txertatu barik, hobe?less is more.
maitasuna, osasuna eta askatasuna!
amorea, adorea eta umorea!
ge
txertatu barik, hobe?less is more.
maitasuna, osasuna eta askatasuna!
amorea, adorea eta umorea!
ge
Argazkiak: Busturialdeko Hitzeko kronikatik. Mila esker!
Mastodon eta X sareetan agertutako batzuk, hemen: #GuggenheinUrdaibaiStop - Mastodon.eus; #GuggenheinUrdaibaiStop - Search / X
Eta gazte pilo bat manifestaldian baita ere.
Gernikan ibili gara aurreko zapatuan. 2024-10-19rako manifestaldi zaratatsua izan dogu, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta eta Guggenheim-a Urdaibaira ekartzearen eta turistifikazio zentzungabekoaren kontrako hainbat taldek eta milaka herritarrek babestuta.
Aspaldian egon ote da Gernikan horrelako protestaldi handirik?
Kaleko inkesta egiten, Independenterako. Kuriox Irratiaren estreinakoa. Hona jarraian inkestakoak (1-5) eta bukaerako ekitaldian grabatu ahal izan genduzenak. 3. galderan jarri daigun arreta, findu dagigun geure erantzuna: zer egin ahal dogu, orain artekoez beste, entzun dagien?
Hauek be ederrak!ⓤⓜⓞⓡⓔ🇵🇸ⓐⓢⓚⓔⓐ (@umoreaskea) eta Ricardo ColaBoraBora (@Ricardo_AMASTE). Segi fin eta sormentsu!
‘This could wreck the area’: anger at new Guggenheim in Basque nature reserve | The GuardianMariët Westermann| The Guggenheim Museums and FoundationEuren webgunean bilatuz gero "Urdaibai", 2009ko hau besterik ez.
Eta Yandex-en, nazioartera begira, bilatu "Mariët Westermann Urdaibai" eta deus ez.
0. Aurkezpen laburra 30´´
5. Inguruko arrabotsa
************
Bukaerakotik:
Bertsolarien bertso argi eta hunkigarriak eta antolatzaileen hitzaldi fina amaituta zirela heldu ginen plazara, eta penaz, horiek grabatu barik parau jakuzan. Zorionez, gaur ondo grabatuta topau doguz Busturialdeko Hitza-k egin kronikan, hemen, esker mila!
Xabier Amuriza Mixel Ducau-ren "Lurra" ederra kantetan:
Hemen bere artelanak
Atzo Usansoloko Ospitalera, eta han eraikinaren alde ikusgarrienean, sarrerakoan, erraldoi horma-oihal erraldoia (8 m luze 4 m zabal?). Oraingo propaganda kanpainakoa, beheko hauen antzeko bat.
Horra haurdun dagoen ama, pufa!Horra atsotxua, aurpegiz adieraziz: "ez daukat idearik zer sartu dudan gorputzean, Jainkoak libratuko ete nau heriotza aurreratu batetik? Serum-a sartuko ote dit erizain errukitsuren batek? Ai ama, zer egin dot?"Inkusiboa, hori bai, azal beltzaran ule-kizkurrak be sartuta.
Gozaindu,
ge
Udazken udabarrizkoan jada, urteroko matrakagaz etorriko jakuz askori, gripearen aurkako txertoaren kanpainagaz. Hauteskunde kanpaina eta urtarrileko beherapenen kanpainaren moduan.
Baina txertoen kanpaina hauek badituzte arrisku handiagoak. zer sartu norberaren gorputzean? Norengandik? Ze ondorio? Kasu!
Gaur heldu zaigu Tess Lauire-k idatzia, "Thinking of taking a flu shot? Read this first,... " ("Gripearen aurkako txertoa hartzekotan? Kasu! Irakurri hau aurrez..."), gripearen aurkako txertoen kalteei buruz, eta haren ordezko alternatiba osasungarriak proposatuz:
Serum-a sartu dakioke inori, txerto bila etorrita be. Mesede handiagoa egingo genioke, antza. Eta, Osakidetza-n eta, holakoak egiten dituztenei, babesa, agur eta ohore, zigor zitalen ordez. Funtzerritarrok, Santurtziko erizainaren alde, ieup!
