Tuesday, 26 November 2024

Saileko "zorizko" kultura. Loteria

BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko guztiei eta lankide ohi bati mezua, lankide batek bidali diguna egunotan, jarraian:


Bidaltze-data: miércoles, 20 de noviembre de 2024 11:02

Gaia: BOLILLA NAVIDAD 2024

Siguiendo una vieja tradición departamental se ha organizado en el Departamento una “bolilla” de 100 números del 00 al 99 que se jugará con la terminación del primer premio de la lotería de Navidad (400 €) y con el segundo premio de esta (100 euros).

El precio de a pagar por cada número es de 5 euros.

La lista con los números para reservar y pagar está en el Palomar (izen batzuk, ezabatu doguz).

Apuntarse rapidito que andamos con el tiempo justo.

 *****************



Irudia ikusi hutsean, zenbat zalantza!


Navidadearen, Jesusen jaioatzaren irakurketa erlijiosoa. 

S.E. (Sociedad Estatal) Loterías y Apuestas del Estado: beraz, danon artean ordaindutako Enpresa monopolistiko bat daukagu, hau guztia sustatzeko eta gutxi batzuek irabazi mardulak eta soldata potoloak metatzeko? (beraien webgunean sartuta, galderak miloikatuko zaizkigu, harrigarria da zelako mundua zabaltzen den hor: Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado, S.M.E.,S.A. | Dirección General de Ordenación del Juego)



Hor hainbat gauza dagoz begiratzeko, harritzeko, hausnartzeko,... eta sistema eraldatzen hasteko kinada argi bat.

*****************

Behin suertatu zitzaigun saria, BFAn hasi berritan, 2004an edo. Inozoen zoriona? Pote bat gonbidatu genien gura zuten guztiei ;-)!

Orain urrunago zaigu hau guztia, saielo kulturaren ikur arrotzagoa.

Zertaz hitz egiten dugun zabal-zabal,...zertaz mutu,...

Autoa erosi dogu aurten (2003koa, Balea). Konpontzen eroan behar dogu Gernikako Zubialde tailerrera. Han, abenduaren 6an (Espainiako Konstituzio Eguna) lan egiten ei dabe, autoeratuki, autokostituituta ;-)! 

Abenduaren 6a (eta uztailaren 31,...) lanegun arrunta izatearen alde, bai eta BFan ere. Noiz? Opor egunak libreki aukeratzeko askatasunaren alde.

Holakoetatik babes gaitezen.

Badator neguburua, gozaindu!

ge

Wednesday, 23 October 2024

Dr. Cowan: birusak, kutsatzeak eta sendatzea


txakurren amorruari buruz hemen.
txertatu barik, hobe?
less is more.

Dr. Cowan-en liburu ezaguna: 

hemen munduko hainbat lagunekin izandako elkarrizketak: "Dr Cowan and friends" eta beste hainbat hitzaldi, deskargatzeko moduan. Hemen, esaterako, liburu honen egileagaz berbaz (Dr. Cowan-Daniel Roytas):


hemen Roytas-en webgunea: Humanley. Simplifying Health.

maitasuna,  osasuna eta askatasuna!

amorea, adorea eta umorea!

ge

Tuesday, 22 October 2024

Geldituko dira, baietz! Guggenheim Urdaibai Stop_2024-10-19ko Gernikakoak. Kuriox Irratia

Argazkiak: Busturialdeko Hitzeko kronikatik. Mila esker!

Mastodon eta X sareetan agertutako batzuk, hemen: #GuggenheinUrdaibaiStop - Mastodon.eus#GuggenheinUrdaibaiStop - Search / X

Biharamoneko azala, Hitza-n.

Eskualdeko institutuetan, bezperan greba. Bezperan Gernikan #GuggehnheimEz eskatzeko kanpaldia Guggenheim proiektuaren aurka, Busturialdeko Ikasle Greba eta Kanpaldia deitu dute - Busturialdeko Hitza

Eta gazte pilo bat manifestaldian baita ere. 

Gernikan ibili gara aurreko zapatuan. 2024-10-19rako manifestaldi zaratatsua izan dogu, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta eta Guggenheim-a Urdaibaira ekartzearen eta turistifikazio zentzungabekoaren kontrako hainbat taldek eta milaka herritarrek babestuta. 

