Monday 30 September 2024

Christiane Northrup osasun eta poliitka gaiei buruz, Covid19-koaren haritik, etorkizunari begira

2023an Christiane Northrup etorkizunari begira:
"Gehien ikasiko donk, barre gehien egiten do(n)anakaz!"
2021ean Covid19-ko txertoari buruz, arma hiltzailetzat jotzen du:.
Hori dela eta oso gogor eraso diote alde askotatik kobidaldian, antza, sasoi baten saltsa guztietako piperra genuen horietakoa zena.

Christiane Northrup, liburu honengatik ezagutu genuen 2000 hamarraldian. Antza, izena aldatu zioten liburuari momenturen baten, "The pleasures"-etik (plazerak), "the wisdom"-era (jakituria). Eta jarraian Mimi Zjac-egazko elkarrizketan beste liburu hau aholkatzen digu, "Women´s body, women´s wisdom". 

    


Covid19-koagaz gertatutakoak lagundu behar digu ikasten,
etorkizunean horrelakoetan hobeto moldatzeko.
Osasuna, ekonomia eta politika, norbera eta ingurua, oso elkarri lotuak.

Mimi Zjac esloveniarragazko beste elkarrizketa honetan entzuten diogu (30´40´´an hasita) Christiane Northrup-i 2022ko azaroan: zer gertatu izan zaio, protokoloz, Covid19 izuz ospitaletara joandako jende askori? Eta, zergatik?

Eta 33´50´´an, gaia laburtzeko edo, esaldi izugarri hau: "The hospitals have become the gas chambers of the modern era" (Ospitalak aro modernoko gas ganabaretan bihurtu dira). Oso esaldi gogorra da, baina koka gaitezen hainbat lagunen istorioen erdimuinean (idatzi honetan haietako hainbat bildu genituen), eta zer deritzogu orain?

Poztu gara Christiane aspaldiko partez azken aldian berriz agertu zaigunean eta Covid19-koari buruz entzun diogunean.

Bai argi eta lagungarri!


Hara, BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko ahaldun Ainara Basurkoren antza itzela hartzen diogu Christiane-i, zer deritzozue?
Ze poza hartuko genukeen Christiane eta Ainara. bien arteko elkarlanean hasiko bagina! Ekin deiogun, Sistema eraldatzen!


Gora bihotzak!

ge



 

Friday 27 September 2024

Morás-engandik

Azken aldian agertu zaigun tipo interesgarri horietako bat dugu Nicolás Morás.

Blog honetara ekarri izan ditugu Nicolasen taldeak landutako hainbat dokumental, informazioz betetakoak, argi asko ematen dutenak.

 

YouTube-ren ahulkeria oso agerian uzten du askotan. Gaur jakin dugunez, beste xehetasun bat. Batek pentsatuko du, "zein itsusiak dokumental interesgarri hauetako azaleko argazkiak, horrenbeste kolore, irudi atzerantzakoak,... eta zelako izenburuak!". Bada, elkarrizketa bizi baten, horretaz ere jakin dugu zerbait! Antza, YT berak derrigortzen ditu horrelakoak izan daitezen!

(Elkarrizketa horren lotura galdu egin dogu, bideo mozketa honen jatorrizkoa izan daiteke, eta orain ezin topa ;-)! Dio une baten, "Zientzia gizakiak geu gara." apuntatuko dogu ideia, interesgarria.

(Berdin gertatzen da GeoPolitika delakoan diarduten YTko hainbatekin, esaterako, NovaLectio-koekin, eta hainbat informazio eta pentsamendu sortzaile interesgarriren plataformekin. Antzeko estetikara estutuak ote dira danak? Zer dela eta?)


Bide batez, Nova Lectio zalantzagarritzat Andrea Lombardi lagunak (
C'è di Peggio
 - badaude kontu okerragoak), ai, ai ai! 

Eta eurentzat, bestalde, hori bide egokiena, itxurea, euren lana zabaltzeko eta bizibide izateko. Ataka horretan ibili behar.

