Kantu batek informazio eta trebakuntza ahalmen handia izan dezake. Meroren honen antzera.
ge
Kantu batek informazio eta trebakuntza ahalmen handia izan dezake. Meroren honen antzera.
ge
Hainbeste datu daude, eta hamaika teoria 9/11ko bertsio ofiziala kolokan argi jartzen dutenak. Julian Assange-k, antza, ontzat ematen zuen ofiziala.
Gaur jakin dugu, Dan Dicks-i buruz, Assange askatzeko atzoko berriaren kari, eta interesgarria iruditu.
Haren taldeak egindako filma dakargu hona, 9/11koa hobeto ulertzeko balio dezakeelakoan.
Oraindik begitu barik, baina sinesgarria egin zaigu tipoa, benetakoa.
Eta kanta hau, duela hilabete batzuk harrigarriki eder egin zitzaiguna, Mero kantari amerikarraren ahotsetik:
ge
Txosten interesgarri pilo bat dabiz inguruan.
Ikerketa interesgarri pilo bat.
Gehiegi denera iristeko.
Intuizioz igartzen duguna baieztatzeko.
Funtzerritar maiteok, alkar gaitezen sistema eraldatzen, inguru osoa pikutara doa eta.
Hemen ale batzuk:
ge
Irudi eta mezu esanguratsuak batuko dodaz hemen.
Danatarikoak, nahas-mahas.
"Sinisten dot, sinisten dot ;-)!"
Gure iragana da, gure oraina eta baita gure etorkizuna ere.
Horregatik erabaki dugu deialdi honetan bat egitea abusu horri aurre egiteko.
Bizkaia hobe baten alde borrokatzeko.
Haien makroproiektuetarako dena ez dela onargarria erakusteko.
Enpresa pribatuaren eta kapital handien mesedetan espoliazioa baimentzen duten botere publikoen aurrean lurra defendatzeko.
Bizkaia ez dago salgai, eta ez dugu onartuko gure herriak puskaka hondatzea, ezta bizi dugun lurraldea txikitzea ere.
GURE IRAGANAGATIK, GURE ORAINAGATIK ETA GURE ETORKIZUNAGATIK.
Ekainak 22,
Jesusen Bihotzetik (Bilbo)
18:30ean
Erakuts dezagun gure indarra lur hau salbatzeko!
Herriak bakarrik salba dezake herria.
BIZKAIA EZ DAGO SALGAI!
Hedabide ofizialen hanka sartze handia
Chomsky hipokrita azaltzen digu Morasek, bai, linguista handia izan dela onartu eta gero.
Guretzat, harrigarria izan zen Noam Chomsky, pentsalari handitzat daukaten horrek Covid19-koa etorritakoan non konkatu zen.
Noam Chomsky says the unvaccinated should just remove themselves from society | National Post
'How can we get food to them?' asks Chomsky. 'Well, that's actually their problem'
MIT professor emeritus and political activist Noam Chomsky said he believes that while unvaccinated people have the right to refuse a COVID jab, they should “have the decency to isolate” from the community for the safety of others.
Chomsky was asked in an interview whether the COVID vaccine should be required when he made the remark. A clip of his response has garnered 1.9 million views on Twitter and been met with mixed reactions.
“People who refuse to accept vaccines, I think the right response for them is not to force them to, but rather to insist that they be isolated. If people decide, ‘I am willing to be a danger to the community by refusing to vaccinate,’ they should say then, ‘Well, I also have the decency to isolate myself. I don’t want a vaccine, but I don’t have the right to run around harming people.’ That should be a convention,” said Chomsky.
“Enforcing is a different question. It should be understood, and we should try to get it to be understood. If it really reaches the point where they are severely endangering people, then of course you have to do something about it,” he added.
Negargarria.
Idolorik? Ez, mertxi ;-)!
ge
2020tik aurrerakoaz itzel garbi geratu da noraino manipulatzen gaituzten.
Horretan, gaur egun informazioa eta desinformazioa zabaltzeko tresna nagusietakoa dugu Google.
Jakin nahi dugunean "Google-i galdetu, horrek dena daki!".
Eta gugel, ustel. Gugel, geu ergel?