Aspaldian egon ote da Gernikan horrelako protestaldi handirik?

      

Kaleko inkesta egiten, Independenterako. Kuriox Irratiaren estreinakoa. Hona jarraian inkestakoak (1-5) eta bukaerako ekitaldian grabatu ahal izan genduzenak. 3. galderan jarri daigun arreta, findu dagigun geure erantzuna: zer egin ahal dogu, orain artekoez beste, entzun dagien?

Hauek be ederrak!ⓤⓜⓞⓡⓔ🇵🇸ⓐⓢⓚⓔⓐ (@umoreaskea) eta Ricardo ColaBoraBora (@Ricardo_AMASTE). Segi fin eta sormentsu!

‘This could wreck the area’: anger at new Guggenheim in Basque nature reserve | The Guardian

Beste puntu interesgarri bat, eman diezaiogun sarri hemekoaren barri, zuzenean, New York-ekoari (Mariët Westermann), atzera egin dezaten arte? 
Mariët Westermann| The Guggenheim Museums and Foundation
Euren webgunean bilatuz gero "Urdaibai", 2009ko hau besterik ez.  
Eta Yandex-en, nazioartera begira, bilatu "Mariët Westermann Urdaibai" eta deus ez.

  

Propaganda tokikotxua, txokokotxua, laguntxuentzakoa, gura dana. 

Eta gardentasuna, non?

*******************************************
Manifestaldiko grabazioak jarraian:

0. Aurkezpen laburra 30´´ 

1. 9 herritar, 8 min 

2. 3 herritar gazteleraz, 8 min 

3. 3 lagun euskeraz, eta 2 gazteleraz, 8 min 

4. Unai, bizikletaz jina, adarra eta iritzia 6 minutuz 

5. Inguruko arrabotsa 

************

Bukaerakotik:

Bertsolarien bertso argi eta hunkigarriak eta antolatzaileen hitzaldi fina amaituta zirela heldu ginen plazara, eta penaz, horiek grabatu barik parau jakuzan. Zorionez, gaur ondo grabatuta topau doguz Busturialdeko Hitza-k egin kronikan, hemen, esker mila!

      
   

Xabier Amuriza Mixel Ducau-ren "Lurra" ederra kantetan:

Lurra da gure alaba
Lurra da gure Ama
Lur ahizpa lur arreba
Lurra gu lurra gara
Ez ehortzi gure lurra
Gu bait gara lurra bera
Lurra da gure alaba

Lurra da gure Ama


Oker goaz aurrera
Gure lurra hiltzera
Biziaren sorrera
Ez igorri lur pera
Ez ehortzi gure lurra
Gu bait gara lurra bera
Oker goaz aurrera

Gure lurra hiltzera


Tribuak zenbat tribu
Baleak zenbat balea
Zenbat hil behar dira
Zenbat ur zenbat oihan
Munduak uler dezan

Ezin duela izan


Alda zaitez denak
Sentimen eta buru
Adimen eta inguru
Aldazazue dena
Ez ehortzi gure lurra
Gu bait gara lurra bera
Adimen eta inguru

Aldazazue dena


Lluis Llach-en "La estaca"-ren euskarazkoa kantatu gendun gero, Matane, Elena eta Malenen tonuan (saiatuz ;-) 

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

 

Eta Txoriburu Produkzions, "Urdaibai saltzen dauz

  

Gure gaztetako bazterrak
Desagertzen ari direla
Zaindu ein bidala gune hau

Baña diruek garrantzi gehixau


Gaztelugatxera ezin juan
Guggenheim be ipiñi nahiean
Zaborrez beteta bazterrak

Baia boltsikoak beteta


Urdaibai saltzen dauz
"Biosfera erreserba" hau
Turismoan eskuetan

Jeusten dau


Guirixek datoz gero Lagara
Bertokoak leku barik ordea
Zipaioak multak barra-barra

Finantzaziño makala


Horren atzetik eskualdien
Euskerie atzerantz doa ta
Dirue hara joan biherrien

Turismoan xahutu guztixe


Urdaibai saltzen dauz
"Biosfera erreserba" hau
Turismoan eskuetan

Jeusten dau

******************

Deialdi aurretik idatzi genduna, hemen: FUNTZIONA: Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko­­­­! 2024-10-11n Gernikan manifestazio zaratatsua



********************

Busturialdeko Hitzak kronika hau ekarri zuen manifestaldiaren biharamonean: Guggenheim Urdaibai proiektuari "ez eta ez", stop eta stop - Busturialdeko Hitza

ge

(Gentza Eleder / Kuriox Irratia / Independenterako eta entzun gura dauenarentzat)

Friday, 18 October 2024

Drogak herria apaltzeko, musikariak panpin, gobernuaren itzalpean. Zertarako behar dogu gobernua?