Nicolas-enak ikasteko, oso aberasgarriak ere bai, beste batzuekiko elkarrizketak, esaterako, hemen ere Luengo kazetari mexikarragazko elkarrizketa interesgarrian pairatzen dugun ilunkeria eta zentsura latza adierazten dabe biek, eta Nicolasek aipatzen YTeko AA saihesteko zelan dabiltzan, (26`:25``ean hasita).

Propaganda eta burujatetza, "La tiranía de la estupidez" (José Luis Trueba Lara), 1st amandment/Adierazpen Askatasuna medioen propietarioek soilik, John O´Neal (9/11, Bin Laden-AEB),...

Beste honetan ere fin: 🟠 Biden y Kamala son el FIN del MUNDO que conocíamos 🌎 DIFUNDE (odysee.com)

ge

ps. Morásek eta lagunek, Academia Libertaria bultzatzen dabe. Hementxe, deskargatzeko moduan liburu interesgarri pilo bat.




Tuesday 24 September 2024

June, txanpon libreaz

 

Entzun, pentsatu, elkarrizketatu, deskargatu eta zabaltzeko moduko bideoa.

Bertatik atera dogu bideoa, Diego Calvo Sainz langile publikoak Independentean emandako artilkulu hau irakurri eta gero.

Traba, Telegram, eta beraz smartphone-a, garrantzitsua hor parte hartzeko, antza.

Bizi!

ge

Friday 13 September 2024

23 urte geroago. 9/11tik ikasten

Zer diren kontuak!

Duela 23 urte, gertatu zenean, kontatzen ziguten huraxe genuen sinesten.

Covid-19ko iruzur antzeko itzela ikusita, errazago entzuten diegu kontakizun hari buruzko ahots kritikoei, eta entzunaren entzunaz, gero eta argiago, zer izan zen, iruzur mardula, eta nola eragin duen mundu osoan.

Hona dakarzkigu hari buruz eskuartean izan ditugun informazio aipagarri batzuk:

(9/11 Truth: egiaren bila milaka lagun dabiltza ordutik, gero eta emankorrago.)

Morás-ek ere dokumentala eman dio egunotan, hona hemen:

Hughes-en artikuluak irakurrita, ikertzeko ditugun liburu eta testu azpimarragarri batzuk, hauexek:

Ai, ai, ai!

ge

2024-10-16: estetika bitxia eta interesgarria: Check The Evidence – Knowledge, Not Belief

Ikus baita ere l.iburuak, idatzi honetan: "Trebakuntza. Ikas-materialak. Autodidaktentzat. Zabaltzekoak"




Wednesday 11 September 2024

Odon Ulibarrenaren eskutik, gizabidetik bide xerka

 
Oso fin dabil Odon Ulibarrena hainbat gaitan. Bermion ezagutu dogu herenegun, noiz eta arrantzale egunean! Esker mila Angel Bidaurrazagari, aurkeztearren!

Han bizi da Odon, Bermeon, duela 4  urte ingurutik, hainbat urtetan Venezuelan bizi eta gero, itzulita.

Inpresioa egin digu eta haren lanak irakurtzen hasiko gara. Eta esanak entzuten.
Jakintsua, bizitza oparokoa, argia, laguna.

Bideoan entzun dogunetik zerbait:
Esku-ara/era. 
Esku-ahal-dunak. 
Eskubideak. 
Eskuak garrantzi handia. 

Hizkuntzan ere oso esanahi eta indar handi-zabalak dauzka "esku" hitzak. 

Ijitoek ere eskua emanda, tratua eginda.

                    Xabier Arzalluz, objetivo: "sentirnos cómodos en España".  

*************

Hasteko, liburu hau aholkatu digu Odonek, bere ekarpenak ulertzeko.



Gizabideari buruz hitz egiten du bero, hauxe bere ekarpena bere blogean: ESKUAL EZIKERA - CULTURA BASKA: GIZABIDEA.

Beste bideo honetan horretaz irakurtzen du Odonek, gizabideari buruz. Besteak beste, eskuari eta eskuaarari buruzkoak, oso interesgarriak, 14´an hasita.