Algoritmoen bitartez erabakitzen digute zer erakutsi, zer izkutatu eta zer ezabatu. Zer guk jakin uste, zer sinestu, zer sentitu eta zer egin. Nor garen, nolabait, Google-ek definitzen du, bai?
Horrela, batzuetan, zenbat eta jakintsuago garela sinistu, are eta okerrago gabiltza, guztiz manipulatuak. Zoratzeko modukoa.
Google-n ingeniari gisa lan egindako Zach Vorhies-ek ondo daki horretaz, eta azaldu egin digu. Txistulari (whistleblower) bat gehiago, biba ;-)!
Zach Vorhies is the Google Whistleblower
ge
Canadan oso gogorra izan da Covid19aren inguruan 2020tik aurrerako jazarpena eta bizimodua. Doctor Makis-ek hasieratik hitz egin du argi, eta itzelezkoak pairatu ditu jazarpena, zentsura eta erasoak.
Aurrera jarraitzen du, argi hizketan, guztion hoberako gogoz, behar den moduan. Horrexek mantentzen du horren energia ederragaz, gogotsu, disdiratsu.
Eredu garbi bat. Aurrera William Makis!
Lehengo egunean aspaldiko lagun on bategaz. Arrasti ederra pasatu genuen, itzel jator portatu zen, aspaldiko kontuak eta barreak ugari.
Momentu baten, ostera, ezustekoa bota zigun. Bajan dabil, bulegoko nagusiagazko arazo potoloak aspalditxo, eta lo egin ezinik, pott eginda. Medikuak baja agindu dio, ederto!
Eta lotarako pilulak. Ai ama!
Gaur beste hau etorri zaigu epostara, Dr. Makis-en eskutik. Saritutako dokumentala, ordu ta laurdenekoa, Medicating Normal (Wendy Ractliffe and Lynn Cunningham), 2022koa:
Askotan pentsatzen dugu egitea dela hobe. Arazo bat? Zeozer egin!
Eta, ostera, nik uste dut, konponbidea bestelakoa dela sarri. Arazoak? Egon! Atsedena hartu, distantzia hartu, lo egin. Utzi bizitzari bere autoeraketan dana dalakoa osatzen.
Zerk eragiten dio aipatu dudan lagunari lo egin ezina? Laneko egoera zail batek. Egitura hierarkiko bat eta nagusi zital bat bulegoan. Laneko tratu txarrak jasan ditu urte batzutan, eta lepo egin du. Etxetik lanera ateratzear dela, gorputzak agindu dio: ez, hara ez! Egon! Eta horrela egin du.
Eta medikuarengana gero. Hark, egoera aztertuta, baja, argi eta garbi, bai. Baina-eta lotarako pilulak.
Atera zitzaidan, "argi dago, laguntxo, baja behar duzu. Hori bai, pulularik ez nuke hartuko nik, zure tokian. Lan horretatik alde egin, moztu harekiko lotura eta bizitza birplanteatu. Lehenengo norbera da. Osasuna."
Aspaldi da ezaguna, iatrogenia, iatrogenesia, Ivan Illich (1926-2002) pentsalari, ikertzaile eta ekintzaile handiak zabaldu zuen asko kontzeptua, mediku sistemak eta jarduerak berak eragindako gaixotzea. Dirudienez, gaur egun 3.a da iatrogenia heriotz-eragile handien artean. Hara ba, Ivan Illich ekarri gura izan dugu hona iatrogenia oroitzean, eta zelako puska ederra agertu zaigun, frantsesez, Jean Marie Domenach-egazko elkarrizketa batean, hemen Ivan Illich, oso argitsu. Eta hemen, pentsalari handi haren liburu bat, Némesis Médica, deskartzeko moduan.
Beste alde batetik guztiok egin beharrekoa dugu, uste dut, norbere bizitza osoari buruzko hausnarketa sakonaga, eta barruko sineste potoloenak, gobernaezinenak aztertu eta eraldatu. Zer dela eta ematen diogu horrenbesteteko garrantzia, esaterako, lanari eta kanpora begira betetzen dugun rolari? Norbere osasuna kaltetu arteko neurrian?
Nola horren errotutako buruko uste oso horiek eraldatu, oreka osasungarriago baterako?
