- Documental AL NAKBA: Catástrofe del pueblo palestino en 1948. (youtube.com) (Ingelesez, gaztelerazko azpi-tituluz).
- 2008-2014 artean Guillermo Montagne-k jarritako bideoak: VozAlternativa - YouTube
Italiera ikasten ari gara, eta bideo hau eta egile hauek (Nova Lectio), beste ale ezin interesgarriago bat, bidean.
Bohemina Club-eko 2000 lagun inguru biltzen ei dira urtero, mundu osoko gobernu gosetuak, han Californiako basoan, Hemen Alex Jones-en 2009ko dokumentala.
Probes gaitezen!
ge
Herritar eredugarria dugu, baiki, Marcelo Mazzarello.
Besteak beste, "El ciudadano modelo" filma ekoizten eta aktore.
/// Funtzionarioak, administrazioa, protokoloak eta herritarrak gatibutzen dituen burokrazia latza ardatz dituen film itzela. (Administrazioari zelan esaten diote filman? La máquina de impedir ;-)! ///
Covid19ari buruz (*** ikus beheko nota, bukaeran) argi hitz egin zuen eta egiten duen horietako bat.
Artista handia izanda, zinema, antzerki eta arte mundua diruztatzen duten, (hemen bezalazxe han, Argentinan ere) gobernuek baztetuko ote zuten beldurrez isilik lotu ez zen horietakoa.
(Goraipatuko dugu hemen Evaristo La Pollakoa, 2020an oso argi hitz egiten zuena, Pogo Radio argentinarrean, kasu. Óscar Terol. Eta euskaldun artisten artean, Teresa Lopez de Munain, aner Hernandez edo Kote Camacho datozkigu burura orain, esaterako, oro horiek ere Indepenentean lagun ditugunak, bertso-afari Independenteko bertsolariak legetxe.)
Nicolás Morás handiaren eskutik ezagutu berri duguna, elkarrizketa eder honetan.
Utzi deiogun Netflix (hemen hari buruzko historia baltza) eta pìtokeriei begira egoteari, eta gozatu deigun gehiago inguruko benetako artistekin!
Funtzionarioak, administrazioa, protokoloak eta herritarrak gatibutzen dituen burokrazia latza ardatz dituen film itzela egin digute Marcelok eta esku-zabal lagundu dioten hainbeste arte munduko lagunek, 5 egunetan filmatuta!
Bizkaia diruz gainezkako eta sormen zigortuzko lur agorrotan badugu nondik ikasi, bai horixe!
Gozatu!
ge
*** jatorriz, esaldi hau geneukan hor goian idatzia. Jende gehiagok idatzi hau bukaeraraino irakurriko duelakoan, hona behera ekarri dugu jatorrizko esaldia, hauxe:
"Covid19 iruzur eta estatu aparato terroristen eskutiko erahilketa masiboei buruz argi hitz egin zuen eta egiten duen horietako bat."
Propaganda termninoaren asmatzaile omen izan omen zen Edward Bernays.
Izenburu hori jarri zion bere lehenengo liburuetako bati Sigmund Freud-en gertu-gertuko gizonak.
Lucky Strike tabako industriako buru zen George Washington-ek eskatuta, kanpaina zabal eta arrakastatsua bideratu omen zuen Bernays-ek, emakumeak erretzaile bihurtzeko: Torches of freedom. Emakume askea = Emakume erretzailea ideiak elkarri lotzea lortu zuten, antza, kanpaina haren bitartez, gizonezko haien diru-irabazi itzela, xede goren zutela.
Hemen azaltzen digute historia zati hori, "The Deprogrammer"-ekoek.
Edward Bernays-i buruz asko entzun genuen Covid-19aren eta bakunazioaren aldeko propaganda kanpaina ikaragarrian zehar (2020-2023 artean, batez ere) eta beste dokumental interesgari hau ere ezagutu genuen orduan, "The academy of ideas"-en eskutik.
Joseph Goebbels, Hitler-en propaganda-buru izandakoak ere, Bernays-en ildotik jo omen zuen, nazismoak bideratutako buru-jate lanean.
Gaur egungo masa-manipulatzaile gehienek legetxe.
