edo mozorrotuta?).
Iraindu, atxilotu eta lapurtu egin didate ordutik (743,87 € garbitu dizkidate, rau, gezurretan oinarrituta, ustel eta harro ), zorte, gogo eta umore eskaseko elkartze ausazko baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako, Estatuko soldatapekoek bideratuta prozesu osoa. Kolegek, kideek.
Gertakari itsusi eta sinestezin horrek erakutsi dit bai, Estatu bananazale amorratuan bizi garela. Lehengo lepotik burua.
Atalka emanen dugu horren berri Independentean.
Hemen dituzue geratakari flipagarri horretako ataloi dagozkien esku-izkribuak.
Eta bihar (2023-2-28an), Bilboko Udalaren aurkako demandari lotutako epaiketa (2022an legez maskara erabiltzetik salbuetsita egonda, maskara gabe ibiltzearren kanporatu ninduten- to, kobidzaleak!-) datorkigu. Bilboko Epaitegian hitzordua eguerdian.
ge
No comments:
Post a Comment