Aste bi barru, irailaren 26an Bilboko Yohn Jauregian (Edificio La Bolsa) Nabarralderen eskutik izango dugu hizlari, gai hau hartuta: “Trayectoria del Derecho a Decidir de los nativos pirenaicos”.

Independentean jakin gendun, Angeli esker hau be, berari buruz. Hara, hark idatzitako bat, Angelek euskaratua: Txosten mediku antropologikoa – Independentea.eus.

****************

Irailak 11 gaur, eskuartean dugun irakurgai oso interesgarria, hauxe, 9/11koa beste iruzur mardul bat izan izana gero eta sinesagarriago egiteko: 9/11 Truth and the Silence of the IR Discipline

Zer ari gara egiten eraldaketaren alde?

ge

Friday 6 September 2024

Erlategia (The swarm), Dr. Shivak azaldua, eta bide batez, Jacob doktorea

Dr. Shiva-ri buruz jakin izan dugu Covid-19 tramari esker. Hainbat argi etorri da hortik be. Antza, e-posta asmatu/eeraagin/sortu zuenetakoa dugu berau. 

Interesgarria nola azaltzen duen munduko anabasaren katramila. Autoeraketaren bizitasuna azpimarratuz, eta norberarentzako bide interesgarria iradokiz. Horri buruzko idatzia hemen: The Swarm - Lies are Unbekoming (substack.com)

Bere webgune/proiektua: Join Dr.SHIVA™ Truth Freedom Health® - Truth Freedom Health®

Dr. V.A. Shiva Ayyadurai, The Inventor of Email - Know The Truth, Be The Light, Find Your Way (vashiva.com)

Azken aldiak Odysee erabilgarri zaigu, errez deskargatu dezakegulako informazio interesgarri ugari, Archive-tik bezala. Bere agerpen ugari bertan ere: Dr. SHIVA Ayyadurai, MIT PhD (odysee.com)

Izan ere, zeinek jakin, egunen baten internet iturria berriro zorrotz-zorrotz moztuko baligute, zer?


 


Dr Jacob Nordangård-egaz (MASTERS OF THE GAME - by Reuben J Rose (substack.com)gurutzatu jaku Dr. Shiva, haibeste lehio zabaldu dizkigun astea ixten ari garela ;-)!




Bizi!

ge

Stakeholder kapitalismoa, komunismoa, Klaus Schab-en burutik

Yellow Forum-eko Richard Jeffs eta lagunak, ikerketa interesgarria egiten. Norantza eraman nahi gaituzten burubako buruek?

In 2020, G20 governments, in collusion with the World Economic Forum’s Stakeholders, discretely and undemocratically enacted a global ten-year transition to an authoritarian political system, called Stakeholder Capitalism.

After propagating a Marxist idea that black and trans people are oppressed and indoctrinating us to fear climate change, the Stakeholders are mandating their pre-planned political system, which its criminal mastermind, Klaus Schwab, alleges is better for ‘people and planet’.

Will we push back before A.I. takes our jobs, our wealth shifts to the Stakeholders and we become vulnerable to tyranny? Join tech entrepreneur, Richard Jeffs, as he investigates The Great Reset transition to Stakeholder Capitalism.


Gogoan izan zein den Klaus Schwabb, WEFeko (World Economic Forum) burua:

ge

Thursday 5 September 2024

AEBko hauteskundeak aurten. Trump / Biden / Harris Morás-en begiradatik. BFA zeinen alde?

Urte bukaerara arteko matraka zati bat, "gure" AEBetako hauteskundeak.

Propaganda, ipuina, gezurra, ustelkeria, azpikeria, burujatetza eta "politika".

Nicolás Morás eta bere taldek hautagai dabiltzanei buruzkoak aztertu ditu sakon, eta hemen agertzen dizkigute. Zaharrak barri. Coca Cola eta Pepsi Cola. Panpinak. Estatu sakona.

Hemen Harrisi buruzkoa:
Eta hemen Trump-i buruzkoa:
Oraingo AEBetako presidentea, Joe Biden, beste bat, hara!
Oraingoetan, sikeran, ez gaituzte matrakatuko bozkatzen joan gaitezen. EAEko eta Espainiako gobernuek baino gogorrago eragiten badigu ere AEBko gobernuak, antza, han ezin bozkarik eman, ooo!