Flipagarria eman dezake.

Egia fizioa gainditzen, behin eta berriz.

Hartara, benetan behar dugu gobernua?

Oso interesgarria, testuinguru horretan, audioliburu hauxe:


The Most Dangerous Superstition - Larken Rose: 

Eta elkarrizketa hau ere bai:

Mastodonen hauxe gaur: "Nola erabiltzen izan dituzte b…"

Hauxe John Potash-en liburuaren azala:


ge

Thursday, 17 October 2024

Sasha Latypovarenak entzun, Osakidetza eraldatzen. BFA covid19-eskeptiko?

Hemen bere artelanak

Atzo Usansoloko Ospitalera, eta han eraikinaren alde ikusgarrienean, sarrerakoan, erraldoi horma-oihal erraldoia (8 m luze 4 m zabal?). Oraingo propaganda kanpainakoa, beheko hauen antzeko bat.



Kartelean agertzen diren 5etatik, nor ari da ikusten? Inor ez! 
Burua janda, ikusi eta jakin barik obeditzea nahi dabe?
Sartzen diguten bildurragatik makurtu, ziztada eskatu eta atzamarrak gurutzatuz, patuari zorte ona eskatzea?



Hor dabiz, 2024ko kanpainan, herritarrei txertatzeko eskatzen, gripe eta Covid-19aren aurka horretara sakatzen, beldurra sartu nahian jendeari. 

Irudi zitalak iruditu jakuz, sinestuta ziztada horiek oso kaltegarriak eta hilgarriak izaten ari direla askorentzat. 

Horra haurdun dagoen ama, pufa!

Horra atsotxua, aurpegiz adieraziz: "ez daukat idearik zer sartu dudan gorputzean, Jainkoak libratuko ete nau heriotza aurreratu batetik? Serum-a sartuko ote dit erizain errukitsuren batek? Ai ama, zer egin dot?"

Inkusiboa, hori bai, azal beltzaran ule-kizkurrak be sartuta.

Ze enpresak hartzen du propaganda kanpaina hauetarako dirutza? Laguntxuak, sergurutik?

Atzo ikusitako irudiaren bila, jakina, ezin aurkitu atzo Usansolon ikusitako kartelik sarean. Nor agertu zaigu laster, gailen? Hara, Urkullu, 2022an (Urkullu, en su discurso durante el homenaje anual a los fallecidos con COVID-19 en el parque en su memoria de Vitoria IREKIA), 

Nork eskatuko dizkio horri kontuak? Ze epaitegitan dago bere kasua, arduradun nagusietako gisa?

**********************************************************************************
2024-10-17

Hara, sorpresa gaur arrastian, BFAren Atarileku-n (barne komunikazio/propaganda orria), txertatzera sakatzen gaituzte. Gripearen kontra, bai, baina Covid19-aren kontra ez ;-)!

Inor ari ote da iritziz aldatzen eta begiak zabaltzen "etxean"?



**********************************************************************************

Asko dagoz iruzur hilgarri hau azaldu dabenak, gaur etorri zaiguna, esaterako, Sasha Latypova ukraniarra. Kalte egin digutela, eta jakinda eta nahita egin digutela eta egiten ari zaizkigula, hori azalzen digu eta guztiz sinesgarria zaigu.

Hemen oso argi azaltzen digu, 2023ko bideoan:

Orain, hemen, admninistraziotik, funtzerritar arduratsu gisa, galdetu behar genuke: zer egin dezakegu Osakidetzak lehen bait lehen irizpidez aldatzeko? Zer egin jabetu ez direnak jabetzeko, eta ondo jakinaren gainean, hau guztia eragiten ari direnak ardura horietatik kanporatzeko, lehen bait lehen?