Bizi!
ge
Hemendik: AURTENETXE PILDAIN, Eleder
Bidaltze-data: viernes, 11 de octubre de 2024 13:00
Hona: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB
<sindicato.lab@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>; CCOO
<sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT <sindicato.ugt@bizkaia.eus>; BM31
Bilbao <burumapak@gmail.com>
Gaia: Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko!
(Gaur BFAko sindikatuei eta hainbat lankideri bidalitako mezua. Animatu zuek ere, bihar 8 Gernikan, Guggenheim Urdaibai Stop! Eta BFA barruan langileen arteko elkarlana)
Eguerdi on, zer
moduz?
Datorren asteko zapatuan, bihar 8, Gernikan izatekoa den manifestazioko kartela doakizue mezu honegaz.
Gonbidatu nahi
zaituegu, kartela inprimatu eta zeuen lantokietan ugari jartzeko.
Ahal eta gura daben
guztiak oso ondo etorriak Gernikara, urriaren 19an.
BFA oso alde indartsua jokatzen ari da hainbeste herritar guztiz kontra dauzkan proiektu legez kanpokoa bultzatzen.
Herritarren lepotik eta herriaren kontra?
Oso asteburu polita bizi!
Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain
BFAko Ekonomia
Sustatzeko Saileko
Antolaketa
Teknikaria
8027
Mundaka
******************
2024-10-15ean BFAko langileen Batzordeak BFAko 3000 tik gora langileri idatzi digun mezua, jarraian:
GUGGENHEIM URDAIBAI STOP
Larunbat honetarako, urriaren 19a, Guggeheim Urdaibai Stop plataformak manifestazioa deitu du Gernikan, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Guggenheim Fundazioari Guggenheim Urdaibai proiektua behin betiko ken dezatela eskatzeko.
EAEko Biosfera Erreserba
bakarrean bultzatu nahi duten museo proiektua. Eskualdean bizi diren pertsonek
milaka sinadura bildu dituzte proiektua geldiarazteko eskatuz. Era berean,
proiektuaren inposaketa eta herritarren parte-hartzerik eza salatu dute.
Diru publikoarekin finantzatu nahi den erakunde pribatu baten interesei eta nahiei erantzuten dien proiektu baten aurrean gaude, ingurumenean ondorio larriak izan ditzakeen leku batean eraiki nahi dutena.
Manifestazioak kultura eta gizarte arloko 400 pertsona ezagunen babesa jaso du: Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Porrotx eta Marimotots, Itziar Ituño, Aitziber Garmendia, Miren Amuriza, Blanca Urgell, Ramón Zallo...
Bizkaiko Foru Aldundiko Langile
Batzordeak deialdiarekin bat egiten du eta larunbat honetako mobilizazioan
parte hartzera animatzen zaituzte.
GUGGENHEIM URDAIBAI STOP
Para este sábado 19 de octubre, la plataforma Guggeheim Urdaibai Stop ha convocado en Gernika una manifestación para pedir a la Diputación Foral de Bizkaia, al Gobierno Vasco y a la Fundación Guggenheim la retirada definitiva del proyecto Guggenheim Urdaibai.
Un proyecto de museo que quieren impulsar en la única Reserva de la Biosfera de la CAV. Las personas que viven en la comarca han reunido miles de firmas que piden la paralización deL proyecto. Denuncian de la misma manera la imposición deL proyecto y la nula particiopación ciudadana.
Estamos ante un proyecto que responde a los intereses y deseos de una organización privada que quiere ser financiado con dinero público, construido en un lugar donde puede tener graves consecuencias medioambientales.
La manifestación cuenta con el apoyo de
más de 400 personalidades del ámbito cultural y social: Aiora Renteria, Eñaut
Elorrieta, Xabi Solano, Porrotx eta Marimotots, Itziar Ituño, Aitziber
Garmendia, Miren Amuriza, Blanca Urgell, Ramón Zallo…
La Junta de Personal de la Diputación Foral de Bizkaia se adhiere a la
convocatoria y os anima a participar en la movilización de este sábado.
Dirudienez, LAB eta ELA sindikatuek ere, bat eginda zeuden deialdian. Lanbileen Batzordeak, ostera, CCOO, UGT, CNT eta beste sindikatu bat ordezkatzen du.
************
Pozik, sistema eraldatzen. Mastodonen be zabaldu dogu barria: "#BizkaikoForuAldundia n langil…" - Mastodon.eus