Goiko bideoak begiratuta, etortzen zaigu, oso urrun ote dabiz "gure" Ardanza, Rementeria, Urkullu, Bilbao, Bengoetxea, Pradales eta abarren (beste aldertdietakoak barne) biografiak eta bideak AEBetako lagunenen tajutik? Ez ote da sistemikoa arazoa? Hau da, politika ofizialeko lehen lerrora heltzen diren guztiak antzeko moldetik ete datoz?


************
Gogora datorkigu, orduantxe hasi zalako Mundaka Festival hari buruzko polemika, 2015ean Unai Rementeriak eta lagun-talde handi batek, BFAko buru izendatu berri-berritan, bidaiatxoa egin zutela, ordezkari moduan lehenengoz, nora? AEBetara, jakina!

Hemen EAJren webguneko propaganda.


David H. Bieter Boiseko alkateagaz (euskalduna; sasoi baten Baiona, Maule, Bilbo-Azkuna, Gasteiz, Iruñea, Garazi eta Donostia-ko alkateak erdalzaleak, eta bera bai, han, hiriburu handi bateko alkate euskaltzale bakarra, hori zioten ;-).


Kuriosoa, argazkian, beragaz, gaur egungo (2024) EAEko lehendakaria (Imanol Pradales) eta lehendakari-ordea (Ibone Bengoetxea) ere hortxe.

Zera diote propagandan:

"Bizkaiko Foru Aldundiaren web gunean adierazi dutenez, Bizkaiaren aukera mundua dela tinko defendatu du Rementeriak Bieterren aurrean. "It’s the time for Biscay. I’m sure" adierazi dio ingelesez Boiseko alkateari, "aukera handiko beste leku batzuekin batera lan egiten duen Bizkaiaren garaia da, Idaho edo Boise bezalako lekuekin batera. Helburuak, ezagutza, esfortzua eta erronka komunak partekatzen ditugu.

...


Washingtonen 2016ko ekaina amaieran ospatuko den Folkife Festival jaialdian gonbidatutako kultura euskal kultura izan dadin ahaldun nagusiak eta Smithsonian Fundazioak astelehenean lortutako akordioaren gaineko interesa ere agertu du. "Zein ederra!" adierazi dio Boiseko alkateak Rementeriari; ahaldun nagusiak, berriz, lankidetzarako eskaera egin dio, proiektuan Idaho eta Boiseko euskal diaspora osoa inplika dadin."


Zertan geratu ote zen lankidetza hori?

Hemen programa. 2016 Smithsonian Folklife Festival | Smithsonian Folklife Festival (si.edu). Dirutxo publiko bat sartu ote gendun hor be? Kamino publikoen eraikuntza tokietan panel propagandistiko bat izaten ohi da. Horrelakoak jarriko bagenitu honelako ekitaldien sarreretan?



2016ko afaritxoa Washington-en. EAJren gonapeko Deia-k bideoa eskaintzen digu, ez ahazteko: El sueño vasco en Washington se alimenta de estrellas. (Horrelakoak irakurtzean/ikustean beti hartzen dugu burugutxieste usaintxo hori)

Smithsonian To Explore Basque Culture at 2016 Folklife Festival | Smithsonian Institution (si.edu)

Hau ere kontatu ziguten (antza, urte gutxi iraun zuen "negozio" horrek): "Bizkaia:talent-ek Basque-American Talent & Leadership programa garatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Pete Cenarrusa Fundazioak": leadership programa | Bilaketaren emaitzak | Bizkaia Talent

Amerikano "publikoen" (hauek ez doaz sakel hutsik dirua egitem, lan gogorrera. Zergen bidez herritarrengandik jasotakotik egiten dabez horrelakoak, guk uste) andantzei buruzko zerbait gehiago hemen: Euskal kultura - Bilatzailea.

Nolabaiteko miresmena eta tratu berezia somatzen da BFAn AEBekiko. 

Hango hauteskundeen ataritan, zein ote gure ordezkarien hautagai kutuna?