2023ko oposizioan izena eman nuen (BFAn, antolaketa teknikari plazetarako).
Inertziaz.
Hemen harrapatu nauelako patuak.
Bestela, jakin ere ez nuke jakingo holakorik dagoenik.
Joan naiz azterketa egunera,
fresko, ezer gutxi begiratu barik.
Aurrez opoar aste bat hartu dot,
eta zerbait begiratu,
eta opor aste bi ondoren,
traumatxoa gainditzeko.
Azterketa euskeraz nork?
Eskua altxa, bakarra.
Euskarazkoa eman didate,
"eta gaztelerazkoa ere,
jatorrizkoa gazteleraz egina denez"
azaldu didate.
Lan bikoitza!
Galdera asko euskaraz irakurri,
eta idazkera arrotzegiagatik,
jarraian gaztelerazkoa irakurri behar.
Etasegidan, gaztelera hutsez irakurri
galdera sorta bat,
eta ondoren pasa euskarazkoetara
(gaztelerraaaarakoa sarri irakurri behari izanda),
holan ibili naz bueltaka.
Danera 82 erantzun dodaz,
100dik.
Baina tira, ikasitakorako,
sentsazio polita,
"3 ingurukoa atera dezaket,
eta 2,5tik gorakoaz ordezkoen zerrendan
sar naiteke, hau bai hau!"
Ka! Laster bidali didate
sms ezin hotzago eta ulergaitzago
makinal batez, 0´795ekoa.
Ezinezkoa zirudienez,
ezabatu eta galdetu diet epostaz
epai-mahaikoei.
Eta baremazio moduari buruz ere galdetu.
Oso xelebrea da geratu dena.
Eta mundu bizarro honetatik kanpokoentzat,
aspergarriegia.
Laburtuz, uste dut iruzurra egin digutela
azterketa egindako guztioi,
haietako batzuk mesedetuz
eta beste asko nabarmen kaltetuz,
errekurtsoa jarri dut
(izatez 3, 4ko kalifikazioa zor zidatela argudiatuz)
ez diote errekurtsoari erantzun,
eta arraroena/larriena?
oposizioa egindako beste inork
ez du bat egin, edo emendatu/hobetu,
errekurtso horren argudioa.
Hemen utziko dodaz,
oso aspertuta leudekenentzat,
1. Egindako errekurtsoa
2. Errekurtsoaren muina
3 Errekurtsoaren aitzineko e-posta mezuak, epaimahaikideekikoak
4 Euskarazko azterketa galderak (flipatuko donk,
antolaketa teknikari bat nolakoa nahi duten
agertzen dutelako galdera horiek eta ;-!)
5 Gaztelerazzko test galderak (jatorrizkoak)
Helegiteari ezezko erantzuna eman zioten. Aztertu nuen abokatuarekin groagoko helegitea jartzeako aukera. Ezetza, haren iritziz, egitekotan, oinarriak jarri zituztenean egin beharrekoa zelako. Galtzekoa genuela. Hor utzi dogu. Izatez, ez gara guztion salbatzaile ibiltzeko bokazio horrelakorik be.
ReplyDeleteHorrelako zabarkeriak ugari ditugu etxean, ia inork ez duelako mutik be esaten. Hori ote?