Jakina, Osakidetzan, askoz kontu sakonagoa dago egiteko. Zergatik ari da gertatzen?

Nola osatu dezakegu Osakidetza, horren gaixo eta hilgarri dabilen osasunerako erakundea?

Sasha sarean hemen behean be:




Gozaindu,


ge


Tuesday, 15 October 2024

Txertoen aurkako txertoa, ezagutza

Udazken udabarrizkoan jada, urteroko matrakagaz etorriko jakuz askori, gripearen aurkako txertoaren kanpainagaz. Hauteskunde kanpaina eta urtarrileko beherapenen kanpainaren moduan.


Baina txertoen kanpaina hauek badituzte arrisku handiagoak. zer sartu norberaren gorputzean? Norengandik? Ze ondorio? Kasu!


Gaur heldu zaigu Tess Lauire-k idatzia, "Thinking of taking a flu shot? Read this first,... " ("Gripearen aurkako txertoa hartzekotan? Kasu! Irakurri hau aurrez..."), gripearen aurkako txertoen kalteei buruz, eta haren ordezko alternatiba osasungarriak proposatuz:



Serum-a sartu dakioke inori, txerto bila etorrita be. Mesede handiagoa egingo genioke, antza. Eta, Osakidetza-n eta, holakoak egiten dituztenei, babesa, agur eta ohore, zigor zitalen ordez. Funtzerritarrok, Santurtziko erizainaren alde, ieup!




Bizi!


ge



Friday, 11 October 2024

Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko­­­­! 2024-10-19an Gernikan manifestazio zaratatsua

Hemendik: AURTENETXE PILDAIN, Eleder

Bidaltze-data: viernes, 11 de octubre de 2024 13:00
Hona: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB <sindicato.lab@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>; CCOO <sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT <sindicato.ugt@bizkaia.eus>; BM31 Bilbao <burumapak@gmail.com>
Gaia: Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko­­­­!

(Gaur BFAko sindikatuei eta hainbat lankideri bidalitako mezua. Animatu zuek ere, bihar 8 Gernikan, Guggenheim Urdaibai Stop! Eta BFA barruan langileen arteko elkarlana)

Eguerdi on, zer moduz?

Datorren asteko zapatuan, bihar 8, Gernikan izatekoa den manifestazioko kartela doakizue mezu honegaz.

Gonbidatu nahi zaituegu, kartela inprimatu eta zeuen lantokietan ugari jartzeko.

Ahal eta gura daben guztiak oso ondo etorriak Gernikara, urriaren 19an.

BFA oso alde indartsua jokatzen ari da hainbeste herritar guztiz kontra dauzkan proiektu legez kanpokoa bultzatzen.


Hala azaltzen digute, behintzat, hainbat eragilek:

Herritarren lepotik eta herriaren kontra?

  • Galdera nagusia, zelan jokatu dezakegu BFAko langile garen heinean (bakoitza gauden toki, funtzio eta postua gora-behera) gai honi buruzko elkarrizketa zabalak eragiteko eta, zentzuzkoena dirudienez, proiektu hau gerarazteko?
  • Nor dabil gogoz BFAn ildo horretan ibiltzeko? Zer egin dezakegu hemendik?
Mesedez, berbidali mezua egoki deritzozun guztiei, bide horretan elkarlanean hasi gaitezen.


Oso asteburu polita bizi!


Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko

Antolaketa Teknikaria

8027

Mundaka

******************

2024-10-15ean BFAko langileen Batzordeak BFAko 3000 tik gora langileri idatzi digun mezua, jarraian:

 

GUGGENHEIM URDAIBAI STOP

Larunbat honetarako, urriaren 19a, Guggeheim Urdaibai Stop plataformak manifestazioa deitu du Gernikan, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Guggenheim Fundazioari Guggenheim Urdaibai proiektua behin betiko ken dezatela eskatzeko.

EAEko Biosfera Erreserba bakarrean bultzatu nahi duten museo proiektua. Eskualdean bizi diren pertsonek milaka sinadura bildu dituzte proiektua geldiarazteko eskatuz. Era berean, proiektuaren inposaketa eta herritarren parte-hartzerik eza salatu dute.