Eta masa-manipulazioari buruz ari garela, zalantza barik, TVa beti tresna eraginkoorra. Netflix ei da gaur egun arrakastatsua. Kalean entzuten diogu bati eta besteari, Netflix gora eta Netflix behera. Eta zer da ba, Netflix? Susmatu dezakeguna oso argi azaltzen digu Nicolás Morás-ek:
Burujatetza prozesuei eta historiari buruz gehiago jakitea, askatasun bide.
Izan uros ;-)!
ge
Susmagarria zen hasieratik Greta Thunberg fenomenoa. Apur bat arakatu eta istorio baltz luzea agertu zitzaigun aspaldian, Cory Morningstar-en eskutik argi eta luze azalduta kontua: From the NonProfit Industrial Complex with Love » The Manufacturing of Greta Thunberg – for Consent: The Political Economy of the NPIC (theartofannihilation.com).
Gaur Nicolás Morás-ena agertu zaigu ere bai, gazteleraz eta ahoz, Ezequiel Kesel-egaz elkarrizketan: 🔴 La CARA OCULTA de GRETA THUMBERG 🔓 ÉLITE GLOBAL utiliza a NIÑOS y JÓVENES para OSCUROS NEGOCIOS - YouTube.
Noraino burua jaten diguten jabetzeko, begiratu dezagun gero, Wikipedia-k zer dion Greta-ri buruz, oso bestelako informazioa: Greta Thunberg - Wikipedia, entziklopedia askea.
Zein iturriri egingo zenioke kasu, Gretari dagokionean? Guk argi daukagu!
Ondo pasa arratsaldea,
ge
Administrazioaren hainbeste erabaki eta agindu ezin ulertukoak dira.
Pentsatzen dugu askotan: nondik sortu ote da astakeria hau? Zeini bururatu zaio zentzunbakokeria hori?
Ezin ulertuko hainbeste politika bideratzen ditugu adiministrazioetan, politikarien eskutik, gure ezagutzaren eta intuizioaren kontra, eta herritarren kalteko.
World Economic Forum delakoan prestatzen eta erabakitzen omen dituzte horrelako erabaki asko eta asko. Zein da hango buru? Klaus Schwab delakoa. Eta nolakoa da gizona, benetan? Zein da bere historia?
Nicolás Morás-en taldean lan itzela egin dute haren ibilbidea ikertuz, eta hemen eman digute 3 ordu luzeko dokumentalean. Hartu daigun denbora eta ireki begi-belarriak, mereziko digu eta!
ge
Robert Fico (Eslovakiako lehen ministroa) hiltzen saiatu dira atzo, antza.
Dr. Makis-en eskutik honela jakin dugu:"shot in assassination attemt after rejecting WHO Pandemic Treaty"
"Slovakia's Prime Minister Robert Fico shot in Assassination Attempt today after rejecting WHO (World Health Organization / OME / Osasaunerako Munduko Erakundea) Pandemic Treaty"
Read on SubstackNork bere burua zaindu behar dugu. Hemen autodidaktentzat osatzen ari garen liburu zerrenda.
Burua jan nahi digute handik eta hemendik botere indar ugarik.
Eta, eremu jakin batzuetan oso oso jakintsuak izan arren, harrigarria, horrelako iruzurrak sinistu egiten ditugu askota. Nola liteke? Hemen horren azalpen bat: Why Smart People Believe Stupid Things (odysee.com).
Aurrezaintzarako eta nork bere burua jagoten laguntzeko, zerrendatuko ditugu hemen informazio ale interesgarriak.
1. Vernon Coleman-en eskutik bideoa eta idatzia, eutanasiaren propaganda desmuntatzen: They want to kill you – Here’s how they’ll do it (vernoncoleman.com)
Vernon Coleman-en kasua oso argi agertu da botereko psikopatek nola jokatzen duten, komeni ez zaizkien egiak esaten dituztenak baztertzen saiatzeko. Hara, bere webgunetik:
"Why is a hardcore atheist drawn with such passion and commitment to Jesus studies? Humphreys' answer is unequivocal: Jesus is a myth, a syncretic creation from antiquity. But Christianity is very real, and has a history which is both fascinating and terrible. Christianity isn't really about Jesus but about humanity, its follies and its fantasies, its capacity to deceive and be deceived. Above all, it is about an institutionalised ideology which has had, and continues to have, a criminal and corrosive effect on humanity. That is more than enough reason to study it closely."Hemen bideo laburtxuak, azalpenekin: JesusNeverExistd - YouTube
Maitasuna eta mosuak baino, asasinatzeak eta hilketak gogokoago zituen, antza, Henry Kissinger-ek.
