BFAren propaganda orrialdean bete-betean agertu zaidana gaur (beheraxeago kopi-itsatsia).
Dena ez al dago esanda?
Zeozer egiten hasi beharko ginateke honezkero.
Eta funtzionariook holakoak eragozteko barne mekanismoak abiatuko bagenitu?
Dena hain epel, dena hain zuzen, danak hain dotore,
odola non dogu?
ge
ps. gure Eli ere propaanda gurpil honetantxe, esaterako txiokarako daukan menpekoaren bidez hemen, erantzunetan info interesgarriagoa, hori bai.
ps2. propaganda, hitzez hitz, bizkaia.eus, BFAko webgunetik, hauxe:
2023(E)KO DECEMBERREN 18(A) 08:45
EIBk eta Bizkaiko Foru Aldundiak 200 milioiko mailegua sinatu dute itsasadarraren azpiko tunela finantzatzeko
AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILA
Itsasadarraren azpiko hiri-lotuneak hainbat erronka izango ditu, besteak beste Arrontegiko zubiaren alternatibarik eza eta bide-sareko puntu kritikoetan dagoen trafiko-dentsitate handia. Eragiketa EIBren Garraioa Finantzatzeko Politikarekin lerrokatuta dago.
EIBren inplikazioak bermatu egiten du proiektua ingurumen-estandar zorrotzenekin lerrokatzen dela eta etorkizun jasangarriago bater
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Inbertsio Bankuak (EIB) 200 milioiko mailegua sinatu dute, itsasadarraren azpiko tunelaren eraikuntza finantzatuko duena. Sinadura-ekitaldia astelehen honetan egin da Bilbon eta bertan izan dira Gilles Badot, EIBren Espainiako eta Portugalerako Operazio zuzendaria, eta Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatua.
Getxoko Artatzako eta itsasadarraren beste ertzeko Ballontiko biribilguneak lotuko dituen tunelaren proiektuaren helburua Bizkaiko metropoli-sareko bi erronka kritikoei heltzea da. Lehenik eta behin, Arrontegiko zubiaren alternatiba eskainiko du, gaur egun zirkulazio-fluxu oso handia duena eta unerik altuenetan egunero 165.000 ibilgailuko trafikoa izaten duena. Egoera honek, sarean kalteberatasuna sortzeaz gain, ibilbide luzeagoak eta konplexuagoak eragiten ditu itsasadarraren bi aldeen artean. Gainera tunelak dentsitate handia eta trafiko-pilaketa arinduko ditu metropoli-sarean, bereziki A-8 autobidearen ezkerraldea, Avanzada eta Txorierriko Korridorea bezalako tarte kritikoetan. Neurri hauek funtsezkoak dira trafikoaren arintasuna eta segurtasuna hobetzeko.
Emisioen murrizketa
Proiektuaren balio erantsietako bat da tunelak etorkizunean garraio-azpiegitura multimodala izango duela: hodietako batek trenbide-konexio bat integratzeko aukera izango du. Konexio horrek ibaiazpikoa aprobetxatuko du metroaren erabiltzaileei metroaren bi linea nagusiak lotuko dituen anezka-trena eskaintzeko; kontuan hartu behar da gaur egun linea horiek itsasadarraren bi ertzetatik doazela, baina zeharkatu gabe. Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuak onura ugari ekarriko ditu, adibidez inguru horretan ibilgailuen joan-etorri oso trinkoetan eta geldoetan denbora aurreztea eta, ondorioz, atmosferaren poluzioa eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea. Aldi berean lotura honek Europa Barneko Garraio Sareko (TEN-T) korridore atlantikorako sarbidea hobetuko du Bilboko hiri-nodoan.
Eragiketa EIBren Garraiorako Finantzaketa Politikarekin lerrokatuta dago, eta "Hiri eta eskualde jasangarriak" EIB Taldearen politika publikoaren lehentasunari laguntzen dio Bilboko metropoli-eremuko bost udalerriren kohesio sozioekonomikoa indartuz eta, aldi berean, eskualdeko eta hiriko mugikortasunaren plangintzarekin bateragarriak diren garraio-azpiegiturak eskainiz.
"Atseginez babesten dugu proiektu hau, erabakigarria izango baita Bilboko biztanleen etorkizuneko mugikortasunerako, garraio multimodal eta iraunkorraren aldeko apustua eginez ibilgailuen trafikoaren dentsitatea arinduko duen azpiegitura batekin", adierazi du Gilles Badotek, EIBko Espainia eta Portugalerako Operazio zuzendariak, Bilbon egin den sinadura-ekitaldian. "Finantzaketa honekin EIBk garraio seguruagoa eta eraginkorragoa eratzen laguntzen du, hiriaren garapen sozial eta ekonomikorako onuragarria izango den itsasadarraren azpiko konexioa garatzeko alternatiba baten bidez pertsonen eta salgaien mugimendua erraztuz".
"EIBren babesa proiektuak Bizkairako duen sendotasunarekiko eta potentzialarekiko konfiantzaren adierazle argia da, garapen iraunkorra eta ingurumen-erantzukizuna lehenesten dituen ikuspegia islatuz. Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak azpimarratu duenez, proiektu hau hilabeteetan zehar egindako azterketa sakon baten emaitza da, alderdi garrantzitsu guztiak jorratuz: ekonomikoak, sozialak, ingurumenekoak eta teknikoak.
EIB
Europako Inbertsio Bankua (EIB) Europar Batasuneko epe luzerako finantzaketa-erakundea da eta akziodunak estatu kideak dira. EIBk epe luzeko finantzaketa ematen die EBren politikaren helburuak lortzen laguntzen duten inbertsio sendoei. Europako Inbertsio Bankua Taldeak (EIB Taldea), Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eta Europako Inbertsio Funtsak (EIF) osatua, 2022an Espainian sinatutako guztizko finantzaketaren munta 9.900 milioi eurotik gorakoa izan zen eta zifra errekorrak jaso zituen klima-ekintzako eta ingurumen-jasangarritasuneko proiektuei emandako laguntzetan.
EIB eta garraio iraunkorra
Klimari dagokionez Bankuaren Ibilbide-Orria eta Europako Itun Berdea onartu ondoren 2022ko uztailean eguneratu zen Garraiorako Finantzaketa Politikarekin bat Europako Inbertsio Bankuak garraio ekologikoagoa, seguruagoa eta eskuragarriagoa sustatzen duten proiektuak finantzatzen ditu. Politika honek inbertsio-lehentasunak ezartzen ditu garraio-sektorearen erronkei, ondorioz sektorea eredu iraunkorrago baterantz eraldatzeko eragin handiena izango dituztenak, aurre egiteko. Garraio iraunkorraren funtsezko eta elkarren mendeko lau zutabeak segurua, irisgarria, berdea eta eraginkorra izatea dira. 2022an EIB Taldeak 10.000 milioi eurotik gorako proiektuak finantzatu zituen garraio jasangarriagoa sustatzeko. Espainian finantzaketa hori 1.598 milioi eurokoa izan zen ekitaldi berean.
No comments:
Post a Comment