Diru publikoarekin finantzatu nahi den erakunde pribatu baten interesei eta nahiei erantzuten dien proiektu baten aurrean gaude, ingurumenean ondorio larriak izan ditzakeen leku batean eraiki nahi dutena.

Manifestazioak kultura eta gizarte arloko 400 pertsona ezagunen babesa jaso du: Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Porrotx eta Marimotots, Itziar Ituño, Aitziber Garmendia, Miren Amuriza, Blanca Urgell, Ramón Zallo...

Bizkaiko Foru Aldundiko Langile Batzordeak deialdiarekin bat egiten du eta larunbat honetako mobilizazioan parte hartzera animatzen zaituzte.

 

 

GUGGENHEIM URDAIBAI STOP

Para este sábado 19 de octubre, la plataforma Guggeheim Urdaibai Stop ha convocado en Gernika una manifestación para pedir a la Diputación Foral de Bizkaia, al Gobierno Vasco y a la Fundación Guggenheim la retirada definitiva del proyecto Guggenheim Urdaibai.

Un proyecto de museo que quieren impulsar en la única Reserva de la Biosfera de la CAV. Las personas que viven en la comarca han reunido miles de firmas que piden la paralización deL proyecto. Denuncian de la misma manera la imposición deL proyecto y la nula particiopación ciudadana.

Estamos ante un proyecto que responde a los intereses y deseos de una organización privada que quiere ser  financiado con dinero público, construido en un lugar donde puede tener graves consecuencias medioambientales.

La manifestación cuenta con el apoyo de más de 400 personalidades del ámbito cultural y social: Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Porrotx eta Marimotots, Itziar Ituño, Aitziber Garmendia, Miren Amuriza, Blanca Urgell, Ramón Zallo…

La Junta de Personal de la Diputación Foral de Bizkaia se adhiere a la convocatoria y os anima a participar en la movilización de este sábado.

 


Dirudienez, LAB eta ELA sindikatuek ere, bat eginda zeuden deialdian. Lanbileen Batzordeak, ostera, CCOO, UGT, CNT eta beste sindikatu bat ordezkatzen du.


************

Pozik, sistema eraldatzen. Mastodonen be zabaldu dogu barria: "#BizkaikoForuAldundia n langil…" - Mastodon.eus

Monday, 30 September 2024

Christiane Northrup osasun eta poliitka gaiei buruz, Covid19-koaren haritik, etorkizunari begira

2023an Christiane Northrup etorkizunari begira:
"Gehien ikasiko donk, barre gehien egiten do(n)anakaz!"
2021ean Covid19-ko txertoari buruz, arma hiltzailetzat jotzen du:.
Hori dela eta oso gogor eraso diote alde askotatik kobidaldian, antza, sasoi baten saltsa guztietako piperra genuen horietakoa zena.

Christiane Northrup, liburu honengatik ezagutu genuen 2000 hamarraldian. Antza, izena aldatu zioten liburuari momenturen baten, "The pleasures"-etik (plazerak), "the wisdom"-era (jakituria). Eta jarraian Mimi Zjac-egazko elkarrizketan beste liburu hau aholkatzen digu, "Women´s body, women´s wisdom". 

    


Covid19-koagaz gertatutakoak lagundu behar digu ikasten,
etorkizunean horrelakoetan hobeto moldatzeko.
Osasuna, ekonomia eta politika, norbera eta ingurua, oso elkarri lotuak.

Mimi Zjac esloveniarragazko beste elkarrizketa honetan entzuten diogu (30´40´´an hasita) Christiane Northrup-i 2022ko azaroan: zer gertatu izan zaio, protokoloz, Covid19 izuz ospitaletara joandako jende askori? Eta, zergatik?

Eta 33´50´´an, gaia laburtzeko edo, esaldi izugarri hau: "The hospitals have become the gas chambers of the modern era" (Ospitalak aro modernoko gas ganabaretan bihurtu dira). Oso esaldi gogorra da, baina koka gaitezen hainbat lagunen istorioen erdimuinean (idatzi honetan haietako hainbat bildu genituen), eta zer deritzogu orain?

Poztu gara Christiane aspaldiko partez azken aldian berriz agertu zaigunean eta Covid19-koari buruz entzun diogunean.