100 urte arte bizi izan da. Botere-gose aseezinekoa omen genuen Henry. Oso tipo desorekatua, antza, eta, beste asko legez, eragin ikaragarria eta hilgarria izan duena bere bizitza osoan. Berak esanak omen:
"Boterea, afrodisiako gorena"
"Ilegalkeriak berehala egiten ditugu; inkonstitutzionalkeriek eguteko denbora apur bat gehiago behar izaten dugu"
Propagandan maisu. 1973an Bakearen Nobel Saria jaso be! Eta itzalpeko jokoetan beti. AEB-CIA-Storesner, Videla, Pinochet (Allenderen erahilketa), Fidel Castro,....
Futbolzalea. Ba 1978an Argentinak Mundiala ustelki irabaztean eren HK izan ei zen, itzalpeko "crack" nagusia!
Txiki-txikitatik biolentzia ugari inguruan, eta horren trauma itzel batez bere bizialdi osoan? Osatu gabeko trauma, eta horrelako izaera psikopata hiltzaile bat?
Elyzabeth alaba, oso urrun bizitza publikotik. Eta David semea, antzean fokoetatik ihesi, Conaco produktorean, zinema munduan eta 4 seme-alaba. Ez batak ez besteak ez du aitaren bidetik jo, antza, zorionez.
Los Liberales-eko taldeak dokumental hau eman digu, informatzeko eta hausnartzeko asko ematen du honek:
Gaur (2024-8-5) beste dokumental baten berri izan dugu. Nova Lectio-ko lagunek egindakoa.
Eta beste hau, Esapinian eta munduan Kissinger-ek izandako eragina. Honen arabera, CIA, Carrero Blancoren hilketaren arduran, Cristina Martín Jiménez-ek argi-argi dauko behitzat.
Berrian honela eman zuten HKren heriotzaren berri.
ETB-Kissinger, bilatu, eta ezer ez aurkitu. Ze arraroa!
Kissinger baten rolarekiko irakurketa ulerberagoa, esaterao, hemen.
Oso agiri berezia, honako hau, antza, sasoi baten konfidentziala, 1974koa: Implications of Worldwide Population Growth For U.S. Security and Overseas Interests(THE KISSINGER REPORT)December 10, 1974.
Aurkibidea jarrian, bertan baltzez jarri doguz deigarrienak.
Part One --Analytical Section
Chapter I World Demographic Trends 19-34 Chapter II Population and World Food Supplies 34-39 Chapter III Minerals and Fuel 40-49 Chapter IV Economic Development and Population Growth 50-55 Chapter V Implications of Population Pressures for National Security 56-65 Chapter Vl World Population Conference 66-72
Part Two -- Policy Recommendations 73
Section I A U.S. Global Population Strategy 74-84
Section II Action to Create Conditions for Fertility Decline: Population and a Development Assistance Strategy 85-105 A. General Strategy and Resource for A.I.D. Assistance 85-91B. Functional Assistance Programs to Create Conditions for Fertility Decline 92-102 C. Food for Peace Program and Population 103-105
Section III International Organizations and other Multilateral Population Programs 106-107 A. UN Organization and Specialized Agencies B. Encouraging Private Organizations
Section IV Provision and Development of Family Planning Services, information and Technology 108-120 A. Research to Improve Fertility Control Technology B. Development of Low-Cost Delivery Systems C. Utilization of Mass Media and Satellite Communications System for Family Planning
Section V Action to Develop Worldwide Political and Popular Commitment to Population Stability
121-123
ge
Zertan eman gure bizitza, erabaki garrantzitsua baita.
Hara, 2023ko liburu interesgarri bat, hausnarketan lagun: New 5th Edition of “Government”- The Biggest Scam in History… Exposed! Now Available - Government Scam (government-scam.com)
Izenburuak dioenez, gobernua (eta administrazio erakunde osoa, gehituko dugu), historiako iruzurrik handiena dugu. Bai ote?
Askotan ari gara esaka, BFAn ere horretaz haunartu behar dugula. Zer egiteari utzi, beharbada, desagertu arte erakunde gisa. Sistema eraldatzen.
Hemen elkarrizketa interesgarri bat, liburuaren gainean. Egilearen inguruko informazio gehiago hemen.