Pilulak? Ez nuke horrelakorik hartuko. Lanera ez joate hutsak, denboraz, horrexek osatuko zaitu, eta lo goxoa itzuliko dizu. Beharbada, bueltan, nagusi erre horrek, gainera, bere jokaera aldatuta izango du, beharbada hasnartu du zelan jendeagaz ibili. Pilulok zer? Epe laburrean arazoa estali, bai, osatu ez inondik, eta epe luzerako arazo potoloak eta osasun galtzea, hori ziur.
Gaur etorri zaigu Wendy Ractliffe eta Lynn Cunningham-ek zuzendutako dokumental handi honen berri, lehengo egunean berriz zabaldu zitzaigun kezka, oraingoz, ixteko.
Zabaldu dokumental honen barri, arren, gai potoloa dugu eta inguruko lagun askori, gizarte osoari eragiten digu.
ge
Mañeruibar / Gu berde iluna gara;
Informazio interesgarri gahiago jarraian, azken aldian eskuetara etorri zaiguna:
biolandare – hazitegi ekologikoa bizkaia.
baserriko emakumeen elkartea asociacion de mujeres (hitzez.net)
Hazien Sarea dakargigu horrek gogora, bai elkarte estrategikoa hori be.
************
Guggenheim gehiago Urdaibain? Etorkizun ekonomkikoa?
Han ez dauka zentzurik.
Bertakoek ez dogu gura, gehien-gehienok.
Turismoa sustatzen Aldundia han?
Noren intereserako?
Hobe bertan agroekogia eta baso-oreka dinamika zabal eta jakintsu bat eratzen hastea, lehen bait lehen.
#GuggenheimUrdaibaiStop
Honelakoetan gabiltzala BFA ekonomia sustatzen jakiten dugu tarteka internet bidez-eta.
https://t.co/H3aZCzf7HR https://t.co/10a3SEWvaG" / X (twitter.com)
Eta orduan, buruan oso bestelako ametsak guk, eta pentsatzen dugu: nor ote dabil horrelakoak makinatzen?
Food4Future? Food 4 Future | ExpoFoodTech Zer da hau, txo?
Zer ari gara hemen gu, BFA, Ekonomia Sustatzeko Saila?
Nork erabaki du hori eta zelan? Zelako "marroia" ahaldunarentzat!
******
Beste hau ezagutzen? Ikertu behar. Sare berdeak eguna 2024: datorren martxoaren 24an, Durangon ospatzen den Berdeago Azokaren barruan, SARE BERDEAK EGUNA ospatuko da!
Ekitaldiak, tailerreak, hitzaldiak, antzerkiak… aurreikusita daude eta haien bidez, Sare Berdeak proiektuan sortutako aliantzak ospatuko dira. Betsetik Euskadin garatzen ari diren ingurumen-hobekuntzako ekintzak eta proiektuak ikusaraziko dira, halaber, hurrengoak: lorategi eta terraza bizien sarea, jai garbien alde kanpaina edo Aiartzako basoa babesteko bultzatzen ditugun ekintzak.
Animatu zaitezte proposatutako jardueretan parte hartzera!
Sare Berdeak – Ingurumena hobetzeko ekintzak eta ekimenak
eta hemen bigarren zatia, El Gentilhombregazko elkarrizketan.
Hemen Tomás, El Gentilhombre: ¿qué es el anarcocapitalismo? Oso interesgarria omen.
Eta hemen, bere definizioa, zein da gizaki jatorra, genilhombre/dama?
El Gentilhombre – Política, cultura, economía y libertad
Beste 10 minutuko honetan politikari, alderdiei eta politikariei buruz diona, oso zentzuzkoa.
Gauza interesgarri asko dio tipo honek, eta umorez.
Umorea beti eskertzen dugu,
Anxo Bastos-en hitzaldi gehiago hemen.
Gazte aberastu gura dabaenentzako aholkuak hemen, aurrezteaz-eta.
Eta, gehiago entzuten diogun heinean, tipo honek asko dakiela jabetzen gara.