Bai argi eta lagungarri!


Hara, BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko ahaldun Ainara Basurkoren antza itzela hartzen diogu Christiane-i, zer deritzozue?
Ze poza hartuko genukeen Christiane eta Ainara. bien arteko elkarlanean hasiko bagina! Ekin deiogun, Sistema eraldatzen!


Gora bihotzak!

ge



 

Friday, 27 September 2024

Morás-engandik

Azken aldian agertu zaigun tipo interesgarri horietako bat dugu Nicolás Morás.

Blog honetara ekarri izan ditugu Nicolasen taldeak landutako hainbat dokumental, informazioz betetakoak, argi asko ematen dutenak.

 

YouTube-ren ahulkeria oso agerian uzten du askotan. Gaur jakin dugunez, beste xehetasun bat. Batek pentsatuko du, "zein itsusiak dokumental interesgarri hauetako azaleko argazkiak, horrenbeste kolore, irudi atzerantzakoak,... eta zelako izenburuak!". Bada, elkarrizketa bizi baten, horretaz ere jakin dugu zerbait! Antza, YT berak derrigortzen ditu horrelakoak izan daitezen!

(Elkarrizketa horren lotura galdu egin dogu, bideo mozketa honen jatorrizkoa izan daiteke, eta orain ezin topa ;-)! Dio une baten, "Zientzia gizakiak geu gara." apuntatuko dogu ideia, interesgarria.

(Berdin gertatzen da GeoPolitika delakoan diarduten YTko hainbatekin, esaterako, NovaLectio-koekin, eta hainbat informazio eta pentsamendu sortzaile interesgarriren plataformekin. Antzeko estetikara estutuak ote dira danak? Zer dela eta?)


Bide batez, Nova Lectio zalantzagarritzat Andrea Lombardi lagunak (
C'è di Peggio
 - badaude kontu okerragoak), ai, ai ai! 

Eta eurentzat, bestalde, hori bide egokiena, itxurea, euren lana zabaltzeko eta bizibide izateko. Ataka horretan ibili behar.

Nicolas-enak ikasteko, oso aberasgarriak ere bai, beste batzuekiko elkarrizketak, esaterako, hemen ere Luengo kazetari mexikarragazko elkarrizketa interesgarrian pairatzen dugun ilunkeria eta zentsura latza adierazten dabe biek, eta Nicolasek aipatzen YTeko AA saihesteko zelan dabiltzan, (26`:25``ean hasita).

Propaganda eta burujatetza, "La tiranía de la estupidez" (José Luis Trueba Lara), 1st amandment/Adierazpen Askatasuna medioen propietarioek soilik, John O´Neal (9/11, Bin Laden-AEB),...

Beste honetan ere fin: 🟠 Biden y Kamala son el FIN del MUNDO que conocíamos 🌎 DIFUNDE (odysee.com)

ge

ps. Morásek eta lagunek, Academia Libertaria bultzatzen dabe. Hementxe, deskargatzeko moduan liburu interesgarri pilo bat.




Tuesday, 24 September 2024

June, txanpon libreaz

 

Entzun, pentsatu, elkarrizketatu, deskargatu eta zabaltzeko moduko bideoa.

Bertatik atera dogu bideoa, Diego Calvo Sainz langile publikoak Independentean emandako artilkulu hau irakurri eta gero.

Traba, Telegram, eta beraz smartphone-a, garrantzitsua hor parte hartzeko, antza.

Bizi!

ge

Friday, 13 September 2024

23 urte geroago. 9/11tik ikasten

Zer diren kontuak!

Duela 23 urte, gertatu zenean, kontatzen ziguten huraxe genuen sinesten.

Covid-19ko iruzur antzeko itzela ikusita, errazago entzuten diegu kontakizun hari buruzko ahots kritikoei, eta entzunaren entzunaz, gero eta argiago, zer izan zen, iruzur mardula, eta nola eragin duen mundu osoan.

Hona dakarzkigu hari buruz eskuartean izan ditugun informazio aipagarri batzuk:

(9/11 Truth: egiaren bila milaka lagun dabiltza ordutik, gero eta emankorrago.)