Hausnartze on!
ge
Hau aurkitu dugu gaur: Carlo María Viganò-k 2018ko gutun ireki baten Francisco Aita Santua salatzen du eta dimititzea eskatzen, Theodore Mc Corrick-ek hamarkada pìlo baten ume-gazteak sexutan behartzen zituen, eta artean, zurrumurruak eta salaketak izan arren elizan bertan, gora eta gora egiten zuen hierarkia santuzalean. Aita Santua (Francisco Bergoglio), 2013tik jakitun izan arren, ezer egin ez, bere aholkulari hurbila zen Theodorekiko.
Francisco hau itzelezko pieza omen da. Argentinako gure lagun Nicolasek 11 ordu luzetako dokumentala eman dio, ikerketa argi eta zorrotzaren ondorioz (zetako zinemara joan? Hobe dokumentalak, errealitatea fikzioa baino handiago!). Jesuitei buruzko ikarragerikeriak aipatzen ditu. Loiolako Iñaki gurea / San Ignacio de Loyolari (Iñigo Lopez de Loyola, "pobre de bondad" gisa sinatzen omen zuena ;-) buruz, hainbeste datu.
Gure erakundeek goratzen duten gizon hura eta botere handia ematen diegun jesuitak beste muturrean izan behar genituzke, beharbada? Erakunde/errakunde gisa desagertzen lagundu behar genieke?
Baiezkoan gaude, eta geu BFA izanik, horretan lagundu behar dugu.
Lagundu diezaiegun jesuita gaixo ustelei bergizarteratzen. Delituak eginda dituztenak, zorrak ordaindu ditzatela ere bai. Eta Deustuko Unibertsitateari eta haien hegalpekoei (eta berdin, edozein eliza erakunderi) herritarron poltsikoetatik harrapatutako diru publikoak bideratu? Ez eta pentsatu ere.
Eten ditzagun haiekiko diru-laguntza bide ustelak.
Errespetatzen dugu edozein sinesmen, baina, herritarrei diruak harrapatu behar dizkiegu, jesuita eta elizei ezer emateko? Argi dugu ezetz. Gizaki bakoitza gai da bere dirua zeini emateko erabakitzeko, ala horretarako be administrazio erakunde bat behar dugu?
**************
Uste genuena baino askoz sistemikoagoa da ume eta gazteen sexu abusuen drama. Elizak, politikariek eta botere ekonomikoak bat egiten dabe kontu hauetan (hementxe, gurean, handi, esaterako, Kote Cabezudo, Odon Elorza eta abarren kasua), oso oso aspalditik. Eta trauma latza uzten du biktimengan eta gizarte osoan. Errepikatzen eta handitzen den bola hori geldiarazi behar dugu eta trauma horiek gainditzen lagundu.
Bertoko elizpeko sexu abusuen drama hau betiko amaitzen laguntzeko, honelako harietatik tiraka hasi gara:
Sistema eraldatzen hainbeste zeregin daukagu. Aspertzeko astirik ez. Eta elkarren artean egin behar dugu. Auto-eratutako funtzerritarren sare hazkor eta sormentsu baten.
Nor gogoz?
ge
ps. Bide batez, beste proposamen bat, Elixabete Etxanobe eta abarrek egin beharrekoa egin dagien: utziko diogu San Ignacio-rena ospatzen? Izan gaitezen aitzindari BFAn eta libre utzi dezagun uztailaren 31, norberak erabakitzeko jai hartu edo bulegora sistema eraldatzen etorri pozik. Azken batean (bizkaitar sutsuontzat), Loyolakoa gipuzkoarra ez al zan ;-)?
San Ignacio de Loyola-ren aldeko ereserkia (hemen behean),
nahiko zintzoa, azken baten,
bakeari buruzko oso iritzi bestelakoa izan arren guk
Inazio gure patroi handia
Jesusen konpainia
fundatu eta dezu armatu
ez da ez etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean
nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik inpernua!Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia
garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Fedeak, ez kristau nereak
ez dauka beldurrik inongo aldetikInazio hor dago
beti ernai dago
armetan jarria
dauka konpainia
txispaz armaturik
bandera zabalik,
gau eta egun
guk guztiok bakea dezagun,
beti gau eta egun
gau eta egun".(si vis pacem, para bellum?)