Oso aholkugarria, berak proposatzen digun liburu eraldatzaileen zerrenda, hona hemen:
Mila esker, Miguel!
ge
Camorra -rentzako esparru bihurtu zen hondakinen kudeaketa ere, hain da diru-emale zarrastelkeria eta gehiegikeriarem gizartean gaur egun.
Bloody Money operazioan (2018 inguruan), Nunzio Perrella infiltratua protagonista nagusi, administrazioa, ekintzaile eta camorraren arteko tratu ilunak argitara ekarri zizkigun Diru Odoltsua (Bloody Money, arresti e indagati: 3 anni dopo, le conseguenze dell'inchiesta di Fanpage.it) operazioa aztertzen du Roberto Saviano (Roberto Saviano | Nazione Indiana) kazetari handiak FanPage-n.
Bai, gero eta argiago daukagu, txiki-txikitatik engainatu gaituztela hainbeste kontutan. Ume-umetan dena ontasun eta sineskor garela, orduantxetik sartu izan dizkigute buruan hainbeste gezur, sinesmen eta ipuin oker.
Horiek banan-banan desmuntatuz bizi gara, tira, bada zeregin interesgarri bat bizitzarako, banan-banan dena berraztertzea eta umetako goxotasun hartara itzultzea.
Honako hau ere, holakoxea izan daiteke, baina mereziko du, beste horiek beste entzutea, ala? Azkenean, nork bere pentsamendua garatu, elkarrizketa irekiak bizi eta galdera berriak egin behar genituzke, geure pentsamendua eta jakintza/ez-jakintza finduz.
15 seconds
15 seconds
Gai berria eta harrigarria guretzat. Beste hau ereBeste hau ere agertu zaigu, asko bilatu barik.
ge
Eta beste aldera.
Interneten bidez heltzen zaigun “errealitate” honetan, egon liteke amaiera gozoko benetako ipuinik?
Erraza da susmatzea, eta ikertzen ibili gara gaur goizetik (2024-6-26).
Dirudienez 9/11eko bertsio ofiziala ontzat ematen izan du Assange-k publikoki, beste askorentzat deigarriegia hori, hasieratik, gizona susmopean izateraino.
Ibilbide luzeko beste kazetari bi eta AEBetako segurtasun aholkulari izandako bat ekarriko ditugu hona orain, Assange-ren inguruko argi-itzalak agerraraziz:
1. hemen gaur ezagutzen hasi garen Dan Dicks- bere azalpenak ematen gaur bertan. 2012an, jada, egin zuen antzean: https://pressfortruth.ca/intelligence-asset-julian-assange-has-completed-his-mission/
2. James Corbett 2019an Assange eta WikiLeaks aferari buruzko ekarpen argiak egiten, ohi duen moduan hemen. “Bai, kazetaritzaren askatasunari buruzko afera larria, bai; Wikileaks eta Assange-n inguruan, eskeptiko” (16:10etik aurrera https://corbettreport.com/qfc44/):
3. Zbigniew Brzezinski (1:40 minutuan hasita) , WiliLeaksi buruz, “katastrofikoa, baina ez seriosa ;-)” iradokiz, manipulatutako gaia dela, argi: https://www.youtube.com/watch?v=jAca9RdGl98
Heroirik? Ez, mertxi!
Jarrai dezagun arakatzen ;-)!
***********************
Eta bestera berriz ere.
Gai hau aztertzen jarraitzekoa da, bai, eta egunotan (2024-8-16 gaur) Nocolás Morás eta lagunek egindako dokumentalaren 1. zatia ikusten ibili gara. Sutsu da Assange-zalea, "azken heroi handitzat" jotzen du Morásek.
Haren haurtzaroari buruzko kontu asko argitzen ditu. Tartean "The Family" sektari lotutako kontuak (49:10an hasita). Dokumental honen bukaera aldera azaltzen du zer dela eta libratu den Assange handia azken unean, bere iritziz.
Ikustekoa:
ge
Eta Simone Guidak (Nova Lectio) emaneko ordu erdikoa
https://hudoc.echr.coe.int/eng#{%22itemid%22:[%22001-210077%22]}
Stella Assange-n kanala hauxe: Stella Assange - YouTube
*****************
Liburu interesgarria, antza, hemen deskargatzeko moduan:
Cypherpunks: Freedom and the Future of the Internet (archive.org)