Morás-ek ere dokumentala eman dio egunotan, hona hemen:

Hughes-en artikuluak irakurrita, ikertzeko ditugun liburu eta testu azpimarragarri batzuk, hauexek:

Ai, ai, ai!

ge

2024-10-16: estetika bitxia eta interesgarria: Check The Evidence – Knowledge, Not Belief

Ikus baita ere l.iburuak, idatzi honetan: "Trebakuntza. Ikas-materialak. Autodidaktentzat. Zabaltzekoak"




Wednesday, 11 September 2024

Odon Ulibarrenaren eskutik, gizabidetik bide xerka

 
Oso fin dabil Odon Ulibarrena hainbat gaitan. Bermion ezagutu dogu herenegun, noiz eta arrantzale egunean! Esker mila Angel Bidaurrazagari, aurkeztearren!

Han bizi da Odon, Bermeon, duela 4  urte ingurutik, hainbat urtetan Venezuelan bizi eta gero, itzulita.

Inpresioa egin digu eta haren lanak irakurtzen hasiko gara. Eta esanak entzuten.
Jakintsua, bizitza oparokoa, argia, laguna.

Bideoan entzun dogunetik zerbait:
Esku-ara/era. 
Esku-ahal-dunak. 
Eskubideak. 
Eskuak garrantzi handia. 

Hizkuntzan ere oso esanahi eta indar handi-zabalak dauzka "esku" hitzak. 

Ijitoek ere eskua emanda, tratua eginda.

                    Xabier Arzalluz, objetivo: "sentirnos cómodos en España".  

*************

Hasteko, liburu hau aholkatu digu Odonek, bere ekarpenak ulertzeko.



Gizabideari buruz hitz egiten du bero, hauxe bere ekarpena bere blogean: ESKUAL EZIKERA - CULTURA BASKA: GIZABIDEA.

Beste bideo honetan horretaz irakurtzen du Odonek, gizabideari buruz. Besteak beste, eskuari eta eskuaarari buruzkoak, oso interesgarriak, 14´an hasita.

Aste bi barru, irailaren 26an Bilboko Yohn Jauregian (Edificio La Bolsa) Nabarralderen eskutik izango dugu hizlari, gai hau hartuta: “Trayectoria del Derecho a Decidir de los nativos pirenaicos”.

Independentean jakin gendun, Angeli esker hau be, berari buruz. Hara, hark idatzitako bat, Angelek euskaratua: Txosten mediku antropologikoa – Independentea.eus.

****************

Irailak 11 gaur, eskuartean dugun irakurgai oso interesgarria, hauxe, 9/11koa beste iruzur mardul bat izan izana gero eta sinesagarriago egiteko: 9/11 Truth and the Silence of the IR Discipline

Zer ari gara egiten eraldaketaren alde?

ge

Friday, 6 September 2024

Erlategia (The swarm), Dr. Shivak azaldua, eta bide batez, Jacob doktorea

Dr. Shiva-ri buruz jakin izan dugu Covid-19 tramari esker. Hainbat argi etorri da hortik be. Antza, e-posta asmatu/eeraagin/sortu zuenetakoa dugu berau. 

Interesgarria nola azaltzen duen munduko anabasaren katramila. Autoeraketaren bizitasuna azpimarratuz, eta norberarentzako bide interesgarria iradokiz. Horri buruzko idatzia hemen: The Swarm - Lies are Unbekoming (substack.com)

Bere webgune/proiektua: Join Dr.SHIVA™ Truth Freedom Health® - Truth Freedom Health®

Dr. V.A. Shiva Ayyadurai, The Inventor of Email - Know The Truth, Be The Light, Find Your Way (vashiva.com)

Azken aldiak Odysee erabilgarri zaigu, errez deskargatu dezakegulako informazio interesgarri ugari, Archive-tik bezala. Bere agerpen ugari bertan ere: Dr. SHIVA Ayyadurai, MIT PhD (odysee.com)

Izan ere, zeinek jakin, egunen baten internet iturria berriro zorrotz-zorrotz moztuko baligute, zer?


 


Dr Jacob Nordangård-egaz (MASTERS OF THE GAME - by Reuben J Rose (substack.com)gurutzatu jaku Dr. Shiva, haibeste lehio zabaldu dizkigun astea ixten ari garela ;-)!




Bizi!

ge